MUNDUA

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
 

GABON

GABON

Gabondar Errepublika
Herritar izena: gabondar.
Eremua: 267.667 km2.
Hiriburua: Libreville (librevilletar).
Hiri nagusiak: Lambarene, Muila, Tchibanga, Makoku, Kulamutu, Oyem, Port Gentil, Franceville.
Dirua: CFA franko.
Hizkuntzak: frantses (ofiziala), fangera, myene, nzebiera, eshira/bapunuera (edo punuera), bandjabi eta beste zenbait.
Biztanleak: 1,5 milioi (NBE, 2012). Berrogei talde etniko daude Gabonen. Bantu tribuak (fang, bapunu edo punu, obamba eta nzebi dira handienak). Beste afrikar batzuk (babongo tribua tartean) eta europarrak (frantziarrak, nagusiki).
Erlijioak: kristau (%55-75), animista, musulman.
 

Gales

Gales

Herritar izena: gales.
Eremua: 20.766 km2.
Hiriburua: Cardiff (galesez, Caerdydd).
Hiri nagusiak: Swamsea, Newport, Bangor, St. David's.
Hizkuntzak: 610.000 lagun inguru mintzo dira galesez, biztanleen %20,5.
Biztanleak: 1,3 milioi. Zuri (%97,9), Asia hegoaldeko (%0,9; indiar, pakistandar, bangladeshtar), mestizo (%0,6; zuri-beltz, zuri-asiar, beste), txinatar (0,4), beltz (%0,2).
Erlijioak: kristau (%71,9), budista (%0,2), hindu (%2), judu (%1), musulman (%7), sikh (%0,1), beste (%0,2), sinesgabe (18,5), zehaztugabe (%8,1).
Jakingarriak: galesez, Cymru.
Transkripzioak: galesezko izenak arrotzak zaizkigunez, ingelesezkoak hobetsiko ditugu. Hizkuntzari buruzko artikuluetan, baina, galesezko erak ere aipatuko ditugu, parentesi artean.

ingelesezgalesez
AngleseyYnys Mon
BarryY Barry
CaernarvonCaernarfon
CardiffCaerdydd
CarmarthenCaerfyrddin
Colwyn BayBae Colwyn
ConwayConwy
HolyheadCaergybi
NeathCastel Nedd
NewportCarnewydd-ar-Wisg
PembrokePenfro
RhonddaY Rhondda
RhylY Rhyl
St. David'sTy ddewi
SwanseaAbertawe
WrexhamWrecsam
 

Galizia

Galizia

Herritar izena: galiziar.
Eremua: 29.574 km2.
Hiriburua: Santiago de Compostela; laburturik, Santiago.
Hiri nagusiak: Vigo, Coruña, Pontevedra, Lugo, Ferrol, Ourense.
Hizkuntzak: galiziera edo galego, gaztelania. Galizieraz %80 inguru mintzo dira.
Biztanleak: 2,7 milioi.
Jakingarriak: galizieraz, Galiza.
Transkripzioak: galizierazko izenak erabiliko ditugu. Coruña, dena dela, artikulurik gabe idatziko dugu.

gaztelaniazeuskaraz
ArosaArousa
BayonaBaiona
Caldas de ReyesCaldas de Reis
CarballinoCarballiño
Costa de la MuerteHeriotzaren kosta / Costa da Morte (Coruña)
El Barco de ValdeorrasBarco de Valdeorras
El FerrolFerrol
El GroveGrove
FinisterreFisterra
Ginzo de LimiaXinzo de Limia
La CañizaCañiza
La CoruñaCoruña
La EstradaEstrada
La GuardiaGuarda
La TojaToxa
LageLaxe
LoviosLobios
MugiaMuxia
NoyaNoia
OrenseOurense
Puebla de TrivesPobra de Trives
Puente CaldelasPonte Caldelas
PuenteareasPonteareas
PuentedeumePontedeume
Rías AltasRias Altas
Rías BajasRias Baixas
Río DueroRio Douro
San JustoSan Xusto
SangenjoSanxenxo
Santiago de CompostelaSantiago de Compostela
Terra CháTerra Cha
Viana del BolloViana do Bolo
Villagarcía de ArosaVilagarcia de Arousa
VillalbaVilalba
ViveroViveiro
 

