MUNDUA

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
 

ZAMBIA

ZAMBIA

Zambiako Errepublika
Herritar izena: zambiar.
Eremua: 752.614 km2.
Hiriburua: Lusaka (lusakar).
Hiri nagusiak: Kabwe, Ndola, Chipata, Mansa, Kasama, Solwezi, Livingstone, Mongu.
Dirua: kwatxa zambiar.
Hizkuntzak: ingeles (ofiziala), hainbat bantu hizkuntza (tongera, bembera, nyanja, kaondeera, loziera, lundera, luvaleera eta beste 70 inguru).
Biztanleak: 13,8 milioi (NBE, 2012). Afrikar (%98,7, bemba, nyanja-chewa, batonga, lunda, luvale, kaonde, lozi eta beste hainbat), europar (%1,1), beste (%0,2)
Erlijioak: kristau (%50-75), musulman eta hindu (%24-49), sinesmen tradizional (%1).

erdarazeuskaraz
Moero / MweroMweru (aintzira)
Zambeze / ZambesiZambezi (ibaia)
 

ZEELANDA BERRIA

ZEELANDA BERRIA

Herritar izena: zeelandaberritar.
Eremua: 275.534 km2.
Hiriburua: Wellington (wellingtondar).
Hiri nagusiak: Auckland, Manukau, Christchurch, North Shore, Waitakere, Hamilton, Dunedin, Tauranga.
Dirua: dolar zeelandaberritar.
Hizkuntzak: ingeles, maoriera (ofizialak). Beste hainbat mintzaira ere badira: samoera, frantses, aleman, yue (txineraren dialektoa), mandarin (txineraren dialektoa), nederlandera, tongera, hindi, japoniera, koreera...
Biztanleak: 4,5 milioi (NBE, 2012). Arbaso europarreko (%69,8), maori (%7,9), mestizo (%7,8), asiar (%5,7; txinatar, indiar...), Ozeano Bareko uharteetakoak (%4,4; samoar, tongar...), beste (%0,5), zehaztugabe (%3,8).
Erlijioak: anglikano (%14,9), katoliko (%12,4), presbiteriano (%10,9), metodista (%2,9), mendekoste (%1,7), baptista (%1,3), bestelako kristau (%9,4), beste (%3,3), zehaztugabe (%17,2), sinesgabe (%26).
Jakingarriak: maorieraz, Aotearoa.
Menpeko herrialdeak: Cook eta Niue uharteak, Tokelau.

erdarazeuskaraz
Alpes del Sur / Alpes du Sud / Southern AlpsHegoaldeko Alpeak
Estrecho de Cook / détroit de Cook / Cook Strait / Cook itsasartea
Isla Gran Barrera / île Great Barrier / Great Barrier IslandHesi Handia (uhartea)
Isla Norte / île du Nord / North IslandIpar uhartea
Isla Sur / île du Sud / South IslandHego uhartea
 

ZIMBABWE

ZIMBABWE

Zimbabweko Errepublika
Herritar izena: zimbabwetar.
Eremua: 390.580 km2.
Hiriburua: Harare (hararetar).
Hiri nagusiak: Bindura, Marondera, Chinhoyi, Masvingo (lehen, Fort Victoria), Bulawayo, Mutare, Gwanda, Gweru.
Dirua: dolar zimbabwetar.
Hizkuntzak: ingeles (ofiziala), shonera, sindebele edo ndebeleera, eta beste hainbat.
Biztanleak: 13 milioi (NBE, 2012). Afrikar (%98; shona %82, ndebele %14, beste %2), mestizo eta asiar (%1), zuri (%1).
Erlijioak: sinkretista (kristau eta sinesmen tradizionalen nahasketa, %50), kristau (%25), sinesmen tradizional (%24), musulman eta beste (%1).
 

ZIPRE

ZIPRE

Zipreko Errepublika
Herritar izena: zipretar.
Eremua: 9.250 km2.
Hiriburua: Nikosia (nikosiar).
Hiri nagusiak: Famagusta, Kirenia, Limasol, Larnaka, Pafos.
Dirua: euro (Zipre greziarrean); lira turkiar berria (Zipre turkiarrean).
Hizkuntzak: greko, turkiera (ofizialak), ingeles.
Biztanleak: 1,1 (NBE, 2012). Greziar (%77; greziarren %99,5 Zipre greziarrean bizi dira), turkiar (%18; turkiarren %98,7 Zipre turkiarrean bizi dira), beste (%5; horietako gehienak Zipre turkiarrean bizi dira, %99,2).
Erlijioak: kristau ortodoxo (%78), musulman (%18), maronita, armeniar apostoliko eta beste (%4).
Jakingarriak: Zipre turkiarra: turkiarrek hartua dute uharteko ipar-mendebaldea 1974tik, eta 1983an Ipar Zipreko Turkiar Errepublika aldarrikatu zuten (3.355 km2), Turkiak bakarrik onartua: 232.400 biz. inguru (ia denak turkiarrak eta turkiar-zipretarrak dira, eta turkiarrez mintzo dira; musulman sunitak dira biztanleen %99). Zipre greziarra: Zipreko Errepublika (5.895 km2): 780.133 biz. inguru (ia denak greziar-zipretarrak dira, eta grekoz mintzo dira; kristau ortodoxoak dira nagusi).
Transkripzioak: grekozko izen bereziak idazteko, ikus alfabeto grekotik transkribatzeko taula.
© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: estiloliburua@berria.eus
webgunearen mapa