MUNDUA

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
 

TAIWAN

TAIWAN

Txinako Errepublika
Herritar izena: taiwandar.
Eremua: 35.980 km2.
Hiriburua: Taipei (taipeitar).
Hiri nagusiak: Kaohsiung, Taichung, Tainan, Panchiao, Hsinchu, Keelung, Taoyuan, Chung Hsing New Village.
Dirua: dolar taiwandar.
Hizkuntzak: txinera (mandarin; ofiziala), taiwanera (min nan), hakka dialektoak.
Biztanleak: 23,3 milioi (Taiwango Gobernua, 2013). Taiwandar (%84, hakka etniakoak tartean), kontinenteko txinatar (%14), aborigen (%2).
Erlijioak: budista, konfuzianista eta taoista nahasketa (%93), kristau (%4,5), beste (%2,5).
Transkripzioak: 2004an, Wade-Giles sistema baztertu eta pinyin erabiltzen hasi ziren Taiwanen. BERRIAn, nazioartean zabalduriko formak erabiliko ditugu. Taiwango pertsona izenek bi zati izaten dituzte: lehenbizikoa abizena da (familiako patronimikoa), eta bigarrena, izen pertsonala. Bigarren aipamenean, aski da abizena. Esaterako: 'Lee Teng-hui' aurrena aipatzen dugunean, eta 'Lee' hortik aurrera.
 

TAJIKISTAN

TAJIKISTAN

Tajikistango Errepublika
Herritar izena: tajikistandar.
Eremua: 143.100 km2.
Hiriburua: Duxanbe (duxanbetar).
Hiri nagusiak: Kurghonteppa (lehen, Kurgan-Tiube), Khujand (lehen, Leninabad), Kofarnihon, Khorog.
Dirua: somoni tajikistandar.
Hizkuntzak: tajikera (ofiziala), errusiera, xugni (Khorog inguruan).
Biztanleak: 7,1 milioi (NBE, 2012). Tajik (%79,9), uzbeko (%15,3), errusiar (%1,1), kirgiz (%1,1), beste (%2,6).
Erlijioak: musulman sunita (%85), musulman xiita (%5), beste (%10).
Jakingarriak: Badakhxan Garaiko eskualde autonomoan independentziaren aldeko mugimenduak izan dira zenbait alditan.
Transkripzioak: tajikeraz idazteko bi alfabeto erabiltzen dituzte: arabiarra eta zirilikoa.

erdarazeuskaraz
DushanbeDuxanbe
Kara-Kul / QaraqulKarakul
Khodjent / Jodzend / Khudzhand / KhodjenjKhujand
Khorogh / Khorugh / Khoroq / XoroqKhorog
KofarnikhonKofarnihon
Provincia Autónoma de Badajshán Montañoso, Provincia Autónoma de Alto Badajshán / région autonome du Haut-Badakhchan / Gorno-Badakhshan Autonomous ProvinceBadakhxan Garaiko Probintzia Autonomoa
 

TANZANIA

TANZANIA

Tanzaniako Errepublika Batua
Herritar izena: tanzaniar.
Eremua: 945.087 km2.
Hiriburua: Dodoma (hiriburu ofiziala; dodomar). Dar es Salaam (hiriburu administratiboa; daressalaamdar).
Hiri nagusiak: Mwanza, Zanzibar, Arusha, Mbeya, Morogoro, Tanga, Kigoma, Moshi, Tabora.
Dirua: txelin tanzaniar.
Hizkuntzak: ingeles (ofiziala), swahili (ofiziala), kiunguja (swahiliak Zanzibarren hartzen duen izena), arabiera (Zanzibarren), nyamweziera-sukumera, hayera, chagera luoera eta beste hainbat.
Biztanleak: 47,6 milioi (NBE, 2012). Gehienak bantu taldekoak dira (130 tribu inguru daude): sukuma, haya, nyakysa, nyamwezi, chaga (horiek guztiek milioi bat lagunetik gora dute). Masai, luo, boskimano, khoikhoi eta beste hainbat. Zanzibarren, arabiarrak, afrikarrak eta arabiarren eta afrikarren arteko nahasketa.
Erlijioak: musulman (%35), sinesmen tradizional (%35), kristau (%30); Zanzibarren gehienak musulmanak dira (%99).

erdarazeuskaraz
VictoriaVictoria (aintzira)
 

