KALTEAK DITUZTEN ABELTZAINENTZAKO EUROAK, BIZKAIAN
Ehun mila euro gordeko ditu Bizkaiko Foru Aldundiak putreen etaotsoen erasoen ondorioz galerak dituzten abeltzainei kalte-ordainak pagatzeko. Gertaeraren berri hamabi orduren barruan eman beharko dute laguntzak eskuratzeko. Desagerrarazteko programen bitartez saihestu ezin izan diren eritasunen ondorioak arintzeko ere izango dira laguntzak.