MUNDUA

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
 

Kabardino-Balkaria

Kabardino-Balkaria

Kabardino-Balkariako Errepublika
Herritar izena: kabardiar / balkar.
Eremua: 12.500 km2.
Hiriburua: Naltxik.
Hiri nagusiak: Baksan, Prokhladni, Tirniauz.
Hizkuntzak: errusiera, kabardera eta balkarera, hirurak dira ofizialak.
Biztanleak: 901.494 lagun. Kabardiar (%43), errusiar (%33), balkar (%8) (Adigeako adigeak eta Karatxai-Txerkesiako txerkesak ere kabardiarren etnia berekoak dira).
Erlijioak: kabardak eta balkarrak musulman sunitak dira nagusiki.
Jakingarriak: Errusiako errepublika autonomoa.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula.
 

Kaiman uharteak

Kaiman uharteak

Herritar izena: kaimandar.
Eremua: 262 km2.
Hiriburua: George Town.
Hiri nagusiak: West Bay, Bodden Town, East End, North Side.
Hizkuntzak: ingeles.
Biztanleak: 55.000 lagun (NBE, 2010). Mestizo (%40), zuri (%20), beltz (%20), beste (%20; ihesi joandako zenbait talde etnikotako kideak).
Erlijioak: Eliza batua (presbiteriano eta kongregazionista), anglikano, baptista, Jainkoaren Eliza, bestelako protestante, katoliko.
Jakingarriak: Karibe itsasoko kolonia britainiarra.
 

Kaledonia Berria, Kanaky

Kaledonia Berria, Kanaky

Herritar izena: kaledoniar / kanak
Eremua: 19.060 km2.
Hiriburua: Noumea.
Hiri nagusiak: We, Poindimie, Mueo, Thio.
Dirua: CFP franko.
Hizkuntzak: frantses (ofiziala); 33 mintzaira melanesiar-polinesiar daude: 1.000 hiztunetik gora dituzten hizkuntzak hauek dira: drehu (12.000, Loyalty uharteetan), nengone (5.500 Loyalty uharteetan), paici (5.500), wailu (5.000), xaracuu (3.500), cemuhi (2.500), iaai (2.200, Loyalty uharteetan), yaage (2.000), numee (1.800), yalayu (1.250) eta dubea (1.200).
Biztanleak: 259.000 lagun (NBE, 2012). Melanesiar edo kanak (%42,5), europar edo caldoche (%37,1), wallistar (%8,4), polinesiar (%3,8), indonesiar (%3,6), vietnamdar (%1,6), beste (%3).
Erlijioak: katoliko (%60), protestante (%30), beste (%10).
Jakingarriak: Pazifikoko kolonia frantziarra; 1999 arte TOM estatusa izan zuen (itsasoz haraindiko lurraldea), baina orain subiranotasun partekatuko lurraldea da. Frantziaren mende dauden kolonietan estatus hori duen bakarra da, eta 'sui generis' kolektibitatea deritzote.
 

Kalmukia

Kalmukia

Kalmukiako Errepublika
Herritar izena: kalmukiar.
Eremua: 76.100 km2.
Hiriburua: Elista.
Hiri nagusiak: Gorodovikovsk, Lagan.
Hizkuntzak: errusiera, kalmukera (ofizialak biak). Gutxiengo etniko bakoitzak bere mintzaira du.
Biztanleak: 289.400 lagun (2010eko errolda). 97 talde etniko daude Kalmukian. Kalmuk (%53,3), errusiar (%33,5), dargin (%2,4), txetxen (%2), kazak (%1,7), ukrainar (%0,8), avar (%0,7)...
Erlijioak: kalmukak budistak dira nagusiki.
Jakingarriak: Errusiako errepublika autonomoa.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula.
 

KAMERUN

KAMERUN

Kamerungo Errepublika
Herritar izena: kamerundar.
Eremua: 475.440 km2.
Hiriburua: Jaunde (jaundetar).
Hiri nagusiak: Ngaundere, Bertua, Marua, Duala, Garua, Bamenda, Eboloea, Buea, Bafussam.
Dirua: CFA franko.
Hizkuntzak: frantses, ingeles (ofizialak), eta hainbat hizkuntza afrikar (bassa, bikya edo furu, kanuriera, ngumba, bamun, fula edo fulfulde, ewondo...).
Biztanleak: 20 milioi (NBE, 2012). 250 talde etniko inguru daude. Kamerungo etniak (%31), bantu ekuatorear (%19), kirdi (%11), fula edo peul (%10), ipar-mendebaldeko bantu (%8), ekialdeko nigrita (%7), bestelako afrikar (513), beste (%1).
Erlijioak: sinesmen tradizional (%40), kristau (%40), musulman (%20).

erdarazeuskaraz
Chari / ShariXari (ibaia)
 

KANADA

KANADA

Herritar izena: kanadar.
Eremua: 9.984.670 km2.
Hiriburua: Ottawa (ottawar).
Hiri nagusiak: Toronto, Montreal, Vancouver, Victoria, Edmonton, Regina, Winnipeg, Quebec, Fredericton, Halifax, Charlottetown, St. John's, Whitehorse, Yellowknife, Iqaluit.
Dirua: dolar kanadar.
Hizkuntzak: ingeles (%59,3, ofiziala), frantses (%23,2, ofiziala), italiera (%1,6), aleman (%1,5), kantonera (%1,1). Hizkuntza amerindiar ugari (creera, ojibwa, innu, mikmak...), galtzeko zorian asko. Nunavut lurraldean, inuitera ofiziala da, eta ipar-mendebaldeko lurraldeetan, hainbat hizkuntza amerindiar ofizialak dira: dene suline edo chipewyera, creera, inuitera, ipar eta hego slaveyera, dogribera, gwichinera eta taicho.
Biztanleak: 34,7 milioi (NBE, 2012). Jatorri ingelesekoak (%28), jatorri frantsesekoak (%23), bestelako europar batzuk (%15), inuit (eskimal*), metis eta amerindiar (%3; hainbat talde daude horien artean: cree, chipewy, montagnais...).
Erlijioak: katoliko (%42,6), protestante (%23,3; Eliza batua %9,5, anglikano %6,8, baptista %2,4, luterano %2), bestelako kristau (%4,4), musulman (%1,9), beste (%11,8), sinesgabe (%16).
Jakingarriak: beste lurraldeetan ez bezala, Quebecen frantsedunak dira gehienak. Independentziaren aldeko mugimendu sendoa dago Quebecen, eta bi aldiz bozkatu dute erreferendumean independentziari buruz: 1980an eta 1995ean. Bietan nagusitu ziren independentziaren kontrakoak, baina oso alde txikiz; 1995ean, %50,6k bozkatu zuten independentziaren kontra, eta %49,4k alde.

erdarazeuskaraz
Arctic Cordillera / cordillère arctique / Cordillera ÁrticaMendikate Artikoa
Banks Island / île Banks / isla de BanksBanks uhartea
British Columbia / Columbie Britanique / Columbia BritanicaColumbia Britainiarra
Canadian Arctic Archipelago / archipel arctique canadien / archipiélago Ártico CanadienseKanadako Artxipelago Artikoa / Kanadako Uhartedi Artikoa
Canadian Prairies, Praire Provinces / Prairies canadiennes / Provinces de Praires / praderas canadienses / provincias de las praderasKanadako belardiak / Belardietako probintziak
Canadian Shield / bouclier canadien / escudo canadienseezkutu kanadarra
Coast Mountains / chaîne Côtière / montañas CosterasKostako mendikatea
Ellesmere Island / Umingmak NunaEllesmere uhartea / Umingmak Nuna
Great Plains / Grandes Plaines / Grandes LlanurasOrdoki Handiak
Great Bear Lake / Grand Lac de l'Ours / Gran Lago del OsoHartzaren Aintzira Handia
Great Lakes / Grands Lacs / Grandes LagosAintzira Handiak
Great Slave Lake / Grand Lac des Esclaves / Gran Lago del EsclavoEsklaboen Aintzira Handia
Haida Gwaii (lehen, Queen Charlotte Islands / îles de la Reine-Charlotte / islas de la Reina Carlota)Haida Gwaii (lehen, Karlota Erreginaren uharteak)
Hudson Bay / baie d'Hudson / bahía de HudsonHudson badia
Inside Passage / Passage Intérieur / Pasaje Interior o Paso InteriorBarnealdeko pasaia
King William Island / Qikiqtaq / île du Roi-Guillaume / isla del rey GuillermoGilen Erregearen uhartea
Labrador PeninsulaLabrador penintsula
Lake of the Woods / lac de Bois / lago de los BosquesOihanetako aintzira
Magdalen Islands / îles de la Madeleine / islas de la MagdalenaMagdalena uharteak
Maritime provinces / Provinces maritimes / Provincias MarítimasItsas Probintziak
New Brunswick / Nouveau Brunswick / Nueva BrunswickBrunswick Berria
Newfoundland / Terre Neuve / TerranovaTernua
Newfoundland and Labrador / Terre-Neuve-et-Labrador / Terranova y LabradorTernua eta Labrador
Northwest Passage / passage du Nord.Ouest / paso del NoroesteIpar-mendebaldeko pasaia
Northwest Territories / Territoires du Nord-Ouest / Territorios del NoroesteIpar-mendebaldeko Lurraldeak
Nova Scotia / Nouvelle Ecosse / Nueva EscociaEskozia Berria
Prince Charles Island / île Prince-Charles / isla del Príncipe CarlosKarlos Printzearen uhartea
Prince Edward Island / Ile du Prince-Edouard / Isla del Principe EduardoEduardo Printzearen uhartea
Prince Patrick Island / île du Prince-Patrick / isla del Príncipe PatrickPatrick Printzearen uhartea
Prince of Wales Island / île du Prince-de-Galles / isla del Príncipe de GalesGalesko Printzearen uhartea
Queen Elizabeth Islanda / îles de la Reine-Élisabeth / islas de la Reina Isabel (lehen, islas Parry)Elisabet Erreginaren uharteak (lehen, Parry uharteak)
Red River / rivière Rouge / río RojoIbai Gorria
Reeinder Lake / Lac du Caribou / Lago del RenoElur-oreinaren Aintzira
Rocky Mountains / montagnes Rocheuses / Montañas RocosasMendi Harritsuak
Saint Elias Mountains / chaîne Saint-Élie / sierra de San ElíasSan Elias mendikatea
Saint Lawrence River / fleuve Saint-Laurent / río San LorenzoSan Laurendi ibaia
Sea Beaufort / mer de Beaufort / mar de BeaufortBeaufort itsasoa
Terre de Baffin / Île de Baffin Baffin uhartea
Victoria Island / KitlineqVictoria uhartea / Kitlineq
 

Kanaky

Jakingarriak: Ikus Kaledonia Berria.
 

KANBODIA

KANBODIA

Kanbodiako Erresuma
Herritar izena: kanbodiar.
Eremua: 181.040 km2.
Hiriburua: Phnom Penh (phnompenhdar).
Hiri nagusiak: Battambang, Kampong Cham, Sisophon, Kampong Chnang, Kampot, Krong Kaoh Kong, Kampong Saom, Kampong Speu, Kampong Thom, Kratie, Senmonorom, Phumi Samraong, Pursat, Phnum Tbeng Meanchey, Prey Veng, Lumphat, Siem Reap, Stung Treng, Svay Rieng, Takeo.
Dirua: riel.
Hizkuntzak: khmerera (ofiziala, %95), frantses, ingeles, txinera, vietnamera.
Biztanleak: 14,4 milioi (NBE, 2012). Khmer (%90), vietnamdar (%5), txinatar (%1), beste (%4; cham, besteak beste).
Erlijioak: budista (%95), beste (%5).
Transkripzioak: nazioartean finkaturiko erak erabiliko ditugu.

erdarazeuskaraz
Lago SapTonle Sap
Montes Cardamomos / monts Cardamome / Cardamom MontainsKardamomo mendiak / Kravanh mendiak
 

Karatxai-Txerkesia

Karatxai-Txerkesia

Karatxai-Txerkesiako Errepublika
Eremua: 14.100 km2.
Hiriburua: Txerkessk.
Hiri nagusiak: Karatxaievsk, Teberda, Ust-Dzhegutinski.
Hizkuntzak: errusiera, karatxaiera, txerkesera, abazera, nogaiera (ofizialak).
Biztanleak: 439.470 lagun. Karatxaiak (%38,5), txerkesak (%11,3; Adigeako adigeak eta Kabardino-Balkariako kabardiarrak ere txerkesen etnia berekoak dira izatez). Errusiar (%33,6), abaz.
Erlijioak: karatxaiak eta txerkesak musulmanak dira.
Jakingarriak: Errusiako errepublika autonomoa.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula.
 

Karelia

Karelia

Kareliako Errepublika
Herritar izena: kareliar.
Eremua: 172.400 km2.
Hiriburua: Petrozavodsk.
Hiri nagusiak: Kostomukxa, Sortavala.
Hizkuntzak: errusiera (ofiziala), kareliera (ez du ezagutza ofizialik, baina lortzeko bidean da; kareliera finlandierari estu lotua dago, eta finlandieraren dialektotzat ere hartzen du zenbaitek).
Biztanleak: 716.281 lagun. Kareliar (%10), errusiar (%73,6), bielorrusiar (%7), ukrainar (%3,6), finlandiar (%.2,3).
Erlijioak: kareliarrak errusiar ortodoxoak dira nagusiki.
Jakingarriak: Errusiako errepublika autonomoa.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula.
 

KATALUNIAKO ERREPUBLIKA

KATALUNIAKO ERREPUBLIKA

Herritar izena: katalan edo kataluniar.
Eremua: 32.114 km2.
Hiriburua: Bartzelona.
Hiri nagusiak: Girona, Lleida, Tarragona.
Hizkuntzak: katalan, espainiera (ofizialak), aranera (okzitanieraren dialekto bat da, eta ofiziala da Aran ibarrean). Katalanez %74,5 mintzo dira; Rossellon 125.622 lagun inguru mintzo dira katalanez. Kataluniaren barruan dagoen Aran ibarra hizkuntzaz Okzitaniaren parte da.
Biztanleak: 7,5 milioi (2012).
Jakingarriak: katalanez, Catalunya. Herrialde Katalanen parte da, Balearrekin, Rossellorekin, Valentziarekin eta Andorrarekin batera.
Transkripzioak: leku izenak idazteko, katalanezko erak erabiltzen ditugu (Bartzelona salbu).

gaztelaniazkatalanez
AmpurdánEmpordà
AmpuriasEmpúries
Baqueira-BeretVaquèira-Beret
BañolasBanyoles
Borjas BlancasLes Borges Blanques
CerdañaCerdanya
CerdañolaCerdanyola
Costa BravaCosta Brava (Girona)
Costa Daurada / Costa DoradaCosta Daurada (Tarragona)
Costa del GarrafGarrafeko kosta (Tarragona)
EsparragueraEsparreguera
Esplugas de LlobregatEspluges de Llobregat
FiguerasFigueres
FontcubertaFontcoberta
GeronaGirona
La GarrotxaGarrotxa
La JunqueraJonquera
LéridaLleida
Molins de ReyMolins de Rei
MollerusaMollerussa
Playa de AroPlatja d'Aro
PonsPonts
RosasRoses
San Carlos de la RapitaSant Carles de la Ràpita
San FeliuSant Feliu
San Sadurni de NoyaSant Sadurní d'Anoia
Santa Coloma de GramanetSanta Coloma de Gramenet
Seo de UrgellLa Seu d' Urgell
TarrasaTerrassa
VichVic
ViellaVielha (Aran ibarra, Okzitania)
Villafranca del PenedésVilafranca del Penedès
Villanueva y GeltruVilanova i la Geltrù
Begeriak

