BERRIALAGUNA

'Erosi Laudion eta atera argazkia euskarari' kanpainan parte hartuko du BERRIAk

Argazki lehiaketa bat antolatuko da euskararen eta merkataritzaren arteko lotura oinarri hartuta, eta BERRIAlagun egin diren saltokietan erosten duten herritarrek 1.000 euro irabazteko aukera izango dute.

Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria, Arrate Arbaiza Ahizeko ordezkaria eta Natxo Urkixo Laudioko alkatea, atzo, kanpainaren aurkezpenean. MARISOL RAMIREZ, ARGAZKI PRESS
2017ko azaroaren 4a
17:52
Entzun

Argazki lehiaketak euskara eta merkataritzaren arteko harremana hobekien islatzen duen irudia sarituko du. Argazkia Laudioko denda edo ostalaritza gune batean atera beharko dute parte hartzaileek.

Horrez gain, BERRIAlagun egin diren Laudioko saltokietan erosten duten herritarrek 1.000 euroko zozketan parte hartzeko aukera izango dute. Saria BERRIAlagun diren Laudioko dendetan gastatzeko izango da.

Kanpaina antolatu dute Laudioko Udalak, Ahize hizkuntza aholkularitzak eta BERRIAk, eta prentsaurrekoan aurkeztu dute Ahizeko ordezkari Arrate Arbaitzak, Laudioko alkate Natxo Urkixok eta BERRIAko zuzendari Martxelo Otamendik.

[youtube]https://youtu.be/bK6FehVRlHo[/youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.