Tatarstan

Tatarstan

Tatarstango Errepublika
Herritar izena: tatarstandar / tatar.
Eremua: 67.836 km2.
Hiriburua: Kazan.
Hiri nagusiak: Naberezhnye Txelny, Almetievsk (Almat eta Elmet ere deitzen dute), Zelenodolsk, Jelabuga (Alabuga eta Elabuga ere bai), Nizhnekamsk.
Hizkuntzak: errusiera, tatarera (ofizialak).
Biztanleak: 3,7 milioi. Tatar (%51,3), errusiar (%41), txuvax (%3 inguru), mordviniar, udmurt, mari, baxkir eta beste.
Erlijioak: musulman sunita, errusiar ortodoxo.
Jakingarriak: lehen, Tataria. Errusiako errepublika autonomoa.
Transkripzioak: 2002. urteaz geroztik, zirilikoa da alfabeto ofiziala.

errusieraztatarerazeuskaraz
Jelabuga / Alabuga / ElabugaAlabugaJelabuga
AznakaievoAznaqay 
Almetievsk / Almat / ElmetAlmatAlmetievsk
BavliBawli 
BugulmaBogelma 
BuinskBua 
TxistopolÇistay 
KazanQazan 
NizhnekamskTuban KamaNizhnekamsk
ZelenodolskYas el UzanZelenodolsk
ZainskZay 
Naberezhnie Txelni / Iar TxalliYar CallyNaberezhnye Txelny
Manzelinsk / MinzalaMinzala 
ArskArça
 

THAILANDIA

THAILANDIA

Thailandiako Erresuma
Herritar izena: thailandiar.
Eremua: 513.0115 km2.
Hiriburua: Bangkok (bangkokar).
Hiri nagusiak: Nonthaburi, Samut Prakan, Udon Thani, Chon Buri (edo Chonburi), Nakhon Ratchasima, Chiang Mai, Hat Yai, Pak Kret, Si Racha.
Dirua: baht.
Hizkuntzak: thailandiera edo thaiera (ofiziala), txinera (mandarin), ingeles, teochew eta beste zenbait (isan, khmerera, shanera...).
Biztanleak: 69,9 milioi (NBE, 2012). Thai (%75; hirutik bat lao taldekoa da), txinatar (%14) eta beste (%11; malaiar, khmer, mon, vietnamdar, homong, mein, karen...).
Erlijioak: budista (%94,6), musulman (%4,6), kristau (%0,7), beste (%0,1).
Transkripzioak: nazioartean finkaturiko erak erabiliko ditugu.
 

Tibet

Tibet

Herritar izena: tibetar.
Eremua: 1.228.400 km2 (Tibet historikoak 2.500.000 km2 hartzen ditu).
Hiriburua: Lhasa.
Hiri nagusiak: Shigatse, Qamdo (edo Chamdo, Changdu).
Hizkuntzak: tibetera, txinera, monpa, lhoba.
Biztanleak: 3 milioi (Txinako errolda, 2010). Tibetar (gehienak), txinatar, monpa (25.000), lhoba (2.300).
Erlijioak: tibetarrak nagusiki budistak dira. Bon (xamanismoa).
Jakingarriak: Tibetek, batetik, Tibet historikoa adierazi nahi du: tibetera eta Tibeteko kultura nagusi den eremua. Bestetik, Tibeteko Eskualde Autonomoa ere adierazi nahi du. Eskualde hori Txinaren menpean dago. Hemengo datuak Tibeteko Eskualde Autonomoari dagozkio.

erdarazeuskaraz
Meseta Tibetana / plateau tibétain / Tibetan Plateau Tibeteko goi lautada
 

Tirol

Jakingarriak: Ikus Hego Tirol.
 

TOGO

TOGO

Togoko Errepublika
Herritar izena: togoar.
Eremua: 56.785 km2.
Hiriburua: Lome (lometar).
Hiri nagusiak: Sokode, Kara, Dapaong, Atakpame.
Dirua: CFA franko.
Hizkuntzak: frantses (ofiziala), eweera, minera edo genera, kabyeera edo kabiyeera, dagomba eta beste hainbat.
Biztanleak: 6,3 milioi (NBE, 2012). Togon 37 talde etniko inguru daude. Afrikar (%99; ewe, mina edo gen, kabre eta beste hainbat), europar eta siriar-libanoar (%1).
Erlijioak: sinesmen tradizional (%51), kristau (%29), musulman (%20).
 

Tokelau

Tokelau

Herritar izena: tokelautar.
Eremua: 10 Km2.
Hiriburua: Ez du hiribururik. Hiru atoloik osatzen dute Tokelau (Atafu, Nukunonu, Fakaofo), eta bakoitzak bere administrazio gunea dauka.
Dirua: dolar zeelandaberritar.
Hizkuntzak: tokelauera, ingeles (ofizialak)
Biztanleak: 1.200 lagun (NBE, 2011). Polinesiar.
Erlijioak: Eliza kristau kongregazionista (%70), katoliko (%28), beste (%2).
Jakingarriak: Ozeano Bareko kolonia zeelandarra.
 

TONGA

TONGA

Tongako Erresuma
Herritar izena: tongatar.
Eremua: 748 km2.
Hiriburua: Nuku'alofa (nukualofar).
Hiri nagusiak: Neiafu, Havelutoto, Vaini, Tofoa-Koloua, Pangai.
Dirua: pa’anga.
Hizkuntzak: tongera, ingeles (ofizialak).
Biztanleak: 105.000 lagun (NBE, 2012). Polinesiar, europar gutxi batzuk.
Erlijioak: kristau.
 

TRINIDAD ETA TOBAGO

TRINIDAD ETA TOBAGO

Trinidad eta Tobagoko Errepublika
Herritar izena: trinitatear.
Eremua: 5.128 km2.
Hiriburua: Port-of-Spain (portofspaindar).
Hiri nagusiak: Chaguanas, San Juan, San Fernando, Arima, Marabella, Point Fortin, Tanapuna, Sangre Grande.
Dirua: Trinidad eta Tobagoko dolar.
Hizkuntzak: ingeles (ofiziala), hindi, frantses, espainiera, txinera.
Biztanleak: 1,3 milioi (NBE, 2012). Indiar (%40), beltz (%37,5), mestizo (%20,5), beste (%1,2), zehaztugabe (%0,8).
Erlijioak: katoliko (%26), hindu (%22,5), anglikano (%7,8), baptista (%7,2), mendekoste (%6,8), zazpigarren eguneko adbentista (%4), bestelako kristau (%5.8), musulman (%5,8), beste (%10,8), zehaztugabe (%1,4), sinesgabe (%1,9).
 

TUNISIA

TUNISIA

Tunisiako Errepublika
Herritar izena: tunisiar.
Eremua: 163.610 km2.
Hiriburua: Tunis (tunistar).
Hiri nagusiak: Sfax, Ariana, Susa, Kairuan, Bizerta, Gabes, Kasserine, Gafsa.
Dirua: dinar tunisiar.
Hizkuntzak: arabiera (ofiziala), zenbait mintzaira berbere (xelha, ghadames, nafusi, djerbi), frantses.
Biztanleak: 10,7 milioi (NBE, 2012). Arabiar (%98), europar (%1), judu, amazig eta beste (%1).
Erlijioak: musulman (%98), kristau (%1), judu eta beste (%1).
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus alfabeto arabiarretik eta perso-arabiarretik transkribatzeko taula.

erdarazeuskaraz
Cabo Bon / Cap BonBon (Bon lurmuturra)
Golfo de Gabes / Golfe de Gabes / Gulf of GabesGabesko golkoa
Golfo de Hammamet / Golfe d'HammametHammameteko golkoa
Golfo de Tunez / Golfe de TunisTunisko golkoa
HamametHammamet
Kaserin / Al-Qsrain / CasreinKasserine
KerkennahKerkenna (uharteak)
La Goleta / Le GouletteGoleta
Medjerda / Wadi MajardahMejerda (ibaia)
SousseSusa
Yerba / Gelves / Djerba / JarbahJerba (uhartea)
Transkripzio taula

ingelesezfrantsesezgaztelaniazeuskaraz
chtchchtx (esaterako,Txad)
dh, ghdh, ghd, gdh, gh (esaterako, Abu Ghraib)
iyah, -iyaiyah, -iyaiyah, -iya-iya (hitz amaieran; esaterako, Nasiriya)j
jj, djyj (esaterako, Najaf)
kkkk (esaterako, Karbala, Kuwait)
khkhjkh (esaterako, Khartum, Khomeini)
n-ine-n-n (hitz amaieran; esaterako, Jenin)
qqqq (esaterako, Al-Qaeda, Qatar)
sssss (esaterako, Mosul, Aswan)
shchshx (esaterako, Raxid)
ththzth (esaterako, Baath)
uouuu (esaterako, Mubarak)
wou, ww, uw (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Kuwait, Aswan), u
yi, yy, iy (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Diwaniya), i (esaterako, Hudaida)

1. Izen bat bokala + '–h' letraz amaitzen denean, '-h' hori ezabatu egingo da mutua denean, eta bere hartan utzi ahoskatzen bada: 'Al-Fatah', baina 'Diwaniya', 'Nasiriya', 'Al-Arabiya'. 2. Kontsonante bikoitzak bere hartan utzi: 'Falluja'; 'Hezbollah'; 'Amman'; 'Hussein'. 3. Artikulua letra larriz hasieran, eta xehez tartean. Marratxoz loturik idazten da: 'Al-Jaafari', 'Al-Fatah', 'Deir ez-Zor'. 4. H hasperenduz bukaturiko hitzak kontsonantez bukaturikoak bezala deklinatuko dira: 'Al-Fatahek', 'Al-Fatahen', 'Al-Fataheko'...

 

Turk eta Caico uharteak

Turk eta Caico uharteak

Turkak eta Caicoak
Eremua: 430 km2.
Hiriburua: Cockburn Town.
Hiri nagusiak: Blue Hills, Bottle Creek, Cockburn Harbour.
Dirua: dolar estatubatuar.
Hizkuntzak: ingeles (ofiziala).
Biztanleak: 30.600 lagun (NBE, 2006). Beltz (%90), mestizo, europar, iparramerikar (%10).
Erlijioak: baptista (%40), anglikano (%18), metodista (%16), Jainkoaren Eliza (%12), beste (%14).
Jakingarriak: Karibeko kolonia britainiarra.
 

TURKIA

TURKIA

Turkiako Errepublika
Herritar izena: turkiar.
Eremua: 780.580 km2.
Hiriburua: Ankara (ankarar).
Hiri nagusiak: Istanbul, Izmir, Adana, Bursa, Gaziantep, Konya, Antalya.
Dirua: lira turkiar.
Hizkuntzak: turkiera (ofiziala), kurduera, arabiera, armeniera, greziera.
Biztanleak: 74,5 milioi (NBE, 2012). Turkiar (%80), kurdu (%15-20), abkhaz, albaniar, arabiar, bosniak edo hegaldeko eslaviar musulman, kaldear, txetxen, txerkes, greziar, armeniar, ijito eta beste zenbait.
Erlijioak: musulman (%99,8, gehienak sunitak), beste (%0,2, gehienak kristau eta juduak).
Jakingarriak: Turkiako hego-ekialdea Kurdistanen parte da. Kurdistan turkiarreko zenbait hiri: Batman, Bingol, Bitlis, Cizre, Diyarbakir, Elazig, Erzincan, Erzurum, Hakkari, Mardin, Mus, Siirt, Urfa, Tunceli, Van.
Transkripzioak: alfabeto latinoa erabiltzen dute.

erdarazeuskaraz
Adrianópolis / AndrinopleHadrianopolis
Antioquia / Antioche / AntiochAntiokia
AntitauroAntitaurus (Antitaurus mendiak)
Bosphore / Bosphorus / Istanbul StraitBosforo (Bosforo itsasartea)
BrousseBursa
Capadocia / CappadoceKapadozia
Cilicia / CilicieZilizia
Cuerno de Oro / Corne d'Or / Golden HornUrrezko Adarra
Esmirna / Smyrne / SmyrmaIzmir (antzinako izena, Esmirna)
EstambulIstanbul (antzinako izenak, Konstantinopolis, Bizantzio eta Konstantinopla)
Galipoli / GeliboluGallipoli
Montes Pónticos / chaîne pontique / Pontic MountainsPontoko mendiak
Nicea/NicéeIznik (antzinako izena, Nizea)
TauroTaurus (taurus mendiak)
Trebisonda / Trebizonde / TrabzonTrabzon (antzinako izena, Trebizonda)
Troya / TroieTroia
 

TURKMENISTAN

TURKMENISTAN

Turkmenistango Errepublika
Herritar izena: turkmenistandar.
Eremua: 488.100 km2.
Hiriburua: Asgabat (asgabatar).
Hiri nagusiak: Balkanabat, Dasoguz, Turkmenabat, Mari.
Dirua: manat turkmenistandar.
Hizkuntzak: turkmenera (ofiziala, %72), errusiera (%12), uzbekera (%9), beste (%7, tartean, balutxera).
Biztanleak: 5,2 milioi (NBE, 2012). Turkmenistandar (%85), uzbeko (%5), errusiar (%4), beste (%6).
Erlijioak: musulman (%89), ortodoxo (%9), zehaztugabe (%2).
Transkripzioak: 1991z geroztik, alfabeto latinoa erabiltzen dute.

lehenorain
Ashgabat, AshkhabadAsgabat
BalkanabatNebitdag
Kizil-ArvatGizilarbat
KushkaGushgi
LeninskLenin
Mery / Meru / MargianaMari
NeftezadovskSeidi
TashauzDashowuz
TxardjevTxardju

erdarazeuskaraz
Karakoum / Kara-KoumKarakum (basamortua)
Qaraqum Canak / Garagum Canal / Kara kum CanalKarakumgo kanala
Sary Kamysh / SarykamyshSarygamys edo Sariqamish (aintzira)
TurkmenbashiTurkmenbasy (lehen, Karsnovodsk)
 

Tuva

Tuva

Tuvako Errepublika
Herritar izena: tuvatar.
Eremua: 170.500 km2.
Hiriburua: Kyzyl.
Hiri nagusiak: Ak-Dovurak.
Hizkuntzak: tuvera, errusiera (ofizialak).
Biztanleak: 305.510 lagun. Tuvatar (%77), errusiar (%20,1), komi, khaka.
Erlijioak: tuvatarrak nagusiki budistak dira.
Jakingarriak: Errusiako errepublika autonomoa.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula.
 

TUVALU

TUVALU

Herritar izena: tuvalutar.
Eremua: 26 km2.
Hiriburua: Ofizialki, Funafuti uhartea da hiriburua (funafutiar), nahiz eta batzuetan uharteko hiriburua hartzen den herrialdeko hiriburutzat, Fongafale (fongafaletar).
Hiri nagusiak: Tonga, Lolua, Kulia, Tanrake, Savave, Fangaua, Asau.
Dirua: dolar australiar.
Hizkuntzak: tuvaluera, ingeles (ofizialak), samoera, kiribatiera edo gilbertera.
Biztanleak: 11.200 lagun (NBE, 2012). Tuvalutar (polinesiar, %96), mikronesiar (%4).
Erlijioak: Tuvaluko eliza (kongregazionalista, %97), zazpigarren eguneko adbentista (%1,4), bahaista (%1), beste (%0,6).
 

TXAD

TXAD

Txadeko Errepublika
Herritar izena: txadar.
Eremua: 1.284.000 km2.
Hiriburua: N'Djamena (n’djamenar).
Hiri nagusiak: Mundu, Sarh, Abeche, Koumra, Pala, Am Timan, Bongor, Mongo, Doba.
Dirua: CFA franko.
Hizkuntzak: frantses, arabiera (ofizialak), sara (hegoaldean), eta beste hainbat hizkuntza eta hizkera (120 inguru).
Biztanleak: 11,8 milioi (NBE, 2012). Berrehun talde baino gehiago daude. Iparraldean eta erdialdean: arabiar, gorane (tubu, daza, kreda), zaghawa, kenembu, uaddai, baguirmi, hadjerai, fulbe, kotoko, hausa, bulala, maba; hegoaldean: sara (ngambaye, mbaye, gulaye), mundang, mussei, massa eta beste hainbat. Zenbait frantziar ere bizi dira Txaden.
Erlijioak: musulman (%51), kristau (%35), animista (%7), beste (%7).

erdarazeuskaraz
Chari / ShariXari (ibaia)
 

TXEKIA

TXEKIA

Txekia
Herritar izena: txekiar.
Eremua: 78.866 km2.
Hiriburua: Praga (pragatar).
Hiri nagusiak: Ceske Budejovice, Pilsen, Karlovy Vary (Carlsbad), Usti nad Labem, Liberec, Hradec Kralove, Pardubice, Olomouc, Ostrava, Brno, Zlin, Jihlava.
Dirua: koroa txekiar.
Hizkuntzak: txekiera (ofiziala), gutxiengoen mintzairak.
Biztanleak: 10,6 milioi (NBE, 2012). Txekiar (%90,4), moraviar (%3,7), eslovakiar (%1,9), beste (%4; poloniar, aleman, silesiar, ijito, hungariar, ukrainar).
Erlijioak: katoliko (%26,1), protestante (%2,1), beste (%3,3), zehaztugabe (%8,8), afiliaziorik gabe (%59).

