MUNDUA

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
 

BAHAMAK

BAHAMAK

Bahametako Commonwealth
Herritar izena: bahamar.
Eremua: 13.940 km2.
Hiriburua: Nassau (nassautar).
Hiri nagusiak: Freeport, Marsh Harbour, Bailey Town, Dunmore Town, Matthew Town.
Dirua: dolar bahamar.
Hizkuntzak: ingeles (ofiziala), kreolera (Haitiko etorkinen artean).
Biztanleak: 351.00 lagun (NBE, 2012). Beltz (%85), zuri (%12), asiar eta hispaniar (%3).
Erlijioak: baptista (%35,4), anglikano (%15,1), katoliko (%13,5), mendekoste (%8,1), Jainkoaren Eliza (%4,8), metodista (%4,2), bestelako kristau (%15,2), sinesgabe edo zehaztugabe (%2,9), beste (%0,8).

erdarazeuskaraz
Grand Bahama / Gran BahamaBahama Handia
Nueva ProvidenciaNew Providence
 

BAHRAIN

BAHRAIN

Bahraingo Erresuma
Herritar izena: bahraindar.
Eremua: 717 km2.
Hiriburua: Manama (manamar).
Hiri nagusiak: Al-Muharraq, Mina Salman, Sitra, Jidhafs, Madinat Isa, Ar-Rifa ax-Xarqi, Awali.
Dirua: dinar bahraindar.
Hizkuntzak: arabiera (ofiziala), ingeles, persiera edo farsi, urdu.
Biztanleak: 1,4 lagun (NBE, 2012). Bahraindar (%62,4), asiar (%19), beste arabiar batzuk (%10), irandar (%8).
Erlijioak: musulman (%81,2; xiita eta sunita), kristau (%9), beste (%9,8).
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus alfabeto arabiarretik eta perso-arabiarretik transkribatzeko taula.
Transkripzio taula

ingelesezfrantsesezgaztelaniazeuskaraz
chtchchtx (esaterako, Txad)
dh, ghdh, ghd, gdh, gh (esaterako, Abu Ghraib)
iyah, -iya-iyah, -iya-iyah, -iya-iya (esaterako, Nasiriya)
jj, djyj (esaterako, Najaf)
kkkk (esaterako, Karbala, Kuwait)
khkhjkh (esaterako, Khartum, Khomeini)
n-nen-n (hitz amaieran; esaterako, Jenin)
qqqq (esaterako, Al-Qaeda, Qatar)
sssss (esaterako, Mosul, Aswan)
shchshx (esaterako, Raxid)
ththzth (esaterako, Baath)
uouuu (esaterako, Mubarak)
wou, ww, uw (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Kuwait, Aswan), u
yi, yy, iy (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Diwaniya), i (esaterako, Hudaida)

1. Izen bat bokala + '–h' letraz amaitzen denean, '-h' hori ezabatu egingo da mutua denean, eta bere hartan utzi ahoskatzen bada: 'Al-Fatah', baina 'Diwaniya', 'Nasiriya', 'Al-Arabiya'. 2. Kontsonante bikoitzak bere hartan utzi: 'Falluja'; 'Hezbollah'; 'Amman'; 'Hussein'. 3. Artikulua letra larriz hasieran, eta xehez tartean. Marratxoz loturik idazten da: 'Al-Jaafari', 'Al-Fatah', 'Deir ez-Zor'. 4. H hasperenduz bukaturiko hitzak kontsonantez bukaturikoak bezala deklinatuko dira: 'Al-Fatahek', 'Al-Fatahen', 'Al-Fataheko'...

 

Baker uharteak


Eremua: 1,4 km2.
Jakingarriak: Ameriketako Estatu Batuen menpeko lurraldea, Ozeanian, Ozeano Barean. Gaur egun, ez da inor bizi.
 

Balearrak

Balearrak

Herritar izena: balear.
Eremua: 4.992 km2.
Hiriburua: Palma.
Hiri nagusiak: Mao, Vila d'Eivissa, Sant Francesc Xavier.
Hizkuntzak: Katalana eta gaztelania dira ofizialak. Katalanez %70,8 mintzo dira.
Biztanleak: 1.113.114 lagun (2011).
Jakingarriak: Herrialde Katalanetako bat da.
Transkripzioak: leku izenak idazteko, katalanezko erak erabiltzen ditugu.

gaztelaniazkatalanez
AlayorAlaior
AndraitxAndratx
BañalbufarBanyalbufar
BenisalemBenissalem
CiudadelaCiutadella
EsporlasEsporles
EstellenchsEstellencs
FerreríasFerreries
IbizaEivissa
Islas PitiusasIlles Pitiuses
La PoblaSa Pobla
La Savina (Formentera)La Savina
MahonMao
Palma de MallorcaPalma
PollensaPollença
San Antonio (Ibiza)Sant Antoni de Portmany
San Antonio AbadSant Antoni de Frutera
San CristobalEs Migjorn Gran, Es Mitjorn Gran
San Ferran de las Rocas (Formentera)Sant Ferran de ses Roques
San Francisco Javier (Formentera)Sant Francesc Xavier
San Francisco JavierSant Francesc de Formentera
Santa Eulalia del RíoSant Eularia del Riu
SantañySantanyi
SollerSoller
ValldemosaValdemossa
Villacarlos (Menorca)Es Castel
 

BANGLADESH

BANGLADESH

Bangladeshko Herri Errepublika
Herritar izena: bangladeshtar.
Eremua: 144.000 km2.
Hiriburua: Dhaka (dhakatar).
Hiri nagusiak: Chittagong, Khulna, Rajshahi, Mymensingh, Tungi, Comilla, Sylhet, Rangpur, Barisal.
Dirua: taka.
Hizkuntzak: bengalera edo bangla (ofiziala), ingeles, urdu eta beste zenbait (santalera, vaj, assamera, birmaniera, khasiera, kokborok, meitheiera, sylhetera).
Biztanleak: 152,4 milioi (NBE, 2012). Bengalar (%98), hainbat tribu (chakma, marma, santal, manipur... ), musuman ez bengalar.
Erlijioak: musulman (%83), hindu (%16), beste (%1; budista, kristau eta sinesmen tradizional).
Transkripzioak: Bangladeshko izen bereziak ingelesezko eran daude zabalduak, eta horiek erabiliko ditugu.

erdarazeuskaraz
Daca / DaccaDhaka
 

BARBADOS

BARBADOS

Herritar izena: barbadostar.
Eremua: 430 km2.
Hiriburua: Bridgetown (bridgetowndar).
Hiri nagusiak: Speightstown, Holetown, Bathsheba, The Crane.
Dirua: dolar barbadostar.
Hizkuntzak: ingeles (ofiziala).
Biztanleak: 275.000 lagun (NBE, 2012). Beltz (%90), asiar eta mestizo (%6), zuri (%4).
Erlijioak: protestante (%67, tartean %40 anglikano), katoliko (%4), sinesgabe (%17), beste (%12; tartean, musulman eta hindu gutxiengoak).
 

Bassas da India


Eremua: 0,2 km2.
Jakingarriak: Frantziaren menpeko lurraldea, Afrika hegoaldean, Mozambikeko kanalean. Gaur egun, ez da inor bizi.
 

Baxkiria

Jakingarriak: Ikus Baxkortostan.
 

Baxkortostan

Baxkortostan

Baxkortostango Errepublika
Herritar izena: baxkortostandar edo baxkir.
Eremua: 143.600 km2.
Hiriburua: Ufa.
Hiri nagusiak: Sterlitamak, Neftekamsk, Iximbai, Salavat.
Hizkuntzak: baxkirera, errusiar (biak ofizial), tatarera.
Biztanleak: 4,1 milioi (2010). Baxkir (%22,3), errusiar (%39), tatar (%28), txuvax, mari, ukrainar, aleman. Baxkir eta tatar etnien datuak 2002koak dira, eta, itxuraz, faltsutuak daude.
Erlijioak: baxkortostandarrak edo baxkirrak musulman sunitak dira nagusiki.
Jakingarriak: Lehen, Baxkiria. Errusiako errepublika autonomoa.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula.
 

BELARUS

Jakingarriak: Ikus Bielorrusia.
 

BELGIKA

BELGIKA

Belgikako Erresuma
Herritar izena: belgikar.
Eremua: 30.528 km2.
Hiriburua: Brusela (bruselar).
Hiri nagusiak: Anberes, Gante, Charleroi, Lieja, Zeebrugge, Ostende, Brujas / Brugge, Kortrijk, Aalst, Mechelen, Hasselt, Leuven, Mons, Namur, Bastogne.
Dirua: euro.
Hizkuntzak: nederlandera (%60), frantses (%40), aleman. Hirurak dira ofizialak.
Biztanleak: 10,8 milioi (NBE, 2012). Flandriar (%58), valoniar (%31), beste (%11; alemaniar, italiar, espainiar, marokoar).
Erlijioak: katoliko (%75), protestante eta beste (%25; musulman, errusiar eta greziar ortodoxo, judu...).
Jakingarriak: hiru eskualde federatu ditu: Flandria (nederlandera da hizkuntza ofiziala), Valonia (frantsesa da hizkuntza nagusia, eta Ekialdeko Kantonamendua izeneko eremuan alemana ere ofiziala da) eta Brusela (eskualde elebiduna da, eta nederlandera eta frantsesa dira ofizialak).

erdarazeuskaraz
AlostAalst
Amberes / Anvers / AntwerpAnberes
BrabantBrabante
Brabante Flamenco / Flemish Brabant / Brabant flamand / Vlaams-BrabantFlandriako Brabante
Brabante valón / Brabant wallon / Walloon BrabantValoniako Brabante
BrugesBrujas / Brugge
Bruselas / Bruxelles / BrusselBrusela
CourtraiKortrijk
Escalda / Scheldt / EscautEskalda
Flandes / Vlaanderen / FlandersFlandria
Flandes Occidental / West Flanders / Flandre occidentale / West-VlaanderenMendebaldeko Flandria
Flandes Oriental / East Flanders / Flandre oriental / Oost-VlaanderenEkialdeko Flandria
Gand / Gent / GhentGante
Liège / Luik / LüttichLieja
LouvainLovaina / Leuven
Malines / MechelenMalinas
OostendeOstende
RenaixRonse
RoulersRoeselare
Saint-NicolasSint-Niklaas
Valonia / WallonieValonia
YpresIeper
 

BELIZE

BELIZE

Herritar izena: belizetar.
Eremua: 22.966 km2.
Hiriburua: Belmopan (belmopandar).
Hiri nagusiak: Belize, Orange Walk, Corozal, Big Creek, Punta Gorda.
Dirua: dolar belizetar.
Hizkuntzak: ingeles (ofiziala), gaztelania, maia (yucatec eta mopan hizkuntzetan mintzatzen dira), garifuna, ingeles kreolera.
Biztanleak: 324.00 lagun (NBE, 2012). Mestizo (espainol-indiar, %48,7), kreol (afro-europar, %24,9), maia (%10,6), garifuna (afro-amerindiar, %6,1), beste (%9,7; zuri, hindu, txinatar...).
Erlijioak: katoliko (%49,6), protestante (%27; mendekoste %7,4, anglikano %5,3, zazpigarren eguneko adbentista %5,2, menotar %4,1, metodista %3,5, Jehovaren lekuko %1,5), beste (%14), sinesgabe (%9,4).
 

BENIN

BENIN

Beningo Errepublika
Herritar izena: benindar.
Eremua: 112.620 km2.
Hiriburua: Porto Novo (portonovoar).
Hiri nagusiak: Cotonu, Jugu, Abomey, Paraku, Malanville, Kandi, Natitingu, Bohicon, Cove, Lokossa, Uidah.
Dirua: CFA franko.
Hizkuntzak: frantses (ofiziala), fonera, jorubera, beste zenbait triburen mintzairak (adjera, dendiera... ).
Biztanleak: 9,4 milioi (NBE, 2012). Afrikar (%99; 42 etnia daude Beninen, eta hauek dira garrantzitsuenak: fon, adja, joruba, bariba, dendi); europar (5.500).
Erlijioak: sinesmen tradizional (%50), kristau (%30), musulman (%20).
Transkripzioak: Beningo izen bereziak frantsesezko eran daude zabalduak.
 

