Jaka Horiak

"Jaka Horiak" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Oihana Teyseyre Koskarat

2019ko azaroak 17

Parisen 53. larunbatez protesta egin zuten atzo. Polizia sarri oldartu zitzaien manifestariei, eta istiluak sortu ziren.
Urtebeteko mobilizazioa ospatu zuten 'jaka horiek', atzo. Guztira, 53 agerraldi egin dituzte, bat asteburuko. Herritarren oldarraldia da, alderdi eta sindikaturik gabe funtzionatu duena. Soziologia eta politika aldetik ohiko eskemetatik urrunduagatik, mundu osoan protesta ikur bilakatu da Jaka Horiak mugimendua.

Ekhi Erremundegi Beloki

2019ko abuztuak 16

Polizia talde bat, Poliziaren bortizkeriaren kontrako pintaketa baten aitzinean.
Azken hil hauetan Frantziako Poliziak erabili duen bortizkeriak ez du bat egiten historikoki izan duen ordenaren atxikitze doktrinarekin. Zaurituen kopurua 20 urteotakoaren parekoa dela salatu dute elkarteek, baina Frantziako Gobernuak gehiegikeriak ukatzen ditu eta Poliziaren jarduna babesten du etengabe.

Igor Susaeta

2019ko apirilak 28

Milaka herritarrek bat egin zuten, atzo ere, Jaka Horien mugimenduarekin. Argazkian, Parisen egindako mobilizazioa.
Krisi politikotik ateratzeko Emmanuel Macronek iragarritako neurriak gorabehera, Jaka Horiek 24. larunbatez jarraian egin dute protesta. Aurreko asteetan baino jende gutxiago atera da kalera

Ander Perez Zala

2019ko apirilak 26

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ezohiko irudia utzi zuen atzo, Eliseoan egin zuen agerraldian.
Macronek datozen hilabeteotako bidearen berri eman du. 2020rako deszentralizazio prozesu bat nahi du, eta klase ertainei errentaren zerga «nabarmen» jaitsiko die, besteak beste

Ander Perez Zala

2019ko martxoak 1

Emmanuel Macron Evry-Courcouronneseko eztabaida batean, Paris inguruan, otsail hasieran.
Frantziako presidenteak bi helburu ditu jomugan hilabeteotan: Jaka Horiek sorturiko krisi politikoari aurre egitea, eta Le Peni aurrea hartzea maiatzaren 26ko Europako bozetarako. Xede horiek lortzeko, tresnatzat erabiltzen ari da urtarrilean hasi eta martxoan amaituko den Eztabaida Nazional Handia. Lehen emaitza positiboak lortu ditu.

Ekhi Erremundegi Beloki

2018ko abenduak 16

Jaka Horien mobilizazio bat, Parisko Garaipen Arkuaren aitzinean, abenduaren 8an.
Azken hilabetean, Frantzia astindu eta krisi egoera sortu du Jaka Horien mugimenduak. Herritarrek bizi duten ziurgabetasun ekonomikoari aurre egiteko mugimendu gisa aurkeztu dute fenomenoa aztertu duten ikerlariek.

Jon O. Urain

2018ko abenduak 16

Jaka Horiak eta Frantziako Polizia, aurrez aurre atzo Parisen, Eliseoko Zelaietan.
Jaka Horien bosgarren protesta saioan, istiluak izan dira Frantziako hiri ugaritan, batutako jende kopurua apaldu bada ere. Iparraldean, A-63a blokeatu dute Biriatun eta Miarritzen

Ander Perez Zala

2018ko abenduak 16

Macron Frantziako presidentea iragan urrian, Parisen, soldaduei egindako omenaldi batean.
Macronek iazko presidentetzarako bozetan sortu zuen itxaropenaren arrasto gutxi geratzen da. Oinarri elektoral ahulak, herritarrekiko deskonexioak eta botere bertikalak eragin zuzena izan dute horretan.

Iñaki Petxarroman

2018ko abenduak 16

Parisek klima aldaketaren aurkako borrokaren kontrako mugimendutzat jo ditu Jaka Horiak. Ekologistek, ordea, ez dute horrekin bat egin, eta karbono zerga trantsizio ekologikoaren beharrarekin bat ez etortzea egotzi diote.

Gehiago ikusi

Publizitatea