Korrika

"Korrika" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Berria TB

2022ko ekainak 3

Passem Aturri gainetik korrika

Abiatu berri da Korrikaren ahizpetako bat, Sent Martin de Senhansetik (Landak). Okzitanieraren aldeko Korrika da. Igandean amaituko da Pauen (Biarno).

Ihintz Oliden Ipar Euskal Herriko AEKko koordinatzaileak eraman zuen lekukoa La Passem okzitaniar Korrikaren AEKren kilometroan, Ahurtin (Lapurdi)

Julen Aperribai

2022ko apirilak 12

Korrika Zurriolako pasealekua zeharkatzen, lekukoa Bagera elkarteak hartu zuenean.

Euskara noranahi zabal dadin, harekin gozatzera eta izatearen erdigunean kokatzera dei egin dute Korrikaren amaierako ekitaldian. AEK-k doakotasunaren aldeko «erabaki ausartagoak» eskatu dizkie administrazio publikoei. 2024ko martxoaren 14tik 24ra egingo dute hurrengoa.

Paulo Ostolaza

2022ko apirilak 10

Karmele Jaio lekukoarekin, gaur, amaiera ekitaldian.

Amaitu da 22. Korrika. Eguraldia lagun, milaka lagun bildu dira Donostian euskararen alde, eta Karmele Jaiok irakurri du lekukoak barruan zeraman mezua. Aurretik, auzoz auzo ibili da Gipuzkoako hiriburuetako auzoetan zehar. Denera 2.575 kilometro egin ditu aurtengo Korrikak.

Berria

2022ko apirilak 10

Karmele Jaio idazleak irakurri du lekukoaren barruko mezua. Korrika Donostian zehar ibili da goizean, eta, amaituta ere, aurrera egingo du jai egitarauak. Besteak beste, herri bazkaria, bertso saioa eta kontzertuak izango dira. Ikusi, BERRIAn, Korrikaren amaierako saio berezia.

Gehiago ikusi

Publizitatea