erdarazeuskaraz
BohêmeBohemia
Morava / MoravieMoravia
PlzenPilsen
Sudetes / SudetySudeteak, -ak
 

Txetxenia

Txetxenia

Txetxeniako Errepublika
Herritar izena: txetxeniar.
Eremua: 15.500 km2.
Hiriburua: Grozny.
Hiri nagusiak: Urus Martan, Gudermes, Vedeno.
Hizkuntzak: txetxenera, errusiera (ofizialak).
Biztanleak: 1,1 milioi. Txetxenak %75 inguru dira Txetxenian. Errusiar, ingux eta beste.
Erlijioak: musulman sunita, wahabista.
Jakingarriak: Sobietar Batasunaren gainbeherarekin, Txetxen-Inguxen errepublika zatitu egin zen; inguxek Errusiari lotuta segitu zuten, eta Txetxeniak independentzia aldarrikatu zuen 1992an. Errusia kontrola bereganatzen saiatu zen, eta 1994az geroztik bi gerra izan dira. Gaur egun, bi gobernu daude: bata Errusiaren menpekoa da, eta bestea, berriz, independentista.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula.
 

TXILE

TXILE

Txileko Errepublika
Herritar izena: txiletar.
Eremua: 756.950 km2.
Hiriburua: Santiago (santiagotar).
Hiri nagusiak: Iquique, Antofagasta, Copiapo, La Serena, Valparaiso, Rancagua, Talca, Concepcion, Temuco, Puerto Montt, Coyhaique, Punta Arenas.
Dirua: peso txiletar.
Hizkuntzak: gaztelania (ofiziala), maputxe (edo mapudungun), aimara, kitxua. Pazko uhartean (Rapa Nui) 4.500-5.000 lagun inguru rapa nui hizkuntzan mintzo dira.
Biztanleak: 17,4 milioi (NBE, 2012). Zuri eta mestizo (zuri-amerindiar, %95), amerindiar (%3, maputxeak nagusiki, aimara, kitxua), beste (%2).
Erlijioak: katoliko (%89), protestante (%11).

erdarazeuskaraz
Archipiélago Reina AdelaidaAdelaida Erreginaren artxipelagoa edo uhartedia
Cabo de Hornos / cap Horn / Cape HornHornos lurmuturra
Campo de hielo Patagónico SurHego Patagoniako izotz zelaia
Canal BeagleBeagle kanala
Desierto de AtacamaAtacamako basamortua
Isla Hornos / île Horn / Hornos IslandHornos uhartea
Isla Salas y Gómez / île Sala y Gómez / Salas y Gómez IslandSalas y Gomez uhartea
Ojos del SaladoNevado Ojos del Salado
Pasaje de Drake, mar de HocesDrake pasaia
Puna de AtacamaAtacamako puna
 

TXINA

TXINA

Txinako Herri Errepublika
Herritar izena: txinatar.
Eremua: 9.596.960 km2.
Hiriburua: Pekin (pekindar).
Hiri nagusiak: Shanghai, Tianjin, Wuhan, Shenyang, Kanton, Xian, Chongqing, Urumqi, Kashgar edo Kashi, Geermu (Golmud forma ere hedatua da), Xining, Chengdu, Yinchuan, Hohhot, Fuzhou (edo Foochow, Fuchow).
Dirua: yuan.
Hizkuntzak: mandarin txinera (ofiziala); beste hainbat mintzaira txinatar (wu edo shanghaiera, yue edo kantonera, minbei edo fuzhou, min nan edo hokkienera-taiwanera, xiang, gan, hakka dialektoak); hainbat gutxiengoren hizkuntzak (zhuangera, uigurrera, hui, yi, tibetera, miaoera, mantxuera, mongoliera, koreera).
Biztanleak: 1.350 milioi (NBE, 2012). Han txinatar (%91,9), zhuang, uigur, hui, yi, tibetar, miao, mantxu, mongol, buyi, korear eta beste (%8,1).
Erlijioak: ofizialki, herrialde ateoa da Txina. Taoista, budista, musulman (%1-2), kristau (%3-4).
Jakingarriak: Txinak bi eskualde administratibo berezi ditu: Hong Kong, kolonia britainiarra izandakoa (pinyinez, Xianggang), eta Macao, kolonia portugesa izandakoa (pinyinez, Aomen).
Transkripzioak: txinerazko izen berezi batzuek badute tradizioko euskal izena, eta, horrelakoetan, tradiziokoak erabiliko ditugu. Gainerakoan, pinyinezko formak hobetsiko ditugu. Txinako pertsona izenek bi zati izaten dituzte: lehenbizikoa abizena da, eta bigarrena, izen pertsonala. Bigarren aipamenean, aski da abizena. Esaterako: 'Mao Zedong' aurrena aipatzen dugunean, eta 'Mao' hortik aurrera.

erdarazeuskaraz
Aiding / AydingkolAyding
Altyn TaghAltun mendiak
BeijingPekin
Cantón / Guangdong / KwangtungGuangdong (eskualdea)
Cantón / Guangzhou / Guanzu / Kouangtcheou / Kuangchou / KwangchowKanton / Guangzhou (hiria)
Depresión de Turfán / dépression de Tourfan / Turpan DepressionTurfango sakonunea
Desierto de Gobi / désert de Gobi / Gobi DesertGobi basamortua
Desierto de Taklamakán, désert du Taklamakan / Taklamakan DesertTaklamakan basamortua
Gran Khingan, Gran Jingan / Grand Khingan / Greater Khingan Range, Greater HingganKhingan Handia, Khingan Handiko mendikatea
Huhehot / HuhhotHohhot
Islas Paracelso / îles Paracels / Paracel IslandsParacel uharteak, Paracelak
Islas Pescadores / îles Pescadores / Penghu IslandsPescadores uharteak / Penghu uharteak
MacauMacao
Manchukuo / ManzhouguoMantxukuo
Manchuria / MandchourieMantxuria
Mar de China Meridional, mar de China / mer de Chine méridionale / South China Sea Hego Txinako itsasoa
Mar de China Oriental / mer de Chine orientale / East China SeaEkialdeko Txinako itsasoa
Meseta Tibetana / plateau tibétain / Tibetan PlateauTibeteko goi lautada
Meseta de Loess / plateau de Loess / Loess Plateau, Huangtu PlateauLoess goi lautada
Mongolia Interior, Región Autónoma de Mongolia Interior / Mongolie intérieure, Région autonome de Mongolie-Intérieure / Inner MongoliaBarne Mongolia / Barne Mongoliako Eskualde Autonomoa
Nankin / NankingNanjing
Oussouri / Wusuli RiverUssuri
Región Autónoma Hui de Ningxia / région autonome hui du Níngxià / Ningxia Hui Autonomous RegionNingxia Hui Eskualde Autonomoa
Región Autónoma Zhuang de Guangxi / Région autonome zhuang de GuangxiGuangxi / Guangxi Zhuang Eskualde Autonomoa
Región Autónoma del Tibet / région autonome du Xizang / Xizang Autonomous RegionTibeteko Eskualde Autonomoa
Región Autónoma uigur de Xinjiang / Région autonome ouïgoure de Xinjiang / Xinjiang Uyghur Autonomous Region Xinjiang / Xinjiang- eko Uigur Eskualde Autonomoa
Río Amarillo / fleuve Jaune / Yellow RiverIbai Horia / Huang He
Río Perla / rivière des Perles / Pearl RiverPerla ibaia / Zhu Jiang
Shangai / ChanghaiShanghai
SinkiangXinjiang / Xinjiangeko Uigur Eskualde Autonomoa
TiananmenTiananmen
Tourfan / TurfanTurfan
TsaidamQaidam (Qaidam arroa)
Urumchi / Wulumuqi / OuroumtchiUrumqi / Urumtxi
Yangtze / Chang Jiang (pinyinez)Yangzi (lehen, Ibai Urdina)
Zungaria / Dzoungarie, DjoungarieDzungaria
 

Txuvaxia

Txuvaxia

Txuvaxiako Errepublika
Herritar izena: txuvaxiar.
Eremua: 18.300 km2.
Hiriburua: Txeboksary.
Hiri nagusiak: Alatir, Kanax, Novotxeboksarsk, Xumerlia.
Hizkuntzak: txubaxera, errusiera (ofizialak).
Biztanleak: 1,3 milioi. Txuvax (%67,8), errusiar (%26,7), tatar (%2,6), mordoviar (%1,4).
Erlijioak: kristau ortodoxo, musulman sunita.
Jakingarriak: Errusiako errepublika autonomoa.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula.
© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: estiloliburua@berria.eus
webgunearen mapa