GAMBIA

GAMBIA

Gambiako Errepublika
Herritar izena: gambiar.
Eremua: 11.300 km2.
Hiriburua: Banjul (banjuldar).
Hiri nagusiak: Serekunda (edo Serrekunda), Brikama, Mansa Konko, Janjanbureh (edo Jangjangbureh; lehen, Georgetown), Basse Santa Su (Basse esaten diote maizenik), Kerewan.
Dirua: dalasi.
Hizkuntzak: ingeles (ofiziala), mandinkera, fula (pulaar, fulani, fulaera eta peul ere deitzen dute), wolofera, diolera.
Biztanleak: 1,8 milioi (NBE, 2011). Mandinka (%42), fula edo peul (%18), wolof (%16), diola (%10), soninke edo serahuli (%9), beste (%4), europar eta libanoar (%1).
Erlijioak: musulman (%90), kristau (%9), sinesmen tradizional (%1).
 

Gaza

Gaza

Eremua: 360 km2.
Hiri nagusiak: Gaza, Deir al-Bala, Khan Yunis, Rafah.
Hizkuntzak: arabiera, hebreera, domariera, ingeles.
Biztanleak: 1,37 milioi.
Erlijioak: musulman (%99), kristau (%0,7).
Jakingarriak: lurralde okupatua da, Zisjordania, Jerusalem ekialdea eta Golan bezala. 1967an hartu zituen Israelek, Sei Eguneko Gerran. 2005ean, hustu egin zituen Gazako kokagune juduak.
 

GEORGIA

GEORGIA

Georgiako Errepublika
Herritar izena: georgiar.
Eremua: 69.700 km2.
Hiriburua: Tbilisi (tbilistar).
Hiri nagusiak: Kutaisi, Rustavi, Batumi, Sokhumi, Txiatura, Gori, Poti, Tkibuli, Tskhinvali, Tskhaltubo.
Dirua: lari.
Hizkuntzak: georgiera (ofiziala, %91), errusiera (%9), armeniera (%7), azerbaijanera (%6), osetiera, abkhaziera (100.000, ofiziala Abkhazian).
Biztanleak: 4,3 milioi (NBE, 2012). Georgiar (%83,8), azeriar (%6,5), armeniar (%5,7), errusiar (%1,5), osetiar (%0,9), beste (%1,6).
Erlijioak: georgiarrak kristau ortodoxoak dira nagusiki (%83,9), musulman (%9,9), armeniar ortodoxo (%3,9) katoliko (%0,8), beste (%0,8), sinesgabe (%0,7). Adjariarrak musulmanak dira (sunitak, gehienbat).
Jakingarriak: Georgian bi errepublika autonomo daude (Abkhazia eta Adjaria). Georgiak, independentzia lortu ondoren (1991), autonomia kendu zion Abkhaziari; abkhaziarrak matxinatu egin ziren, eta independentzia aldarrikatu zuten 1999an; gaur egun, 'de facto' independentea da. Hego Osetia eskualde autonomoa zen, eta hari ere autonomia kendu zion Georgiak independentzia lortu eta gero; eskualdearen kontrola guztiz argitu gabe dago, baina 'de facto' errepublika independentea da. Hego Osetiak bat egin nahi du Ipar Osetia-Alaniarekin (Errusiar Federazioa).
Transkripzioak: georgiar alfabetoan idatzitako izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula. Independentzia lortu ondoren, zenbait hiriren izenak aldatu egin zituzten.

lehenorain
GegetxkoriMartvili
MakharadzeOzurgeti
OrdzhonikidzeKharagauli
TsakhaiaSenaki
TsulukidzeKhoni

erdarazeuskaraz
MitskhetaMtskheta
 

GHANA

GHANA

Ghanako Errepublika
Herritar izena: ghanatar.
Eremua: 238.533 km2.
Hiriburua: Akkra (akkratar).
Hiri nagusiak: Kumasi, Tamale, Sunyani, Cape Coast, Koforidua, Bolgatanga, Wa, Ho, Sekondi, Asamankese, Elmina, Nsawam, Takoradi, Tarkwa, Tema.
Dirua: cedi.
Hizkuntzak: ingeles (ofiziala), akanera, more-dagbaniera, eweera, gaera eta beste zenbait.
Biztanleak: 25,5 milioi (NBE, 2012). Ghanan talde asko daude: akan (%44), moshi-dagomba (%16), ewe (%13), ga (%8), gurma (%3), joruba (%1), europar eta beste zenbait (%1,5).
Erlijioak: kristau (%63), sinesmen tradizional (%21), musulman (%16).
 

Gibraltar

Gibraltar

Herritar izena: gibraltartar.
Eremua: 6,5 km2.
Dirua: libera gibraltartar.
Hizkuntzak: ingeles (ofiziala), gaztelania, italiera, portugesa.
Biztanleak: 28.750 lagun. Espainiar, italiar, ingeles, maltar, portuges, aleman, magrebtar.
Erlijioak: katoliko (%78,1), Ingalaterrako Eliza (%7), beste kristau (%3,2), musulman (%4), judu (%2,1), hindu (%1,8), sinesgabe (%2,9), beste (%0,9).
Jakingarriak: Andaluziako hegoaldeko kolonia britainiarra.

erdarazBERRIAn
Estrecho de Gibraltar / Strait of Gibraltar / détroit de GibraltarGibraltarko itsasartea
 

GINEA

GINEA

Gineako Errepublika
Herritar izena: ginear.
Eremua: 245.857 km2.
Hiriburua: Konakry (konakriar).
Hiri nagusiak: Boke, Kamsar, Kankan, Kindia, Labe, Nzerekore, Fria, Siguiri, Macenta.
Dirua: franko ginear.
Hizkuntzak: frantses (ofiziala), fula (peul ere esaten diote), malinkera (mandinkera ere esaten diote), susuera, kisiera eta beste zenbait.
Biztanleak: 10,5 milioi (NBE, 2012). Peul edo fula (%40), malinke (%30; mandingo eta maninka ere deitzen diete), susu (%20), eta beste zenbait (%10; gerze, toma, kisi...).
Erlijioak: musulman (%85), kristau (%8), sinesmen tradizional (%7).
 

GINEA BISSAU

GINEA BISSAU

Ginea Bissauko Errepublika
Herritar izena: ginear / gineabissautar.
Eremua: 36.120 km2.
Hiriburua: Bissau (bissautar).
Hiri nagusiak: Bafata, Quinhamel, Bolama, Cacheu, Gabu, Farim, Buba, Catio.
Dirua: CFA franko.
Hizkuntzak: portuges (ofiziala; %14), portuges kreolera (%44), balantera, fula (peul ere esaten diote), mandinkera edo malinkera, manjakera.
Biztanleak: 1,6 milioi (NBE, 2012). Afrikar %99 (balanta%30, peul edo fula %20, manjak (%14), mandinga edo malinke (%13), papel (%7) eta beste zenbait (europar eta mestizo, %1).
Erlijioak: sinesmen tradizional (%50), musulman (%45), kristau (%5).
 

Golan

Jakingarriak: Siriako hego-mendebaldeko ordokia da. Guztira, 1.800 km2 ditu, eta Israelek hartuak ditu 1.200 km2. 1967an okupatu zituen, eta 1981ean bereganatu. Israelen menpeko zatian, 20.000 kolono daude; Siriak kontrolatzen duen aldean, berriz, 20.000 lagun bizi dira. Ikus Israel eta Siria.
 

