MUNDUA

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
 

QATAR

QATAR

Qatarko Estatua
Herritar izena: qatartar.
Eremua: 11.437 km2.
Hiriburua: Doha (dohatar).
Hiri nagusiak: Ar-Rayyan, Al-Wakrah, Al-Khor, Al-Jumaliya, Dukhan, Al-Khuwayr, Al-Ghuwairiya.
Dirua: riyal qatartar.
Hizkuntzak: arabiera (ofiziala). Ingelesa maiz erabiltzen dute, bigarren hizkuntza gisa.
Biztanleak: 1,9 milioi (NBE, 2012). Arabiar (%40), pakistandar (%18), indiar (%18), irandar (%10), beste (%14; egiptoar, jordaniar, palestinar...).
Erlijioak: musulman (%95).
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus alfabeto arabiarretik eta perso-arabiarretik transkribatzeko taula.
Transkripzio taula

ingelesezfrantsesezgaztelaniazeuskaraz
chtchchtx (esaterako, Txad)
dh, ghdh, ghd, gdh, gh (esaterako, Abu Ghraib)
iyah, -iya-iyah, -iya-iyah, -iya-iya (hitz amaieran; esaterako, Nasiriya)
jj, djyj (esaterako, Najaf)
kkkk (esaterako, Karbala, Kuwait)
khkhjkh (esaterako, Khartum, Khomeini)
n-ne-n-n (hitz amaieran; esaterako, Jenin)
qqqq (esaterako, Al-Qaeda, Qatar)
sssss (esaterako, Mosul, Aswan)
shchshx (esaterako, Raxid)
ththzth (esaterako, Baath)
uouuu (esaterako, Mubarak)
wou, ww, uw (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Kuwait, Aswan), u
yi, yy, iy (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Diwaniya), i (esaterako, Hudaida)

1. Izen bat bokala + '–h' letraz amaitzen denean, '-h' hori ezabatu egingo da mutua denean, eta bere hartan utzi ahoskatzen bada: 'Al-Fatah', baina 'Diwaniya', 'Nasiriya', 'Al-Arabiya'. 2. Kontsonante bikoitzak bere hartan utzi: 'Falluja'; 'Hezbollah'; 'Amman'; 'Hussein'. 3. Artikulua letra larriz hasieran, eta xehez tartean. Marratxoz loturik idazten da: 'Al-Jaafari', 'Al-Fatah', 'Deir ez-Zor'. 4. 'H' hasperenduz bukaturiko hitzak kontsonantez bukaturikoak bezala deklinatuko dira: 'Al-Fatahek', 'Al-Fatahen', 'Al-Fataheko'...

 

Quebec


Herritar izena: quebectar.
Eremua: 1.542.056 km2.
Hiriburua: Quebec.
Hiri nagusiak: Montreal, Gatineau, Sherbrooke.
Hizkuntzak: frantsesa (ofiziala), ingelesa.
Biztanleak: 7,9 milioi.
Erlijioak: katoliko (%83), protestante (%4,7), ortodoxo (%1,4), musulman (%1,5), judu (%1,3).
Jakingarriak: Independentziaren aldeko mugimendu sendoa dago Quebecen, eta bi aldiz bozkatu dute erreferendumean independentziari buruz: 1980an eta 1995ean. Bietan nagusitu ziren independentziaren kontrakoak, baina oso alde txikiz; 1995ean, %50,6k bozkatu zuten independentziaren kontra, eta %49,4k alde.
© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: estiloliburua@berria.eus
webgunearen mapa