Dozenaka 'jaka hori' bildu dira Baionan, eta sindikatu eta alderdi batzuk ere batu dira

2019ko urriaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BAIONA. Jaka Horiek 48. agerraldia egin zuten atzo Baionan. Dozenaka lagun bildu ziren; CGT eta Solidaires sindikatuek eta Frantzia Intsumisoak bat egin zuten mobilizazioarekin, «borroken bateragarritasuna» posible dela erakusteko. Ospitalean, auzitegian, herriko etxean eta geltokian hitzaldiak egin zituzten, «justizia soziala» aldarrikatzeko eta zerbitzu publikoetan baliabide gehiago galdetzeko. Erretreten erreforma berria ere gaitzetsi zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.