FINANTZAK

Zorra 800 milioi handitu dute Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak

BPGaren %17,5eko zorra du Nafarroa,k eta %11,8koa Euskal Autonomia Erkidegoak.

Iker Aranburu.
2013ko ekainaren 14a
12:42
Entzun

Espainiako Bankuak emandako datuen arabera, urteko lehen hiruhilekoaren amaieran 3.092 milioi euroren zorra zuen Nafarroako Gobernuak, hiru hilabete lehenago baino 283 milioi gehiago. Horrenbestez, Nafarroak bere BPGaren %17,1eko zorra du (%15,5 2012 amaieran).

Are gehiago handitu da Eusko Jaurlaritzaren zorra, 7.204 milioitik 7.702 milioira igaro baita. BPGan neurtuta, berriz, jauzia %11tik %11,8ra izan da.

Zor horiei batu behar zaie haien menpeko erakundeena. Kasu horretan, baina, behera egin du: 62 milioitik 60ra jaitsi da Nafarroan, eta 113 milioitik 104ra Araba, Bizkai eta Gipuzkoan.

Gora egin du, berriz, foru aldundienak. 2.199 milioi euro zor dituzte, 2012 amaieran baino 135 milioi gehiago. Edonola ere, iazko urte erdian baino gutxiago da hori, orduan 2.359 milioi zor izatera iritsi zirelako.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.