'18/98 auzia'

10 eta 51 urte arteko espetxe zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak 18/98 sumarioko auzipetuentzat

18/98 sumarioan auzipetuta dauden 62 lagunentzat 10 eta 51 urteko espetxe zigorrak eskatu ditu Espainiako Auzitegi Nazionaleko Enrique Molina fiskalak; guztira, 1.102 urteko kartzela batzen dituzten zigorrak. Gogorrenak Ramon Uranga eta Xabier Alegriarentzat galdegin ditu, zehazki, 51 urtekoa batarentzat zein bestearentzat. 18/98 sumarioaren instrukzioa Garzon epaileak gidatu du, eta hainbat auzi daude hainbat ataletan banatuta: 'Egin' eta enpresek osatzen dute lehena, Xakik bigarrena, eta Ekinek eta Joxemi Zumalabe fundazioak hirugarrena.

2004ko abenduaren 3a
17:54
Entzun 00:00:0000:00:00
Auzitegiko iturriek agertu dutenez, datorren udaberrian egingo da epaiketa, eta auzipetuta hainbeste jende dagoenez, Madrilgo Casa de Campoko eraikin batzuk atonduko dituzte hanegiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.