Egipto

"Egipto" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Aitor Biain

2022ko azaroak 20

Ud edo laute arabiarra erabili du diskoan Taminok, doinu arabiarrak pop edo rockarekin uztartzeko.
'Sahar' diskoa kaleratu du Tamino belgikarrak, estreinako lan arrakastatsua argitaratu eta lau urtera. Rocka eta popa doinu arabiarrekin uztartzen dituzten hamar kantu bildu ditu.

Jakes Goikoetxea

2022ko irailak 23

Rosetta harria Britainiar Museoan dago, Londresen.
Bi mende bete dira Jean-François Champollion frantziarrak Rosetta harria deszifratzea lortu zuenetik. Antzinako Egiptoko hieroglifoak ulertzeko eta haien zibilizazioa hobeto ezagutzeko bidea zabaldu zuen ikertzaile frantziarrak. Garaikur militarra izan zen lehen, eta ondarearen lapurretaren ikurra da egun.

Unai Etxenausia

2022ko uztailak 5

Ehun urte igaro dira Howard Carter arkeologoak Tutankamonen hilobiaren sarrera aurkitu zuenetik.
Tutankamonen hilobia aurkitu zutenean hainbat lagun joan ziren Euskal Herritik hura bisitatzera. Gasteizko Bibat museoak bildu ditu haien ingurukoak.

Iosu Alberdi

2021eko urriak 10

Egiptoren, Sudanen eta Etiopiaren arteko harremanak gaiztotuta daude, azkena Nilon muntatzen ari den urtegia medio. Aldeak mahaian esertzeko saiakera berri bati ekin dio Afrikako Batasunak.

Munia El Marhoum Iruretagoiena

2020ko azaroak 7

Iaz izandako manifestazio jendetsuen irudi bat, Kairon.

Urtebete da Egipton Al-Sisi presidentearen aurkako protesta jendetsuak egin zituztela; urteurren horren harira, hilabeteotan ere manifestazioak izan dira. Kexen arrazoia aspaldiko kontua da: 2011tik arrastaka daramatzaten arazo politiko, ekonomiko eta sozialak. Gaur eta bihar, Ordezkarien Ganberarako bozen beste fase bat egingo dute.

Ricard Gonzalez

2020ko uztailak 21

Etiopiako Pizkundearen Urtegi Handiaren satelite irudi bat.

Azken fasean da Etiopia Nilo ibaian altxatzen ari den urtegiaren eraikuntza. Lanak bukatzear dauden arren, akordiorik gabe jarraitzen du Egiptoren eta Etiopiaren arteko hamar urteko gatazkak. Erabakigarria izan daitekeen elkarrizketa sorta hasiko dute aste honetan.

Gehiago ikusi

Publizitatea