MUNDUA

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
 

Dagestan

Dagestan

Dagestango Errepublika
Herritar izena: dagestandar.
Eremua: 50.300 km2.
Hiriburua: Makhatxkala.
Hiri nagusiak: Buinaksk, Dagestanskie Ogni, Derbent, Izberbax, Kaspisk, Khsaviurt, Kiziliurt, Kizliar, Juzhno-Sukhokumsk.
Hizkuntzak: errusiera (ofiziala, 'lingua franca' gisa erabilia). Hainbat hizkuntza badira Dagestanen (30 inguru), talde etnikoak bezala: avarera, lezgiera, tabasaranera, darginera, lakera, kumikera, azerbaijanera, tatarera...
Biztanleak: 2,9 (2010). Jatorrizko herriak (35 etnia inguru) biztanleen %80 dira: avar (%28), dargin (%16), kumik (%13), lezgin (%12), lak (%5), azeriar (%4), tabasarar (%4), nogai (%2), rutul (%1), agul (%1), tsakhur (10.000 inguru); errusiarrak 85.000 dira (%9), txetxeniarrak 65.000 (%3), eta tat, ukrainar, tatar, osetiar eta judu gutxiengoak ere badira.
Erlijioak: Dagestango herriak musulmanak dira.
Jakingarriak: Errusiako errepublika autonomoa.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula.
 

DANIMARKA

DANIMARKA

Danimarkako Erresuma
Herritar izena: danimarkar / daniar.
Eremua: 43.094 km2.
Hiriburua: Kopenhage (kopenhagetar).
Hiri nagusiak: Aarhus, Odense, Alborg, Frederiksborg, Skagen, Vejle, Kolding, Esbjerg, Abenra, Ronne.
Dirua: koroa danimarkar.
Hizkuntzak: daniera (ofiziala, 5 milioi), Groenlandian groenlandiera ofiziala da (inuit; 50.000) eta Faroe uharteetan faroera ere bai (80.000); aleman (gutxiengo bat). Ingelesa da bigarren hizkuntza nagusia.
Biztanleak: 5,6 milioi (NBE, 2012). Danimarkar (%93,8), asiar (%1,5), turkiar (%0,9), afrikar (%0,7), aleman (%0,2), suediar (%0,2), inuit (%0,1), faroetar (%0,1) eta beste.
Erlijioak: luterano (%95), bestelako protestante eta katoliko (%3), musulman (%2).
Jakingarriak: Faroe uharteak eta Groenlandia Danimarkaren zati dira; lurralde autonomo gisa funtzionatzen dute. Ikus biak.

erdarazeuskaraz
Dinamarca del Sur / Danemark-du-SudHegoaldeko Danimarka
Elsinor / Elseneur / ElsinoreHelsingor
Jutlandia Central / Jutland-CentralErdialdeko Jutlandia
Jutlandia Septentrional / Jutland-du-NordIpar Jutlandia
Selandia / Sjælland / SeelandSjælland / Seelandia
 

DJIBUTI

DJIBUTI

Djibutiko Errepublika
Herritar izena: djibutiar.
Eremua: 23.200 km2.
Hiriburua: Djibuti (djibutiar).
Hiri nagusiak: Ali Sabie, Tadjura, Dikhil, Balho, Yoboki, Obock, Khor Angar.
Dirua: franko djibutiar.
Hizkuntzak: arabiera, frantses (ofizialak). Somaliera eta afarera oso maiz erabiltzen dituzte.
Biztanleak: 923.000 lagun (NBE, 2012). Somaliar (%60; horien artean, issa klanekoak dira nagusi, eta gadaboursi eta issaq klanekoak gutxiengo dira), afar (%35), frantziar, arabiar, etiopiar eta italiar (%5).
Erlijioak: musulman (%94), kristau (%6).
 

DOMINIKA

DOMINIKA

Dominikako Commonwealth
Herritar izena: dominikar.
Eremua: 754 km2.
Hiriburua: Roseau (roseautar).
Hiri nagusiak: Portsmouth, Marigot, Atkinson, Mahaut, Rosalie, Barroui (Salysbury), Berekua, Castle Bruce, Coulihant, La Plaine, Pointe Michel, Saint Joseph, Vieille Case, Wesley.
Dirua: Karibe ekialdeko dolar.
Hizkuntzak: ingeles (ofiziala), kreolera frantses.
Biztanleak: 71.000 lagun (NBE, 2012). Beltz (%90 inguru), mestizo, karibe (3.000 inguru, Karibe ekialdeko uharteetako azken indiarrak).
Erlijioak: katoliko (%77), protestante (%15; metodista %5, mendekoste %3, zazpigarren eguneko adbentista %3, baptista %2...), beste (%6), sinesgabe (%2).
 

DOMINIKAR ERREPUBLIKA

DOMINIKAR ERREPUBLIKA

Dominikar Errepublika
Herritar izena: dominikar.
Eremua: 48.730 km2.
Hiriburua: Santo Domingo (santodomingoar).
Hiri nagusiak: Santiago, La Vega, San Pedro de Macoris, San Francisco de Macoris, Puerto Plata, Monte Cristo, Elias Peña, Pedernales, Barahona, Haina, Higuey, La Romana.
Dirua: peso dominikar.
Hizkuntzak: gaztelania.
Biztanleak: 10,2 milioi (NBE, 2012). Mestizo (%73), zuri (%16), beltz (%11).
Erlijioak: dominikarrak katolikoak dira nagusiki (%95).
© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: estiloliburua@berria.eus
webgunearen mapa