Konpondu dute 112 telefonoarekin zegoen arazoa

Goizean arazoak izan dira larrialdietarako telefonoan. Hainbat dei eten egin dira, eta beste hainbat lagunek ezin izan dute deirik egin.

Larrialdi zerbitzuetako langile bat, artxiboko irudi batean. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Larrialdi zerbitzuetako langile bat, artxiboko irudi batean. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
arantxa elizegi egilegor
2025eko maiatzaren 20a
12:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Konpondu dituzte 112 linean sortutako arazoak, eta normal dabil orain. Goizaldean hasi dira etenaldiak Larrialdiak Kudeatzeko Zentroan. Dei zentroko langileak ohartu dira jendeak zailtasunak zituela deiak egiteko eta, kasu batzuetan, deia moztu egiten zela hitz egiten ari ziren bitartean. Kasu horietan zentroko operadoreek itzuli diete deia laguntza eske deitu dutenei.

Jaurlaritzak ohar batean argitu duenez, arazoak ez die dei guztiei eragin, soilik batzuei. Dena den, eskatu dute arazoak konpondu bitartean 900-11 20 88 telefonora deitzeko edozein larrialdiren berri emateko.

Arazoa zerbitzua ematen duen telefono konpainiarena izan dela azaldu dute arduradunek, eta larrialdiak kudeatzeko beste zentro batzuei ere eragin diela. Telefono konpainiarekin harremanetan aritu da Jaurlaritza, zerbitzua bere onera itzuli ahal izateko.

Nafarroan ere arazoak eragin ditu zerbitzuak goizean goiz, baina, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 09:00ak alderako deiak normal sartzen hasi dira berriz ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.