Poliziak 152 lagun atxilotu ditu Frantziako hiriburuko manifestazioetan
PARIS. Klimaren eta justizia sozialaren aldeko protesta bat, pentsioen erreformaren aurkako beste bat eta Jaka Horien 45. mobilizazioa elkartu ziren atzo Frantziako hiriburuan. Tentsio uneak izan ziren arratsalde aldera, eta Poliziak 152 lagun atxilotu zituen, horietako gehienak Jaka Horien protestan. Gobernuak 7.500 polizia atera zituen Parisko kaleetara, eta hainbat kale ixteko agindua eman zuen.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu