Bai Eskolak Euskalduntzeari! zihoen manifestazio buruko pankartak baina eragile ezberdinetako kide eta ordezkariak hainbat aldarrikapen egin dituzte Donostiako kaleetan.
Esaterako, Egiak haur eskola euskalduna eta herritarra zihoen batek. Hain zuzen ere, kalejiran iritsi dira Egiatik Boulebarrera eta horregatik atzeratu da manifestazioaren hasiera. Beste pankarta batek Trebiñu ere euskararen alde zeraman idatzita. Ikasle Abertzaleaken aldarrikapena ere garbia izan da:Ibaeta euskaldundu. Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleak ere berdin egin dute NUP-en euskaraz orain! Burillo dimisio zioen pankartarekin. Hauek guztiak adibide txiki bat besterik ez dira.
Antolatzaileek adierazi dute herritarren babesarekin oso gustura daudela. Helburuak bete dituztela. Eskolak «haurrak benetan euskaldundu» behar dituela eskatzea, eskaera hori areagotzea zen, neurri batean, kanpainaren helburua. Eta antolatzaileen esanetan helburuak, bete dira.
Atxikimenduak
Kanpainak babes handia jaso du hilabeteotan. Eskolak Euskaldundu taldearen ekimenez, 16 eragile batu ziren askok buruan zerabilten ideia gorpuzteko: Kontseilua, Euskal Konfederazioa, Oinarriak, Topagunea, AEK, IKA, EHE, UEU, Euskal Irratiak, Ikas, Sortzen Ikasbatuaz, LAB, Euskal Herriak Bere Eskola, IA, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa eta Hiru Sareta.
Oinarria 16 eragile horiek jarri zuten, baina lau hilabeteotan beste hainbat eragilek bat egin dute Eskolak Euskaldundu-ren ekimenarekin, eta, noski, baita gaurko manifestazioarekin ere: Batasuna, Aralar, Abertzaleen Batasuna, EAE-ANV, Askatasuna, Segi, Bilgune Feminista, Lurra, Ekologistak Martxan, Berri-Otxoak Plataforma, Mutriku Natur Taldea, Duina, Bai Euskal Herriari, Hiru, EHNE eta Udalbiltzak, hain zuzen ere.
Euskara
107.000 sinadura bildu ditu 'Bai Eskolak Euskalduntzeari!' ekimenak
Urtarrilaren 30ean hasita 107.000 sinadura bildu ditu =iBai Eskolak Euskalduntzeari!=i ekimenak. Donostian eman diote amaiera kanpainari manifestazio batekin. Mila lagun inguru bildu dira. 17:30ean abiatu behar zuen manifestazioa hogei bat minutuko atzerapenarekin hasi da. Ibilbidea eguraldia lagun eta lasai antzean egin badute ere kantu batzuk entzun ahal izan dira bidean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu