Espainiako Poiziak 11 kilo kokaina zeramatzalakoan gizonezko bat atxilotu du Donostian. Atxiloketa igandean egin zuela jakinarazi du Poliziak, eta droga maleta batean zuela. "Atxilotua ukrainar jatorrikoa da, eta huraz gain beste 31 atzerritarren eta beren maletak" miatu zituztela azaldu dute polizia iturriek. Autobus geltoki nagusian atzeman zuten hura.
Gainera, Boliviako bi emakume atxilotu dituzte, eta Atzerritarren Legea ezarri diete, Espainiako estatuan paperik gabe zeudelako. Azken bi atxiloketa horiek ez daude ustezko droga trafikatzailearenarekin lotuta.
Gizartea