erdarazeuskaraz
Alt Pirineu i Aran / Alto Pirineo y AránPirinio Garaia eta Aran
BarcelonaBartzelona
Camp de TarragonaCamp de Tarragona
CentralCentral
GironaGirona
LleidaLleida
Terres de l'EbreTerres de l'Ebre
Eskualdeak

erdarazeuskaraz
Alt CampAlt Camp
Alt Empordà / Alto AmpurdánEmporda Garaia
Alt Penedès / Alto PenedésPenedes Garaia
Alt Urgell / Alto UrgelUrgell Garaia
Alta Ribagorça / Alta RibagorzaRibagorza Garaia
Anoia / AnoyaAnoia
BagesBages
Baix CampBaix Camp
Baix Ebre / Bajo EbroEbro Beherea
Baix Empordá / Alto AmpurdánEmporda Beherea
Baix Llobregat / Bajo LlobregatLlobregat Beherea
Baix PenedèsPenedes Beherea
BerguedàBergueda
Cerdanya / Baja CerdañaCerdanya
Conca de Barberà / Cuenca de BarberáConca de Barbera
GarrafGarraf
Garrigues / GarrigasGarrigues
Garrotxa / La GarrochaGarrotxa
Gironès / GerundenseGirones
MaresmeMaresme
MontsiàMontsia
NogueraNoguera
OsonaOsona
Pallars JussàPallars Jussa
Pallars SobiràPallars Sobira
Pla d'Urgell / Plana de UrgelPla d'Urgell
Pla de l'Estany / Plana del LagoPla de l'Estany
Priorat / PrioratoPriorat
Ribera d'Ebre / Ribera de EbroRibera d'Ebre
RipollèsRipolles
SegarraSegarra
SegriàSegria
SelvaSelva
SolsonèsSolsones
TarragonèsTarragones
Terra Alta / Tierra AltaTerra Alta
Urgell / UrgelUrgell
Val d'Aran / Valle de AránAran ibarra
Vallès OccidentalValles Occidental
Vallès OrientalValles Oriental
 

Kaxmir

Kaxmir

Eremua: 229.918 km2.
Hiriburua: ez du hiriburu bakarra.
Hiri nagusiak: Indiaren menpe: Srinagar (hiriburua), Jammu, Leh; Pakistanen menpe: Muzaffarabad (Azad Kaxmirko hiriburua), Gilgit (Gilgit-Baltistango hiriburua), Skardu.
Hizkuntzak: Indiaren menpeko lurraldean: kaxmirera eta urdu hizkuntzak dira ofizialak; beste hizkuntza batzuk: dograera / dogri, baltiera, paharera, ladhakera...; Pakistanen menpeko lurraldean: urdu ('lingua franca' Gilgit eta Baltistanen), hindko, punjabera, shina, baltiera, burushaski, wakhiera, potwarera, paxtunera.
Biztanleak: 10,1 milioi. Pakistanen: gujjar, paxtun, potwar, wakhi, buruso, shinaki, afganiar... Indian: ladakh, dogra, baltiar...
Erlijioak: Indiaren menpeko lurraldean: musulman (%70), budista, hindu. Pakistanen menpeko lurraldean: musulman (%99).
Jakingarriak: herrialde zatitua da Kaxmir. Indiaren eta Pakistanen artean zatituta dago: Indiako zatia Jammu eta Kaxmir estatuak osatzen du, eta Pakistango zatia, berriz, Azad Kaxmir (Kaxmir librea) eta Gilgit eta Baltistango eskualdeek. Txinak ere kontrolatzen du Kaxmir zati bat: Aksai Chin eskualdea eta Shaksgam (Trans-Karakorum eremua ere deitzen dute).
 

KAZAKHSTAN

KAZAKHSTAN

Kazakhstango Errepublika
Herritar izena: kazakhstandar.
Eremua: 2.717.300 km2.
Hiriburua: Astana (astanar). 2019az geroztik, Nursultan izena du ofizialki (nursultandar).
Hiri nagusiak: Taldykorgan, Kokxetau, Aktobe, Atyrau, Oral, Aktau, Xymkent, Pavlodar, Karagandy, Kostanai, Kyzylorda, Oskemen, Petropavl, Taraz, Almaty, Baikonur (lehen, Leninsk), Balkhax.
Dirua: tenge.
Hizkuntzak: kazakhera (ofiziala, %64,4), errusiera (ofiziala; 'lingua franca' funtzioa du etnien arteko harremanetarako), ukrainera, uzbekera, alemana, tatarera...
Biztanleak: 18 milioi (NBE, 2012). Kazakh (%53,4), errusiar (%30), ukrainar (%3,7), uzbeko (%2,5), aleman (%2,4), tatar (%1,7), uigur (%1,4), beste (%4,9).
Erlijioak: musulman (%47; kazakhak, nagusiki, musulman sunitak dira), kristau ortodoxo (%44), protestante (%2), beste (%7).
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula. Independentzia lortuz geroztik, bertako izenen transkripzioa kazakheraz iristen hasi zen. 2017an, alfabeto zirilikoa latinoarekin ordezkatzeko bideari ekitea erabaki zuten, eta 2025ean bukatzekoa dute trantsizioa.

