Uterga eta Azpiroz erraz nagusitu ziren, 40-23, Ansa II eta Ionen aurka, eta Binakako Torneoko finalerdietara sailkatzeko pauso haundia eman dute. Utergak puntu guztiak batu ditu, hamaseitik hamasei, Azpirozek hamalau dituen bitartean. Biak lider jarri dira aurrelari eta atzelari postuetan.
Bere aldetik, lehen partida irabazi zuten Ansa II.ak eta Ionek, puntu bakarra batu zuten, gutxiago ezin da batu, beraz, aurrera egiteko aukera ona galdu dute eta Ansa II.ak zazpi punturekin, aurrelarien artean atzeko postuetan geratuko da bigarren jardunaldia amaitzean.
Emoizo gutxiko partidua izan zen. Bederatzina arte iraun zuen berdinketak eta hortik aurrera jaun eta jabe izan ziren gorriak. Uterga izan zen onena, berak nahi bezala egin eta desegin zuen, eta Azpiroz ere Ion baino hobea izan zen. Hala, urdinek ezer gutxi egin ahal izan zuten. Bederatzinako berdinketa eta gero 19 eta 10 jari ziren aurretik Uterga eta Azpiroz. Hamar tantoko aldea mantendu zuten 24-14, eta 27-17, partidua guztiz menderatu arte 38-21 eta 40-23. Markagailuak kantxa gainean ikusi zena islatu zuen.
22 tanto eta lau akats eginda amaitu zuen Utergak. Jokaldi asko egin zituen, eta ongi ukitu zuen ezker pareta, bederatzi tanto eginez bi pareteko jokaldiarekin. Ezin hobeto lagundu zion Azpirozek, hiru tanto sakez egin baitzituen, sei sakean huts bakarrarekin, zortzi puntuak lortzeko. Ansa ongi hasi zen, baina hamahiru tanto eta bost huts egin zituen. Ionek, berriz, lau tanto eta lau huts egin zituen guztira.
Uterga 16 punturekin liderra da aurrelarien artean. Ansa zazpirekin geratu da. Azpiroz lehena da atzelarien artean, 14rekin, eta Ion, berriz, zortzirekin dago.
Binakako Txapelketa
Uterga eta Azpirozek finalerdietara sailkatzeko pauso handia eman dute
Aurrelari eta atzelari onena bezala kokatuko dira bigarren jardunaldia amaitzerakoan bi partiduak irabazita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu