Artur Masek azaroaren 9ko galdeketara deitzeko dekretua sinatu eta biharamunean, kontsultaren gaineko xehetasun teknikoak eman ditu Generalitateak. Aurreikusi duenez, 2.718 bozkaleku, 8.130 mahai eta 10.800 hautetsontzi jarriko dituzte. Galdeketarako aurrekontua 8,8 milioi eurorena izango da, gutxi gorabehera.
Joana Ortega presidenteordeak azaldu duenez, Katalunian bizi diren 16 urtetik gorako 5,4 milioi katalanek izango dute botoa emateko aukera, Idescat erregistrotik bildu duten informazioaren arabera. Atzerrian bizi diren katalanen erregistroan, berriz, 2.500 lagunek baino gehiagok eman dute izena –dekretua sinatu aurretik zerrenda horretan izena ematea beharrezkoa zen kontsultan parte hartu ahal izateko-.
Generalitateak martxan du galdeketaren informazio guztia duen webgunea.