errusieraz (lehen)kazakheraz (orain)
AktiubinskAktobe
Alma-AtaAlmaty
BalkhaxBalkhax
DjambulJambyl
DjetigaraJetikara
DjezkazganJezkazgan
GurievAtyrau
KaragandaKaragandy
KaskelenKaskeleng
KoktxetavKokxetau
KustanaiKostanai
Kzil-OrdaKyzylorda
LeninogorskLeninogor
LeninskBaikonur
NovokazalinskJangakazali
Petropavlovsk/Severo-KazakhstanSoltustik Kazakhstan (Iparreko Kazakhstan)
SemipalatinskSemei
Taldi-KurganTaldykorgan
TselinogradAkmola
TurkistanTurkestan
Tximkent / Jujno-KazakhstanOngtustik Kazakhstan (Hegoaldeko Kazakhstan)
TxinkentXymkent
Urals / Zapadno-KazakhstanBatis Kazakhstan (Mendebaldeko Kazakhstan)
UralskOral
Ust-KamenogorskOskemen
Vostotxno-KazakhstanXighis Kazakhstan (Ekialdeko Kazakhstan)
XevtxenkoAktau
ZaysanZaisan
ZyrianovskZyrian
 

KENYA

KENYA

Kenyako Errepublika
Herritar izena: kenyar.
Eremua: 582.650 km2.
Hiriburua: Nairobi (nairobiar).
Hiri nagusiak: Mombasa, Embu, Kisumu, Nakuru, Nyeri, Garissa, Kakamega.
Dirua: txelin kenyar.
Hizkuntzak: swahili (ofiziala), ingeles (ofiziala), eta beste hainbat: gikuyu edo kikuyu, luoera, luhya, kalenjinera, kikamba, samburu, somaliera...
Biztanleak: 42,7 milioi (NBE, 2012). Kikuyu (%22), luhya (%14), luo (%13), kalenjin (%12), kamba (%11), kisii (%6), meru (%6), bestelako afrikar (%15) eta beste (%1; asiar, europar eta arabiar).
Erlijioak: protestante (%45), katoliko (%33), sinesmen tradizional (%10), musulman (%10), beste (%2).

erdarazeuskaraz
VictoriaVictoria (aintzira)
 

Khakasia

Khakasia

Khakasiako Errepublika
Herritar izena: khakasiar.
Eremua: 61.900 km2.
Hiriburua: Abakan.
Hiri nagusiak: Abaza, Txernogorsk, Saianogorsk, Sorsk.
Hizkuntzak: errusiera eta khakasera, biak dira ofizialak. Beste hainbat mintzaira ere badira, gutxiengo etnikoenak.
Biztanleak: 575.400 lagun. Khakasak, jatorrizko biztanleak, %12 dira. Errusiar (%80,2), alemaniar (%1,6), ukrainar (%1,5). Guztira, 117 talde etniko daude errepublikan.
Erlijioak: gehienak errusiar ortodoxoak dira.
Jakingarriak: Errusiako errepublika autonomoa.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula.
 

KIRGIZISTAN

KIRGIZISTAN

Kirgizistango Errepublika
Herritar izena: kirgizistandar.
Eremua: 198.500 km2.
Hiriburua: Bixkek (bixkekar). Lehen Frunze esaten zioten hiri honi.
Hiri nagusiak: Batken, Jalal-Abad, Tokmok, Narin, Ox, Talas, Karakol (lehen, Przhevalsk).
Dirua: som.
Hizkuntzak: kirgizera, errusiera (ofizialak). Gutxiengo etnikoen mintzairak ere badira.
Biztanleak: 5,4 milioi (NBE, 2012). Kirgiz (%69,5), uzbeko (%14,5), errusiar (%9), tatar (%1,9), uigur (%1,1), kazakh (%0,7), ukrainar (%0,5), alemaniar, kalmik, dungan (txinatar musulmanak).
Erlijioak: musulman (%75), errusiar ortodoxo (%20), beste (%5).
Jakingarriak: Kirgizia ere esaten zaio.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula. Independentzia lortu ondoren (1991), zenbait hiriren izenak aldatu zituzten.

lehenorain
FrunzeBixkek
PrzhevalskKarakol
Ribatxie/Issik-KulBaliktxi
 

KIRIBATI

KIRIBATI

Kiribatiko Errepublika
Herritar izena: kiribatiar.
Eremua: 811 km2.
Hiriburua: Hego Tarawa (tarawar). Errepublikako hiriburua Bairiki dela uste izaten da, baina hiriburuaren zati bat besterik ez da Bairiki.
Hiri nagusiak: Bonriki, Abaiang, Bairiki, Betio.
Dirua: dolar australiar.
Hizkuntzak: ingeles eta kiribatiera edo gilbertera (Mikronesiako uharte hauetako jatorrizko hizkuntza).
Biztanleak: 1003.000 lagun (NBE, 2011). Mikronesiar (%98,8), beste (%1,2; mestizo, tuvaluar, europar...).
Erlijioak: katoliko (%52), protestante (%40), bahaista, musulman, zazpigarren eguneko adbentista, Jainkoaren Eliza, azken eguneko santu (%6).

erdarazeuskaraz
Islas de la Línea / Espóradas Ecuatoriales / îles de la Ligne / Line Islands / Teraina Islands / Equatorial IslandsLerroko uharteak
 

KOLONBIA

KOLONBIA

Kolonbiako Errepublika
Herritar izena: kolonbiar.
Eremua: 1.138.910 km2.
Hiriburua: Bogota (bogotar).
Hiri nagusiak: Cali, Medellin, Barranquilla, Cartagena, Arauca.
Dirua: peso kolonbiar.
Hizkuntzak: gaztelania (ofiziala). San Andres, Providencia eta Santa Catalina artxipelagoa departamenduan, ofizialak dira ingelesa eta San Andres eta Providenciako kreolera ere. Beste zenbait hizkuntza amerindiar (chibcha-paez mintzairak, wayuunaiki, wam...).
Biztanleak: 47,5 milioi (NBE, 2012). Mestizo (%58), zuri (%20), mulato (%14), beltz (%4), beltz-amerindiar (%3), amerindiar (%1). Amerindiarren artean, hainbat etnia daude: korewahe, puinave, guajiro, wayu, kongui, arhuaco, arsario...
Erlijioak: katoliko (%90), beste (%10).

erdarazeuskaraz
Los LlanosLlanos
Nevado del HuilaNevado del Huila
Nevado del RuizNevado del Ruiz
 

Komi

Komi

Komien Errepublika
Herritar izena: komiar.
Eremua: 415.900 km2.
Hiriburua: Syktyvkar.
Hiri nagusiak: Inta, Petxora, Sosnogorsk, Ukhta, Usinsk, Vorkuta, Vuktil.
Hizkuntzak: errusiera, komiera (ofizialak).
Biztanleak: Milioi bat. Jatorrizko komiak 250.000 inguru dira soilik, biztanleen %25. Errusiar (%58).
Jakingarriak: Errusiako errepublika autonomoa.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula.
 

KOMOREAK

KOMOREAK

Komoreetako Batasuna (lehen, Komoreetako Islamiar Errepublika Federala)
Herritar izena: komoretar.
Eremua: 2.170 km2.
Hiriburua: Moroni (moroniar).
Hiri nagusiak: Mutsamudu, Domoni, Fomboni.
Dirua: franko komoretar.
Hizkuntzak: komoreera (swahiliaren dialektoa da), arabiera, frantses (ofizialak). Malgaxe hizkuntza ere erabiltzen da.
Biztanleak: 773.000 lagun (NBE, 2012). Antalote, kafre, makua, oimatsaha, sakalava.
Erlijioak: musulman sunita (%98), katoliko (%2).
Jakingarriak: 1997an Anjuan eta Moheli uharteek independentzia aldarrikatu zuten; geroztik, Komoreetako Gobernua saiatu da haien kontrola indarrez bereganatzen, baina ez du lortu. 2000. urtean, batasun nazionala lortzeko akordioak sinatu zituzten alde guztiek, Afrikar Batasunerako Erakundearen bitartekaritzarekin. 2001. urtean, konstituzio berria onartu zuten erreferendumean, eta herrialdeari Komoreetako Batasuna izena ematea erabaki zuten.
 

KONGO

KONGO

Kongoko Errepublika
Herritar izena: kongoar.
Eremua: 342.000 km2.
Hiriburua: Brazzaville (brazzavilletar).
Hiri nagusiak: Madingu, Owando, Ewo, Pointe-Noire, Sibiti, Impfondo, Lubomo, Djambala, Kinkala, Uesso.
Dirua: CFA franko.
Hizkuntzak: frantses, lingala, munukutuba / kituba (ofizialak hirurak), eta beste hainbat (kikongo bantu hizkuntza gehienbat).
Biztanleak: 4,2 milioi (NBE, 2012). Kongo (%48), sangha (%20), teke (%17), mbochi (%12), europar eta beste (%3).
Erlijioak: kristau (%50), animista (%48), musulman (%2).

erdarazeuskaraz
Ubangui / OubanguiUbangi (ibaia)
 

KONGOKO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOA

KONGOKO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOA

Kongoko Errepublika Demokratikoa (lehen, Zaire)
Herritar izena: kongoar.
Eremua: 2.345.410 km2.
Hiriburua: Kinshasa (kinshasar).
Hiri nagusiak: Banundu (lehen, Banningville), Matadi, Mbandaka, Kananga, Mbuji-Mayi, Lubumbashi, Kindu, Goma, Kisangani, Bukavu.
Dirua: franko kongoar.
Hizkuntzak: frantses (ofiziala); hainbat hizkuntza eta dialekto mintzatzen dira, eta horietako lau nazio hizkuntzak dira: lingala ('lingua franca'), swahili, kikongo, tshiluba.
Biztanleak: 69,6 milioi (NBE, 2012). Berrehun talde etniko baino gehiago daude, gehienak bantuak. Lau talde etniko handienak hauek dira (biztanleen % 45 inguru biltzen dituzte): luba, kongo, mongo (bantuak guztiak) eta mangbetu-azande.
Erlijioak: katoliko (%50), protestante (%20), kimbanguismo (%10), musulman (%10), sinkretista eta sinesmen tradizional (%10).
Menpeko herrialdeak: 'Zaire' izena izan zuen 1971 eta 1997 artean.

erdarazeuskaraz
Lago Eduardo / lac Édouard / Lake EdwardEduardo (aintzira)
Moero / MweroMweru (aintzira)
Ruwenzori / Montañas de la Luna / Montagnes de la Lune / Mountains of the MoonRwenzori (mendiak) / Ilargiaren mendiak
Ubangui / OubanguiUbangi (ibaia)
 

Korsika

Korsika

Herritar izena: korsikar.
Eremua: 8.680 km2.
Hiriburua: Aiacciu.
Hiri nagusiak: Bastia, Corti, Sarte, San Fiurenzu, Calvi, Isula Rossa, Porti Vechju, Bonifaciu, Appiettu.
Hizkuntzak: biztanleen %60 inguru mintzo dira egun korsikeraz. Korsikera, berez, italieraren dialektoa da. Frantsesa da hizkuntza ofizial bakarra.
Biztanleak: 260.000 lagun. Korsikar (%60). Zenbait gutxiengo ere badira: magrebtar, italiar, portugaldar.
Erlijioak: korsikarrak katolikoak dira nagusiki.
Jakingarriak: korsikeraz, Corsica. Frantziaren menpeko uhartea.
Transkripzioak: leku izenak korsikeraz emango ditugu.

frantsesezkorsikeraz
AjaccioAiacciu
AppiettoAppiettu
BonifacioBonifaziu
CalviCalvi
CargeseCarghjese
CorteCorti
FiumorboFiumorbu
L'Ile-RouseeIsula Rossa
Porto-VecchioPorti Vechju
Saint-FlorentSan Fiurenzu
SarteneSarte
 

KOSOVO

KOSOVO

Kosovoko Errepublika
Herritar izena: kosovar.
Eremua: 10.887 km2.
Hiriburua: Pristina (pristinar).
Hiri nagusiak: Istog, Peja, Decani, Gjakova, Rahaveci, Prizren, Urosevac, Vucitrn, Kovovska Mitrovica.
Dirua: euro.
Hizkuntzak: albaniera eta serbiera dira ofizialak.
Biztanleak: 1,8-2,4 milioi. Albaniar (%88), serbiar (%7), bosniak (%3), ijito (%2), turkiar (%1).
Erlijioak: albaniarren %90 musulmanak dira, eta %10 katolikoak. Serbiarrak ortodoxoak dira, bosniak deituak musulmanak, ijitoak ere bai gehienak, eta berdin turkiarrak (sunitak, nagusiki).
Jakingarriak: Independentzia aldarrikatu zuen 2008ko otsailaren 17an, eta Serbiatik bereizi.

erdarazeuskaraz
Metohija / MétochieMetohia
 

KROAZIA

KROAZIA

Kroaziako Errepublika
Herritar izena: kroaziar.
Eremua: 56.542 km2.
Hiriburua: Zagreb (zagrebar).
Hiri nagusiak: Split, Rijeka, Osijek, Zadar, Pula, Slavonski Brod, Varazdin, Sibenik, Dubrovnik, Karlovac, Sisak.
Dirua: kuna.
Hizkuntzak: kroaziera (serbokroazierak estatu honetan duen izen ofiziala; %96,1), serbiera (%1), beste (%2,9; italiera, hungariera, txekiera, eslovakiera, alemana).
Biztanleak: 4,4 milioi (NBE, 2012). Kroaziar (%89,6), serbiar (%4,5), musulman eslaviar edo bosniak (%0,5), hungariar (%0,4), esloveniar (%0,3), txekiar (%0,2), ijito (%0,2), albaniar (%0,1), montenegroar (%0,1) eta beste (%4,1).
Erlijioak: katoliko (%87,8), ortodoxo (%4,4), musulman (%1,3), protestante (%0,3), sinesgabe (%5,2), beste (%1).

erdarazeuskaraz
Dalmacia / Dalmatie / DalmatiaDalmazia
Istra / IstrieIstria
Slavonija / Slavonie / Slavonia Eslavonia
 

KUBA

KUBA

Kubako Errepublika
Herritar izena: kubatar.
Eremua: 110.860 km2.
Hiriburua: Habana (habanar).
Hiri nagusiak: Santiago, Camaguey, Cienfuegos, Holguin, Guantanamo, Pinar del Rio, Santa Clara, Las Tunas, Bayamo.
Dirua: peso kubatar, peso bihurgarri.
Hizkuntzak: gaztelania (ofiziala).
Biztanleak: 11,2 milioi (NBE, 2012). Zuri (%65), mulato (%24,9), beltz (%10).
Erlijioak: katoliko, protestante, Jehovaren lekuko, judu (gutxi batzuk), santeria (aski zabaldua). Erlijiorik gabeak ere asko dira.

erdarazeuskaraz
Paso de los vientos / passage du Vent / Windward PassageHaizearen pasaia
 

