Pastorala

"Pastorala" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Ainize Madariaga

2022ko urriak 16

Maddi protagonista —Ameli Harotzarene— orein bilakaturik ageri da erdian, Lamiturriko ura edan ondotik.
'Maddiren trajeria' pastorala estreinatu dute Zugarramurdiko leizeetan. Igan dira oholtzara animalia pertsonifikatuak, eta ameskeriari historiaren gordintasuna josi.

Ainize Madariaga

2022ko abuztuak 7

Simone Veilek 16 urte baizik ez ditu Gestapok arrastatu duelarik.
Azken aldiz eman dute 'Simone Veil' pastorala Muskildin. Shoahren biktima izan zen, abortuaren legea lortu zuen Frantziako Parlamentuan, eta Europako Parlamentuko lehendakari izendatu zuten. Pastoral landua eta berritzailea izan da.

Ainize Madariaga

2022ko ekainak 25

<b><em>Simone Veil <em>pastoraleko mustraka bat; 95 arizale aste hondar guziez elkartzen dira.</em> </em></b>
Hiru emanaldi eginen ditu 'Simone Veil' pastoralak Muskildin: uztailaren 24an eta 31n, eta agorrilaren 6an. Bostehun lagunendako bazkaria prestatuko dute ikastolek egunotan

Ainize Madariaga

2022ko urtarrilak 18

Hasiak dira <em>Simone Veil</em> pastoralaren mustrakak, Muskildin. Eskuinean, beltzez ageri dira Maite Davant errejenta eta Battitta Berrogain idazlea.
XX. mendeko emakume garrantzitsuari buruzko trajeria prestatzen hasi dira Muskildin. Maite Davant da errejenta, eta Battitta Berrogain idazlea. Iazko formatu «humano» bera mantenduko dute

Allande Sokarros

2021eko uztailak 27

Abdelkader emir borrokalaria Alain Merkapidek antzeztu du Ürrüstoiko pastoralean.
Pettarreko lau herrik paratutako 'Abdelkader' pastoralaren lehen agerraldiak arrakasta izan du. Berriz antzeztuko dute ostiral arrats honetan eta abuztuko lehen bi igandeetan

Allande Sokarros

2021eko uztailak 20

<em>Abdelkader</em> pastoraleko azken kantua, Ürrüstoiko pilota plazan egin duten mustrakan.
Pettarreko lau herrik 'Abdelkader' pastorala emango dute uztailaren 25ean eta 30ean eta agorrilaren 1ean eta 8an, Urrüstoi-Larrabilen. Jean-Louis Davantek idatzi du obra, XIX. mendeko emirraren bizitza oinarri hartuta

Allande Sokarros

2019ko uztailak 30

24 jelkaldi ditu Pagolan aurkeztutako <em>Domingo Garat</em> pastoralak; irudian, pasarte horietako bat.
'Domingo Garat' pastoralak 3.000 ikusliarrez goiti bildu ditu Pagolan lehen agerraldian. Ezpeize-Ündüreinek 2.100 euro eskaini ditu antxeretan. Igandean emango dute berriz

Joana Ibargarai

2019ko ekainak 12

Jean Jakaxuri ikastetxeko ikasleak, larunbateko emanaldirako entseguetan.
'Bidartean' pastorala emanen dute larunbatean Jean Jakaxuri eskolako ikasleek. Iparraldeko Dantzarien Elkarteko Johañe Etxebesterekin ari dira prestatzen ikusgarria.

Allande Sokarros

2018ko uztailak 31

<em>Belako zaldüna</em> pastoralaren lehen agerraldian hartutako irudia, herenegun, Maule-Lextarren. Heldu den igandean izanen da bigarren emanaldia.
Ohiko arrakasta lortu du 'Belako zaldüna' pastoralaren lehen agerraldiak Maule-Lextarren, 4.000 ikusle bereganatuta. Datorren igandean izanen da bigarren emanaldia, agorrilaren 5ean

Naiara Elola

2017ko irailak 16

Irudian, Karmen, alboan bi soldadu dituela, iragan igandean egin zuten pastoralaren azken mustraka orokorraren uneetako batean.
Gerardo Mungiak idatzitako 'Karmen Etxalarkoa' pastorala eskainiko dute Etxalarren, gaur eta bihar. Ia 150 arizalek hartuko dute parte Merimeeren obran oinarrituta prestatu duten ikuskizunean

Gehiago ikusi

Publizitatea