MUNDUA

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
 

Reunion

Reunion

Herritar izena: reuniondar.
Eremua: 2.512 km2.
Hiriburua: Saint-Denis.
Hiri nagusiak: Saint-Paul, Saint-Pierre, Le Tampon, Saint-Andre, Saint-Louis, Le Port, Saint-Benoit, Saint-Joseph, Sainte-Marie.
Hizkuntzak: frantses (ofiziala), kreolera.
Biztanleak: 865.000 lagun (2012). Frantziar, afrikar, malgaxe, txinatar, pakistandar, indiar.
Erlijioak: reuniondarrak katolikoak dira nagusiki. Hindu, musulman, budista.
Jakingarriak: Indiako Ozeanoko kolonia frantziarra; itsasoz haraindiko departamendua da (DOM-ROM).
 

Rossello

Rossello

Eremua: 3.673 km2.
Hiriburua: Hiriburu administratiboa Perpinya da (frantsesez, Perpignan).
Hiri nagusiak: Prada (frantsesez, Prades), Ceret, Formiguera, Montlluis, Sant Pau de Fenollet (okzitanieraz, Sant Paul de Fenolhet), Cotlliure.
Hizkuntzak: frantses (ofiziala), katalan (%40 inguru).
Biztanleak: 400.000 lagun inguru.
Jakingarriak: Herrialde Katalanen parte bat da. Ipar Katalunia ere esaten zaio (Catalunya Nord). Honako eskualde historiko hauek osatzen dute Ipar Katalunia: Rossello (frantsesez, Rousillon; gaztelaniaz Rosellon), Conflent, Vallespir, Capcir, Cerdanya Garaia (frantsesez, Cerdagne) eta Fenolleda —Okzitaniaren zati da; okzitanieraz, Fenolhet, eta frantsesez, Fenouilledes—.
Transkripzioak: leku izenak idazteko, katalanezko erak erabiltzen ditugu.
 

RUANDA

RUANDA

Ruandako Errepublika
Herritar izena: ruandar.
Eremua: 26.338 km2.
Hiriburua: Kigali (kigaliar).
Hiri nagusiak: Butare, Byumba, Cyangugu edo Ciangugu, Gikongoro, Gisenyi, Gitarama, Kibungo, Kibuye, Ruhengeri, Umutara.
Dirua: franko ruandar.
Hizkuntzak: kinyaruanda, frantses, ingeles (ofizialak), kiswahili (swahili).
Biztanleak: 11,2 milioi (NBE, 2012). Hutu (%84), tutsi (%15), twa (pigmeoen familiakoak, %1).
Erlijioak: katoliko (%56,5), protestante (%26), adbentista (%11), musulman (%4,6), sinesmen tradizional (%0,1), sinesgabe (%1,7).
© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: estiloliburua@berria.eus
webgunearen mapa