Kurdistan

Kurdistan

Herritar izena: kurdu.
Eremua: 190.000 km2.
Hiri nagusiak: Arbil (kurdueraz, Hewler), Kirkuk (kurdueraz, Kerkuk), Sanandaj (kurdueraz, Sinne), Qamixli (kurdueraz, Qamislo), Diyarbakir (kurdueraz, Amed), Gaziantep (antzinako izena, Antep; kurdueraz, Dilok).
Biztanleak: 30-40 milioi.
Jakingarriak: estaturik gabeko nazio handia da Kurdistan: Turkia, Iran, Irak, Siria eta Armeniaren parte batzuk hartzen ditu. Iranen bada probintzia bat Kurdistan izenekoa, eta Iraken bada eskualde bat Kurdistan eskualde autonomoa deitua. Kontuz ibili behar da batzuen eta besteen artean nahasketarik ez sortzeko. Gaur egun, Turkian bizi da kurdu gehien (20 m. inguru), gero Iranen (7 m.), Iraken (4 m.), Sirian (1,5 m.) eta Kaukason (Armenian, Georgian eta Azerbaijanen). Europako beste zenbait herrialdetan milioi bat kurdu inguru bizi dira.

Kurdistango hiri batzuk


TurkiaIrakIranSiria
AdiarmanArbil (kurdueraz, Hewler)KermanxahAfrin
AgriBadra (kurdueraz, Bedre)BijarKobane (Kobani*)
BatmanDahuk (kurdueraz, Dohuk)BorujirdQamixli (kurdueraz, Qamislo) (Qamishlo*, Qsmixlo*)
BingolKhanaqin (kurdueraz, Xaneqin)Gelan 
BitlisKifriHamadan  
CizreKirkuk (kurdueraz, Kerkuk)Ilam 
DiyarbakirMandali (kurdueraz, Mendeli)Kuhak 
ElazigMosul (kurdueraz, Musil)Kuhdaxt 
ErzincanRawanduz (kurdueraz, Rewandiz) Mahabad 
ErzurumSulaimaniya (kurdueraz, Silemani)Maku  
Gaziantep (antzina, Antep; kurdueraz, Dilok)Zakho (kurdueraz, Zaxo)Malair 
HakkariHalabja (kurdueraz, Helepçe)Daglaman 
Islahie Nahavand  
Kahramanmaras (kurdueraz, Maras) Pahla 
Kilis   
Malatya   
Maras Qurna 
Mardin (Merdin kurdueraz) Rudbar 
Mus Sanandaj  
Siirt Sardaxt 
Tokat Urmia 
Tunceli   
Urfa   
Van   
Yozgat   
Zara   
Zile  
 

KUWAIT

KUWAIT

Kuwaiteko Estatua
Herritar izena: kuwaitar.
Eremua: 17.820 km2.
Hiriburua: Kuwait (kuwaitar).
Hiri nagusiak: Al-Ahmadi, Al-Farwaniya, Al-Murqab, Jahra, Mubarak al-Kabeer.
Dirua: dinar kuwaitar.
Hizkuntzak: arabiera (ofiziala). Ingelesez ere jende askok hitz egiten du.
Biztanleak: 2,9 milioi (NBE, 2012). Kuwaitar (%45), beste arabiar batzuk (%35), Asia hegoaldeko (%9), irandar (%4), beste (%7).
Erlijioak: musulman (%85; horietatik %70 sunitak dira, eta %30 xiitak), kristau, hindu, parsi eta beste (%15).
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus alfabeto arabiarretik eta perso-arabiarretik transkribatzeko taula.
Transkripzio taula

ingelesezfrantsesezgaztelaniazeuskaraz
chtchchtx (esaterako, Txad)
dh, ghdh, ghd, gdh, gh (esaterako, Abu Ghraib)
iyah, -iya-iyah, -iya-iyah, -iya-iya (hitz amaieran; esaterako, Nasiriya)
jj, djyj (esaterako, Najaf)
kkkk (esaterako, Karbala, Kuwait)
khkhjkh (esaterako, Khartum, Khomeini)
n-ne-n-n (hitz amaieran; esaterako, Jenin)
qqqq (esaterako, Al-Qaeda, Qatar)
sssss (esaterako, Mosul, Aswan)
shchshx (esaterako, Raxid)
ththzth (esaterako, Baath)
uouuu (esaterako, Mubarak)
wou, ww, uw (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Kuwait, Aswan), u
yi, yy, iy (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Diwaniya), i (esaterako, Hudaida)

1. Izen bat bokala + '–h' letraz amaitzen denean, '-h' hori ezabatu egingo da mutua denean, eta bere hartan utzi ahoskatzen bada: 'Al-Fatah', baina 'Diwaniya', 'Nasiriya', 'Al-Arabiya'. 2. Kontsonante bikoitzak bere hartan utzi: 'Falluja'; 'Hezbollah'; 'Amman'; 'Hussein'. 3. Artikulua letra larriz hasieran, eta xehez tartean. Marratxoz loturik idazten da: 'Al-Jaafari', 'Al-Fatah', 'Deir ez-Zor'. 4. 'H'-z bukaturiko hitzak letra hori ez balego bezala deklinatuko dira: 'Al-Fatahk', 'Al-Fatahren', 'Al-Fatahko'...

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: estiloliburua@berria.eus
webgunearen mapa