Bermuda

Bermuda

Herritar izena: bermudar.
Eremua: 53,3 km2.
Hiriburua: Hamilton.
Hiri nagusiak: Saint George, Dockyard, Somerset.
Dirua: dolar bermudar. AEBetako dolarrarekin bat dator.
Hizkuntzak: ingeles (ofiziala), portuges.
Biztanleak: 64.900 lagun (NBE, 2012). Beltz (%54,8), zuri (%34,1), mestizo (%6,4), beste (%4,3), zehaztugabe (%0,4)
Erlijioak: anglikano (%23), katoliko (%15), afrikar metodista (%11), bestelako protestante (%18), beste (%19), sinesgabe (%14).
Jakingarriak: lurralde britainiarra da Atlantikoko uharte hau.
 

BHUTAN

BHUTAN

Bhutango Erresuma
Herritar izena: bhutandar.
Eremua: 47.000 km2.
Hiriburua: Thimphu (thimphutar).
Hiri nagusiak: Phuntsholing, Paro, Gasa Dzong, Tongsa, Tashigang, Samdrup Jongkhar.
Dirua: ngultrum.
Hizkuntzak: dzongkha (tibeteraren dialektoa). Tibeteraren dialektoak (bhutia etniakoek erabiltzen dituzte), nepaleraren dialektoak (nepaldarrek erabiltzen dituzte).
Biztanleak: 750.000 lagun (NBE, 2012). Bhutia (%50), nepaldar (%35), beste tribu batzuk (%15).
Erlijioak: budista (%75), hindu (%25).
 

BIELORRUSIA

BIELORRUSIA

Bielorrusiako Errepublika
Herritar izena: bielorrusiar.
Eremua: 207.600 km2.
Hiriburua: Minsk (minskar).
Hiri nagusiak: Homel, Vitsebsk, Mahiliou, Hrodna, Brest.
Dirua: errublo bielorrusiar.
Hizkuntzak: bielorrusiera eta errusiera (ofizialak), ukrainera, poloniera.
Biztanleak: 9,5 milioi (NBE, 2012). Bielorrusiar (%81,2), errusiar (%11,4), poloniar (%3,9), ukrainar (%2,4), beste (%1,1).
Erlijioak: Ekialdeko ortodoxo (%80), beste (%20, tartean katoliko, protestante, judu, musulman).
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula. Independentzia lortuz geroztik, bielorrusierazko izen ofizialak berreskuratu zituzten, alfabeto ziriliko bielorrusiarrean idatzita.

errusierazbielorrusieraz
BaranovitxiBaranavitxi (Baranavici)
BobruiskBabruisk
BorisovBarysau
Brest (lehen Brest-Litovsk)Brest
GomelHomel
GrodnoHrodna
MinskMinsk
MogilevMahiliou
MozyrMazyr
OrxaOrxa (Vorsa)
VitebskVitsebsk

erdarazeuskaraz
HomielHomel
Moguilov / Moguilev / Mahilyow / MogilyovMahiliou
NovgorodokNavahrudak
PolésiePolesia
Rusia Blanca / Russie blancheErrusia Zuria, -a
Rutenia Negra / Ruthénie noire / Russie noireRutenia Beltza, -a
 

Birjina Uharte Amerikarrak


Herritar izena: birjinar.
Eremua: 352 km2.
Hiriburua: Charlotte Amalie.
Hiri nagusiak: Cruz Bay, Christiansted, Port Alucroix.
Dirua: dolar amerikarra.
Hizkuntzak: ingeles (ofiziala; %74,7), espainiera edo espainiar kreolera (%16,8), frantses edo frantses kreolera (%6,6), beste (%1,9).
Biztanleak: 109.750 lagun (2010). Beltz (%76,2), zuri (%13,1), asiar (%1,1), beste (%6,1), mestizo (%3,5).
Erlijioak: protestante (%59), katoliko (%34), beste (7).
Jakingarriak: Karibeko kolonia estatubatuarra. Nazioarteko kirol ekitaldietan Birjina Uharteetako taldeak daudenean, uharte hauetakoak izaten dira, ez britainiarretakoak.
 

