Galdera asko jarri dituzte mahai gainean, eta horiei erantzuten izan dira goizean, besteak beste, Lorea Agirre, Idurre Eskisabel, Mari Luz Esteban, Ignacio Aiestaran, Maria Reimondez eta Itziar Gandarias. Arratsaldean mahai-inguru batekin abiatu dute horiek saioa, eta gero Maialen Lujanbiok eta Sustrai Colinak laburbilduma egin dute.
Lotu egin dituzte hizkuntza, generoa, jatorria eta klasea, eta haiek guztiak bat egiten duten gune edo bidegurutze hori topatzen saiatu dira. Menperatze asko daude gai horien atzean, eta ahalduntzerako esparru bakoitzeko borroken arteko aliantzak beharrezkoak ez ote diren planteatu dute.
Horretarako, teoriari ez ezik praktikari ere erreparatzen saiatuko dira, bi eguneko egitarauan. Lorea Agirre, Idurre Eskisabel, Mari Luz Esteban, Ignacio Aiestaran, Maria Reimondez, Itziar Gandarias, Amelia Barquin, Petra Elser, Tarana Karim, Jessica Chalampuente eta Aminata Diop Seck izango dituzte hizlari.
Egunero Laburbilduma egin dute Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina bertsolariek. Eta kontzertua ere antolatu dute. Izena emateko ez dago tokirik jada, baina BERRIAk zuzenean emango du ikastaro osoa, webgunean, streaming bidez.