GRENADA

GRENADA

Herritar izena: grenadar.
Eremua: 344 km2.
Hiriburua: Saint Georges (saintgeorgestar).
Hiri nagusiak: Gouyave, Grenville, Hillsborough, Saint Andrew, Saint David.
Dirua: Karibe ekialdeko dolar.
Hizkuntzak: ingeles (ofiziala), patois (frantses kreolera).
Biztanleak: 105.000 lagun (NBE, 2012. Beltz (%82), mestizo (%12), indopakistandar (%3), europar (%2,9), zenbait arawak (Karibeko amerindiarrak).
Erlijioak: katoliko (%53), anglikano (%13,8), bestelako protestante (%33,2).
 

GREZIA

GREZIA

Heleniar Errepublika
Herritar izena: greziar / greko.
Eremua: 131.940 km2.
Hiriburua: Atenas (atenastar).
Hiri nagusiak: Tesalonika, Patras, Heraklion, Larisa, Lamia, Komotini, Ioanina, Korfu, Mitilene, Tripoli, Ermoupoli, Kozani, Pireo, Peristeri.
Dirua: euro.
Hizkuntzak: greko/greziera (ofiziala, %99), albaniera, turkiera, aromaniera, italiera, errusiera, mazedoniera, romani, ingeles, frantses.
Biztanleak: 11,4 milioi (NBE, 2012). Greziar (%98), beste (%2; mazedoniar, turkiar, albaniar, ijito, errusiar...).
Erlijioak: greziar ortodoxo (%98), musulman (%1,3), beste (%0,7).
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus alfabeto grekotik transkribatzeko taula.

erdarazeuskaraz
Acaya / Achaïe / AchaeaAkaia
Aegean sea / mer ÉgéeEgeo itsasoa
Arcadia / ArcadieArkadia
Atenas / AthenesAtenas
Athos / Estado Monástico Autónomo de la Montaña Sagrada / La République monastique de la Sainte MontagneAtos / Mendi Santuko Errepublika Monastiko Autonomoa, -a
Atica / AttiqueAtika
Atica Occidental / Attique de l'Ouest / West AtticaMendebaldeko Atika
Atica Oriental / Attique de l'Est / East Attica Ekialdeko Atika
Beocia / Béotie / BoeotiaBeozia
Calcídica / Chalcidique / ChalkidikiKaltzidika
Canea / Hania / Canée / ChaniaKanea
Cefalonia / Céphalonie / KefaloniaZefalonia
Citera / Kythira / CythèreKizera
Corfú / Corfou / KerkiraKorfu
Corintia / CorinthieKorintia
Corinto / CorintheKorinto
Creta / CrèteKreta
Cícladas / CycladesZikladeak, -ak
Delphes / DelphiDelfos
Dodecaneso / DodécanèseDodekaneso
Egeo meridional / Sud de l'Égée / South AegeanHego Egeo
Egeo septentrional / Nord de l'Égée / North AegeanIpar Egeo
El Pireo / Le Pirée / PeiraieusPireo
Emacia / Imathie / Émathie / ImathiaEmatia
Epire / EpirusEpiro
Espóradas / SporadesEsporadak, -ak
Estado Monástico Autónomo de la Montaña Sagrada / La République monastique de la Sainte MontagneMendi Santuko Errepublika Monastiko Autonomoa, -a
Etolia-Acarnania / Étolie-Acarnanie / Aetolia-AcarnaniaEtolia-Akarnania
Eubée / EuboeaEubea
Eurytanie / ÉvrytanieEuritania
Ftiótide / Phthiotide / PhthiotisFtiotida
Fócida / Phocide / PhocisFozida
Grecia Central / Grèce central / Central GreeceErdialdeko Grezia
Grecia occidental / Grèce de l'Ouest / West GreeceMendebaldeko Grezia
Hebros / EvrosHebro
Ilia / ElisElide
Ioannina Ioanina
Islas Jónicas / Îles ioniennes / Ionian IslandsJoniako uharteak, -ak
Laconia / LaconieLakonia
LarissaLarisa
LasithiLasiti
Leucas / Leucade / LefkadaLeukada
Macedonia Central / Macédoine centrale / Central MacedoniaErdialdeko Mazedonia
Macedonia occidental / Macédoine de l'Ouest / West MacedoniaMendebaldeko Mazedonia
Macedonia oriental y Tracia / Macédoine de lst et Thrace / East Macedonia and ThraceEkialdeko Mazedonia eta Trazia
Messénie / MesseniaMesenia
Mitilene / Mitilini / Mytilene Mitilene
Naupacto / Naupacte / Naupactus / NafpaktosNaupaktos
Nauplia / Nauplie / Nafplion / NafplioNauplio
Olimpia / Olympie / OlympiaOlinpia
Pirée / PiraeusPireo
PrevesaPreveza
Quíos / ChiosKios
RhodopeRodope
Rodas / Rhodes Rodas
Rétimo / Réthymnon / RethymnoRetimno
SerraiSerres
Tesalónica / Thessalonique / ThessalonikiTesalonika
Tesprótida / Thesprotie / ThesprotiaTesprotia
Thessalie / ThessalyTesalia
XanthiXanti
Zante / Zacinto / Zakynthos / ZacyntheZante / Zazinto

