Buruz Buruko Kutxabank Torneoa

Urriza da Kutxabank Torneoko lehenengo finalista

30-20 irabazi zuen Iruñako aurrelariak Barrenetxearen aurka eta lider amaitu du ligaxka

Urriza nagusi da buruz burukoan eta finalera sailkatu da. MAIALEN ANDRES
2019ko irailaren 1a
18:19
Entzun

Buruz Burukoak ezagutzen du lehenengo finalista eta espero bezala Javier Urriza txapelduna izango da. Txapela sei aldiz irabazi duen erremontista zazpigarrenaren bila irtengo da irailaren 14an. 

Finalerako bidean Barrenetxea gainditu zuen 30-20 ligaxkako bosgarren partiduan berriz ere oso serio eta nagusi aritu zen. Hasieratik hartu zuen aurre 5-0 eta nahiz eta Barrenetxea tanto batera eta bira hurbildu; 5-4 eta 11-9, abantaila handitu eta erraz mantendu zuen lortutako hamar tantoren alde hori. 

Pilotean eta sakean gehiago izan zen hernaniarra baino. Hamasei eta hamar tanto egin zituen piloteoan eta sakearekin. Gainera harresi bat izan zen defentsan eta erasoan ez zuen pilotarik galdu. Horrela oso zaila da bera gainditzea eta Barrenetxea saiatu zen arren ez zuen bere helburua lortu.

Aurretik estrategia ladatuko zuela aipatu zuen. Jokoa nahaaten saiatu zen gauza desberdinak eginez, baina Urrizak erantzun ona eman zuen beti. Bere ahulgune bakarra sakearekin egindako hiru faltak izan ziren. 

Garaileak hamabi punturekin amaitu du ligaxka eta Barrenetxeak seirekin. Hernaniarrak ziurtatuta du finalerdia eta orain aurkariaren zain dago. Endika eta Ansaren arteko seigarren eta azkenengo partiduak erabakiko du bigarren sailkatua finalerdirako. Endikak 24 tanto egin ezkero bera izango da erremontista hori. Ansak 24 tanto azpitik uti behar du saldistarra. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.