Boto emaileak, eskaileratan gora.
Emakume bat, Donostian, bozkaleku batean, eskaileratan gora. Parte hartze historikoa izan da, Hego Euskal Herrian inoiz izan den parte hartze handienaren parekoa. Hamarretik zortzik eman du botoa. JON URBE / FOKU
Guardia Zibilaren patruila bat, Etxarri-Aranatzen.
Guardia Zibilaren patruila bat, Etxarri-Aranatzen, hauteskunde egunean. Ez da gertakari aipagarririk izan Euskal Herrian. AITOR KARASATORRE / FOKU
Erraldoiak ere, botoa ematen.
San Saturnino eguna izan da gaur, eta Iruñeko erraldoien konpartsako kideak ohi duten jantzia jantzita joan dira botoa ematera. IDOIA ZABALETA / FOKU
EAJ galtzaile, Euskal Herrian
Aitor Esteban EAJko presidenteak aitortu du emaitza txarrak izan dituztela. Jeltzaleek nagusitasuna galdu dute Bizkaian eta Kongresuan zuten Arabako ordezkari bakarra, eta Gipuzkoan bi eserleku izatetik batera pasa dira. LUIS TEJIDO / EFE
EH Bilduko kideak, 'Eusko gudariak' abesten.
Arnaldo Otegik nabarmendu du EH Bilduk jaso dituen emaitzak onak izan direla, baina aitortu du PPren eta Voxen garaipenak nahi ez dituzten «eszenatokiak» ekarriko dituztela. Eta hala esan die horiei: «Ez gintuzuen menperatuko, eta ez gaituzue menperatuko sekula». EH Bilduko kideek 'Eusko gudariak' abestu dute amaieran. MIGUEL TOÑA / EFE
Alberto Nuñez-Feijoo izango da hurrengo presidentea
PPk irabazi ditu Espainiako Gorteetarako hauteskundeak eta Albeto Nuñez-Feijoo izango da hurrengo presidentea. Voxen babesarekin gobernatu ahal izango du, eta gehiengo osoa izango dute Kongresuan. CHEMA MOYA / EFE
Istiluak, PSOEren egoitzaren atarian
PPren eta Voxen garaipenaren berri izan eta berehala, eskuinaren zenbait jarraitzaile Madrilgo Ferraz kalera joan dira, PSOEren egoitzaren aurrera. Liskarrak eragin dituzte PSOEren jarraitzaileen artean. JUANJO MARTIN / EFE
Santiago Abascal ere, pozarren
Voxek ere irabazi ditu hauteskunde hauek. PPk bere botoak beharko ditu Nuñez-Feijoo presidente izendatzeko, eta Santiago Abascalek adierazi du Voxi esker lortu dutela Pedro Sanchez Moncloatik botatzea. KIKO HUESCA / EFE
Etsipena, PSOEren egoitzetan
Azken asteetan itxaropena piztu bada ere, azkenean PSOEk ez du lortu Pedro Sanchezek presidentetzan jarraitzea. Zenbaketak aurrera egin ahala, etsipena zabaldu da sozialisten artean. KAI FORSTERLING / EFE