Diabetea

1 motako diabetea sendatzeko bidea ireki dute Harvardeko ikerlariek

Intsulina ekoizteko gai diren zelulak sortu dituzte, gaixoei transplantatzeko moduko kopuruan.

Aurkikuntzaren eraginkortasuna berretsiko balitz, intsulina injektatzeari utzi ahalko liokete miloika gaixok. EFE
2014ko urriaren 10a
07:37
Entzun

Harvard Unibertsitateko ikerlariek 1 motako diabetea sendatzeko bidea ireki dute. Intsulina ekoizten duten zelulak sortu dituzte laborategian, gaixo bati transplantatzeko moduko kopuruan. Azpimarratu dutenez, gainera, zelula beta helduak dira sortu dituztenak, gaixoengan erabiltzeko egokienak. Saguekin egin dituzte lehenbiziko saioak, eta transplantatutako zelulek hilabete luzeetan zehar modu egokian jardun dutela frogatu dute, behar besteko intsulina ekoitziz. Orain, gizakiak ez diren primateekin hasi dira saioak egiten, eta hurrengo urteetan gaixoek tratamendua jasotzen hastea espero dute.

Ikertzaileek esan dutenez, aurkikuntza hau garatu eta bere erangikortasuna berretsiko balitz, milioika gaixok egunero intsulina injektatzeari utzi ahalko liokete. Edonola ere, pazientzia eskatu du Doug Melton Harvard unibertsitateko irakasle eta ikerketaren buruak: “Fase aurreklinikoan gaude oraindik, helmugatik urrun”.

1 motako diabetea da haurrek pairatzen duten diabete mota nagusia. Pankreak gorputzak behar duen intsulina kopurua ekoizteko gaitasunik ez duelako agertzen da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.