Birjina Uharte Britainiarrak


Herritar izena: birjinarrak.
Eremua: 153 km2.
Hiriburua: Road Town.
Hiri nagusiak: The Valley, The Settlement.
Dirua: dolar estatubatuar.
Hizkuntzak: ingeles (ofiziala).
Biztanleak: 22.200 lagun (NBE, 2006). Beltz (%83), zuri, indiar, asiar eta mestizo.
Erlijioak: protestante (%86; metodista %33, anglikano %17, Jainkoaren Eliza %9, zazpigarren eguneko adbentista %6, baptista %4, Jehovaren lekuko %2, beste %15), katoliko (%10), sinesgabe (%2), beste (%2).
Jakingarriak: Karibeko kolonia britainiarra.
 

Birjina Uharteak

Birjina Uharteak

Jakingarriak: Ikus Birjina Uharte Britainiarrak eta Birjina Uharte Amerikarrak.
 

BOLI KOSTA

BOLI KOSTA

Boli Kostako Errepublika
Herritar izena: bolikostar.
Eremua: 322.460 km2.
Hiriburua: Jamusukro (ofiziala; jamusukroar); Abidjan ('de facto'; abidjandar).
Hiri nagusiak: Buake, Daloa, Korhogo, Odienne, Tuba, Seguela, Katiola, Bonduku, Man, Sinfra, Gagnoa, Abenkuro, Dimkoro, Adzope, Divo, Agboville, Sanpedro, Dabu, Aboiso.
Dirua: CFA franko.
Hizkuntzak: frantses (ofiziala), bertako 60 hizkuntza inguru: diula (hedatuena), beteera, dida, gurera, nyabwa, we edo guere, mendebaldeko kranhera, akanera...
Biztanleak: 20,6 milioi (NBE, 2012). Akan (%42,1; horien artean, baule %15-20), gur (%17,6), iparraldeko mande (%16,5), krou (%11; horien artean, bete etniakoak dira nagusi), hegoaldeko mande (%10), Afrikako beste herrialdeetako batzuk (burkinafasoar, ghanar, ginear, maliar, nigeriar... 5 milioi inguru), libanoar (130.000), frantziar (14.000).
Erlijioak: musulman (%35-40), kristau (%20-30), sinesmen tradizional (%25-40).
 

BOLIVIA

BOLIVIA

Boliviako Estatu Plurinazionala
Herritar izena: boliviar.
Eremua: 1.098.580 km2.
Hiriburua: La Paz (hiriburu administratiboa, lapaztar); Sucre (hiriburu legislatibo eta konstituzionala, sucretar).
Hiri nagusiak: Santa Cruz, El Alto, Cochabamba, Oruro, Riberalta, Cobija, Trinidad, Sucre, Potosi, Puerto Aguirre, Tarija.
Dirua: boliviano.
Hizkuntzak: gaztelania, kitxua eta aimara (hirurak dira ofizialak, baina gaztelania da 'de facto' administrazioko hizkuntza), guaraniera.
Biztanleak: 10,2 milioi (NBE, 2012). Kitxua (%30), mestizo (zuri-amerindiar, %30), aimara (%25), zuri (%12), eta zenbait herri indiar (chiquitano, guarani...).
Erlijioak: katoliko (%95), protestante (%5).

erdarazeuskaraz
AltiplanoAltiplanoa, -a
Cordillera RealCordillera Real mendikatea
PantanalPantanala, -a
Salar de UyuniUyuniko gatzaga
 

BOSNIA ETA HERZEGOVINA

BOSNIA ETA HERZEGOVINA

Bosnia eta Herzegovinako Federazioa
Herritar izena: bosniar.
Eremua: 51.129 km2.
Hiriburua: Sarajevo (sarajevoar).
Hiri nagusiak: Banja Luka, Zenica, Tuzla, Mostar, Bihac, Kakanj, Brcko, Bijeljina, Bugojno.
Dirua: marko aleman bihurgarri.
Hizkuntzak: bosniera, kroaziera, serbiera (ofiziala; hizkuntza bakarra da, baina hiru izen horiek hartzen ditu serbokroazierak Bosnia eta Herzegovinan).
Biztanleak: 3,7 milioi (NBE, 2012). Bosniak (%48, hegoaldeko eslaviar musulmanei deitzen zaie), serbiar (%37,1), kroaziar (%14,3), beste (%0,6).
Erlijioak: musulman (%40), ortodoxo (%31), katoliko (%15), beste (%14).
Jakingarriak: Bosnia eta Herzegovina da estatu honen izen ofiziala, baina Bosnia ere erabil liteke, besterik gabe. Daytongo Akordioari jarraikiz (1995-12-14), bi entitate konfederatutan banatu zuten: Bosnia eta Herzegovinako Federazioan (Federazio Kroaziar-Musulmana ere deitzen diote, eta lurraldearen %51 inguru hartzen du) eta Bosniako Serbiar Errepublikan (lurraldearen %49 inguru hartzen du, eta herrialdeko biztanleen %40 inguru; ingelesez, Republic of Srpska).
 

BOTSWANA

BOTSWANA

Botswanako Errepublika
Herritar izena: botswanar.
Eremua: 581.730 km2.
Hiriburua: Gaborone (gaboronetar).
Hiri nagusiak: Francistown, Selebi-Phikwe, Molepolole, Kanye, Kasane, Maun, Mamuno, Serowe, Tshabong.
Dirua: pula.
Hizkuntzak: ingeles (ofiziala, %2,1), tswanera (hizkuntza ofiziala eta nazionala, %78,2), kalangera (%7,9), kgalagadiera (%2,8), beste (%8,6), zehaztugabe (%0,4).
Biztanleak: 2 milioi (NBE, 2012). Tswana (edo setswana, %79), kalanga (%11), boskimano (%3; basarwa deitzen diete, gutxiesteko), beste (%7; horien artean, kgalagadi eta zuri).
Erlijioak: kristau (%71,6), badimo (%6), beste (%1,4), zehaztugabe (%0,4), sinesgabe (%20,6).

erdarazeuskaraz
Cubango / KubangoOkavango (ibaia)
 

BRASIL

BRASIL

Brasilgo Errepublika Federala
Herritar izena: brasildar.
Eremua: 8.511.965 km2.
Hiriburua: Brasilia (brasiliar).
Hiri nagusiak: Sao Paulo, Rio de Janeiro, Salvador, Belo Horizonte, Recife, Porto Alegre, Manaus, Goiania, Curitiba, Belem, Campinas, Fortaleza, Boa Vista, Sao Luis, Fortaleza, Natal, Teresina, Santos, Vitoria, Campo Grande.
Dirua: erreal.
Hizkuntzak: portuges (ofiziala), espainiera, ingeles, frantses, hainbat hizkuntza indiar (guaraniera, kaingang, nadeb, caraja, karibeera, tukano, arara, terena, bororo, apalai, canela). Asko, galtzeko arriskuan. Zenbait hizkuntza indiarrek koofizial estatusa lortu dute 2003. urtean: nheengatu, tukano eta baniwa.
Biztanleak: 198,3 milioi (NBE, 2012). Zuri (%53,7; tartean portuges, aleman, italiar, espainiar eta poloniar), mulato (%38,5; beltz-zuri nahasketa), beltz (%6,2), asiar (%0,5), amerindiar (%0,4; dozenaka herri, asko eta asko desagertzeko zorian), zehaztugabe (%0,7).
Erlijioak: katoliko (%73,6), protestante (%15,4), espiritualista (%1,3), budu (%0,3), beste (%1,8), zehaztugabe (%0,2), sinesgabe (%7,4).

erdarazeuskaraz
Archipiélago de San Pedro y San Pablo / rochers de Saint-Pierre et Saint-Paul / Saint Peter and Saint Paul ArchipelagoDone Petri eta Done Paulo artxipelagoa
Mato Grosso do SulHegoaldeko Mato Grosso
Meseta brasileña / plateau brésilien / Brazilian HighlandsBrasilgo goi lautada
OrinocoOrinoko
PantanalPantanala, -a
Rio Grande do NorteIparraldeko Rio Grande
Rio Grande do SulHegoaldeko Rio Grande
Río NegroRio Negro
Sao FranciscoSao Francisco
Sierra del MarSerra do Mar
Trinidad y Martín VazTrindade eta Martim Vaz
 

Bretainia

Bretainia

Herritar izena: bretoi.
Eremua: 34.034 km2 (eskualde administratiboa: 27.184 km2).
Hiri nagusiak: Naoned (Nantes), Roazhon (Rennes), Kemper (Quimper), Brest, Gwened (Vannes), Redon, Sant-Brieg (Saint-Brieuc), Sant-Nazer (Saint-Nazaire).
Hizkuntzak: frantsesa (ofiziala), bretoiera (500.000 lagun inguru mintzo dira bretoieraz) eta galiera.
Biztanleak: 4,4 milioi; eskualde administratiboan, 3,2 milioi.
Jakingarriak: bretoieraz, Breizh esaten diote herrialdeari, eta brezhoneg hizkuntzari. Parisek Bretainia eskualdetik kanpo utzi du Bretainia historikoaren parte handi bat, Pays de la Loire eskualdeko Loire-Atlantique departamendua, hain zuzen. Han dago Naoned hiria (Nantes), Bretainiako Dukerria izan zenaren hiriburu zaharra. Horiek guztiak Bretainiaren parte dira, eta hala izango dugu kontuan BERRIAn.
Transkripzioak: Bretainiako leku izenak bretoieraz emango ditugu (departamenduenak salbu), eta parentesi artean jarriko dugu frantsesezko izena.

frantsesezbretoieraz
Carhaix-PlouguerKaraez-Plouger
CarnacKarnag
ChâteaubriantKastell-Briant
ConcarneauKonk-Kernev
Côte d'Amour 
Côte d'Émeraude 
Côte de Granit Rose 
Côte de JadeAod ar Vein Jed
DinardDinarzh
FougèresFelger
GuingampGwengamp
HennebontHenbont
La Baule-EscoublacAr Baol-Skoubleg
LanderneauLanderne
LanesterLannarster
LannionLannuon
LorientAn Oriant
MorlaixMontroulez
Mûr-de-BretagneMur
NantesNaoned
PontivyPondivi
QuimperKemper
QuimperléKemperle
RennesRoazhon
RezéReudied
Saint-BrieucSant-Brieg
Saint-MaloSant-Malou
Saint-NazaireSant-Nazer
Saint-Pol-de-LéonKastell-Paol
VannesGwened
VertouGwerzhav
VitreGwitreg
Departamenduak

frantsesezbretoierazeuskaraz
Côtes-d’ArmorAodoù-an-ArvorCotes-d’Armor
FinistèrePenn-ar-BedFinistere
Ille-et-VilaineIl-ha-GwilenIlle-et-Vilaine
Loire-Atlantique (Pays de la Loire eskualdea)Liger-AtlantelLoire-Atlantique
MorbihanMor-BihanMorbihan
 

BRUNEI

BRUNEI

Bruneiko Estatua, Bakearen Egoitza
Herritar izena: bruneitar.
Eremua: 5.770 km2.
Hiriburua: Bandar Seri Begawan (begawandar).
Hiri nagusiak: Kuala Belait, Seria, Tutong, Muara, Sukang, Bangar.
Dirua: dolar bruneitar.
Hizkuntzak: malaysiera eta ingeles (ofizialak), txinera, ibanera eta herri indigenen zenbait mintzaira.
Biztanleak: 413.000 lagun (NBE, 2012). Malaiar (%67), txinatar (%15), indigenak (%6), beste (%12).
Erlijioak: musulman (ofiziala, %67), budista (%13), kristau (%10), sinesmen tradizional eta beste (%10).
 

BULGARIA

BULGARIA

Bulgariako Errepublika
Herritar izena: bulgariar.
Eremua: 110.910 km2.
Hiriburua: Sofia (sofiar).
Hiri nagusiak: Plovdiv, Varna, Burgas, Ruse, Stara Zagora, Pleven, Sliven, Dobritx, Xumen.
Dirua: lev.
Hizkuntzak: bulgariera (ofiziala, %84,5), turkiera (%9,6), romani (%4,1), beste eta zehaztugabe (%1,8; tartean, talde etnikoen mintzairak: armeniera, mazedoniera, tatarera, txerkesera).
Biztanleak: 7,4 milioi (NBE, 2012). Bulgariar (%83,9), turkiar (%9,4), ijito (%4,7), beste (%2; mazedoniar, armeniar, tatar, txerkes).
Erlijioak: bulgariar ortodoxo (%82,6), musulman (%12,2, horien artean pomak-ak daude, bulgariar musulmanak), katoliko (%0,6), protestante (%0,5), sinesgabe eta beste (%4,1).
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula.

erdarazeuskaraz
Mésie / MoesiaMesia
Roumélie / RumeliRumelia
Tracia / ThraceTrazia
 

Buriatia

Buriatia

Buriatiako Errepublika
Herritar izena: buriatiar.
Eremua: 351.300 km2.
Hiriburua: Ulan-Ude.
Hiri nagusiak: Babuxkin, Zakamensk, Kiakhta, Gusinooziorsk, Severobaikalsk.
Hizkuntzak: buriatera, errusiera (ofizialak). Gutxiengo etnikoen mintzairak.
Biztanleak: 981.238 lagun. Buriata (%23), errusiar (%69,9), ukrainar (%2,2), tatar (%1), bielorrusiar (%0,5).
Erlijioak: buriatak nagusiki budistak dira. Xamanistak badira Buriatian, eta kristau ortodoxoak ere bai.
Jakingarriak: Errusiako errepublika autonomoa.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula.
 

BURKINA FASO

BURKINA FASO

Herritar izena: burkinafasoar.
Eremua: 274.200 km2.
Hiriburua: Uagadugu (uagadugutar).
Hiri nagusiak: Bobo Diulasso, Kudugu, Uahiguya, Banfora, Kaya, Tenkogodo, Fada-Ngurma.
Dirua: CFA franko.
Hizkuntzak: frantses (ofiziala), more, fula (fulaera, fulani, peul, pulaar eta fulfulde izenak ere hartzen ditu), diula, gurma, mandeera...
Biztanleak: 17,4 milioi (NBE, 2012). Mossi (%40 inguru), gurunsi, senufo, lobi, bobo, mande, fula.
Erlijioak: musulman (%50), sinesmen tradizional (%40), kristau (%10, katolikoak nagusiki).
 

Burma

Jakingarriak: Ikus Myanmar.
 

BURUNDI

BURUNDI

Burundiko Errepublika
Herritar izena: burundiar.
Eremua: 27.830 km2.
Hiriburua: Bujumbura (bujumburar).
Hiri nagusiak: Gitega, Muyinga, Ngozi, Ruyigi, Kayanza, Bururi, Rutana, Muramvya, Makamba, Cibitoke.
Dirua: franko burundiar.
Hizkuntzak: frantses eta kirundi (ofizialak), swahili.
Biztanleak: 8,7 milioi (NBE, 2012). Hutu (%85), tutsi (%14), twa (%1), europar (3.000), Asia hegoaldeko (2.000).
Erlijioak: katoliko (%62), protestante (%5), sinesmen tradizional (%23), musulman (%10).
© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: estiloliburua@berria.eus
webgunearen mapa