ingelesezfrantsesezgaztelaniazeuskaraz
iuu, y, ii
kkc, qu, kk
kh, chkhjkh
ououou, uu
phphph, ff
r, rhrr, rrr
ththc, zth
u, yu, yu, yy
zzsz
 

Groenlandia

Groenlandia

Herritar izena: groenlandiar.
Eremua: 2,1 m km2
Hiriburua: Godthab (danieraz), Nuuk (inuit hizkuntzan).
Hiri nagusiak: Thule (Qaanaaq), Nord, Scoresbysund (Ittoqqortoormiit), Sondre Stromfjiord (Kangerlussuaq), Ammassalik (Tasiilaq), Frederikshab (Paamiut), Narsarsuaq.
Dirua: koroa danimarkar.
Hizkuntzak: inuitera, daniera (ofizialak), ingeles.
Biztanleak: 56.700 lagun (NBE, 2011). Groenlandiar (%88; groenlandiar guztiak ez dira inuitak, jatorri europarrekoak ere badaude), daniar eta beste (%12).
Erlijioak: luterano ebanjelikoak dira nagusi.
Jakingarriak: Administrazio ia independentea duen lurralde danimarkarra. Kalaallit Nunaat izena ere erabil dezakegu, ondo adierazita inuit izena dela eta Groenlandiari dagokiola. Daniera eta inuit (eskimal*) hizkuntza dira ofizialak bertan.
Transkripzioak: Inuiteraz idatziriko toponimoak guztiz arrotzak zaizkigunez, danierazkoak erabiliko ditugu.
 

Guadalupe

Guadalupe

Herritar izena: guadalupear.
Eremua: 1.780 km2.
Hiriburua: Basse-Terre.
Hiri nagusiak: Pointe-a-Pitre, Le Moule, Les Abysmes, Sainte-Anne, Grande-Anse, Grand-Bourg.
Hizkuntzak: frantses (ofiziala; %99), kreolera.
Biztanleak: 465.000 lagun (NBE, 2012). Beltz edo mulato (%90), zuri (%5), beste (%5; indopakistandar, libanoar, txinatar).
Erlijioak: katoliko (%95), hindu eta afrikar pagano (%4), protestante (%1).
Jakingarriak: Karibeko kolonia frantziarra; DOM-ROM estatusa du (itsasoz haraindiko departamendua).
 

Guam

Guam

Herritar izena: 168.564
Eremua: 549 km2
Hiriburua: Hagatna (lehen, Agana).
Hiri nagusiak: Yigo, Tamuning, Agat, Merizo.
Dirua: dolar estatubatuar.
Hizkuntzak: ingeles (%38,3), chamorro (%22,2), biak dira ofizial. Tagalo edo filipinera (22,2), chuukera, koreera, japoniera, hindi.
Biztanleak: 184.000 lagun (NBE, 2012). Chamorro (%37,1), filipinar (%26,3), Ozeano Bareko beste uharteetakoak (%11,3; japoniarrak nagusiki), mestizo (%9,8), zuri (%6,9), bestelako asiar (%6,3; txinatar, korear...), beste (%2,3).
Erlijioak: katoliko (%85), beste (%15).
Jakingarriak: Guahan, chamorro hizkuntzan. Ozeano Bareko kolonia estatubatuarra da, base militar garrantzitsuenetakoa.
 

GUATEMALA

GUATEMALA

Guatemalako Errepublika
Herritar izena: guatemalar.
Eremua: 108.890 km2.
Hiriburua: Guatemalako Hiria (guatemalar).
Hiri nagusiak: Quetzaltenango, Escuintla, Flores, Coban, Puerto Barrios, Huehuetenango, Zacapa, Mazatenango, Champerico, Puerto San Jose, Puerto Quetzal.
Dirua: ketzal.
Hizkuntzak: gaztelania (ofiziala, %60), hainbat hizkuntza amerindiar (%40; 23 mintzairak dute Konstituzioaren ezagupena): garifuna, kitxeera, kaktxikelera, mamera, kektxiera, xinkera...
Biztanleak: 15 milioi (NBE, 2012). Mestizo (amerindiar-espainiarrak dira; jatorriz amerindiarrak dira, baina beren bizimodua eta hizkuntza albo batera utzi dituztenak; ladino deitzen diete hango gaztelaniaz), europar (%59,4), amerindiar (%40,5; kitxe, %9,1; kaktxikel, %8,4; mam, %7,9; kektxi, %6,3; bestelako maia, %8,6; bestelako amerindiar, %0,2), beste (%0,1).
Erlijioak: katoliko, protestante, maien sinesmen tradizional.
 

GUYANA

GUYANA

Guyanako Errepublika Kooperatiboa
Herritar izena: guyanar.
Eremua: 214.970 km2.
Hiriburua: Georgetown (georgetowndar).
Hiri nagusiak: Mabaruma, Bartica, New Amsterdam, Parica, Rosignol, Anna Regina, Kangaruma, Linden, Lethem.
Dirua: dolar guyanar.
Hizkuntzak: ingeles (ofiziala), zenbait hizkuntza amerindiar (akawaio, macushiera, wapishanaera, pemonera eta beste), kreolera, hindi, urdu.
Biztanleak: 758.000 lagun (NBE, 2012). Indopakistandar (%50), beltz (%36), amerindiar (%7; akawaio, arawak, karibe, makushi, pemon, wapishana), mestizo, zuri eta txinatar (%7).
Erlijioak: kristau (%50), hindu (%35), musulman (%10), beste (%5; bahaista, nagusiki).
 

Guyana Frantsesa

Guyana Frantsesa

Herritar izena: guyanar.
Eremua: 91.000 km2.
Hiriburua: Cayenne.
Hiri nagusiak: Saint-Laurent du Maroni, Kourou, Degrad des Cannes, Saint-Georges de l'Oyapock, Saul.
Hizkuntzak: frantsesa (ofiziala), kreolera, hizkuntza amerindiarrak.
Biztanleak: 243.000 lagun (NBE, 2012). Beltz edo mulato (%66; hirutik bat haitiarra da), zuri (%12; frantziarrak gehienbat), indopakistandar, txinatar eta amerindiar (%12; azken horien artean, arawak, emerillon, galibi, palikur, wayampi edo oyampi, wayana etniak), beste (%10; brasildar, maroon edo bush negro, hmong, guyanar, karibetar).
Erlijioak: katolikoak dira gehienak. Sinesmen tradizionalak ere badaude zenbait taldetan.
Jakingarriak: Frantziaren Hego Amerikako kolonia; DOM-ROM estatusa du (itsasoz haraindiko departamendua).
© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: estiloliburua@berria.eus
webgunearen mapa