Maiatzaren 18an, Iberdrolako langileak, ertzainez lagundurik, Errekaleor (Gasteiz) auzo okupatuan sartu ziren, argindarra mozteko asmoarekin. Auzotarrak erresistentziarako prest zeuden, eta tentsio uneak izan ziren. Hiru pertsona atxilotu, eta auzo guztian argindarra kendu zieten.
Egoera hori ikusita, ahulgunea indargune bilakatzea erabaki zuten auzotarrek. Burujabetza energetikoaren inguruko eztabaida mahai gainean jarri, eta eredu energetikoan pauso "erraldoi" bat ematea erabaki zuten Errekaleorreko bizilagunek. Auzoa energetikoki burujabe izatea da apustua, eta, horretarako, 100.000 euro lortzeko finantzaketa kolektiboa jarri zuten martxan duela 47 egun. Auzoa eguzki plakaz betetzea da helburua, horrela inorenganako menpekotasunik izan ez dezaten. Gaur, kanpaina bukatzeko hiru egun falta direnean, lortu dute behar zuten dirua. Hala ere, oraindik ekarpenak egiteko aukera zabalik dago coopfunding orrialdean.
#100000Esker
— Errekaleor Bizirik! (@Errekaleor) 2017(e)ko uztailak 20
Lortu dugu!!! Bi egun aurreikuspen guztiak gainditzeko...https://t.co/l8nm4jghmKpic.twitter.com/gQ1nJOXLBO