Arabako ustezko ustelkeria auziaren sekretupeko sumarioa altxatu du gaur Gasteizko Auzitegiak. Hiru lagun gehiago inputatu dituzte bertan, beraz, guztira 11 dira ustelkeriaz akusatutakoak.
Berri agentzien arabera, azken inputatua Gurutz Larrañaga da, Juan Jose Ibarretxeren agintaldian Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea izandakoa (2003-2009). Gaur jakinarazitako bertze biak dira Julian Sanchez Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Parke Teknologikoen Sareko presidente ohia, eta Miren Bilbao Miñaoko Parke Teknologikoko (Araba) teknikaria.
Martxoaren 17an zortzi lagun atxilotu zituen Ertzaintzak, bertzeren artean influentzia trafikoa, eroskeria eta dirua zuritzea leporatuta: Alfredo de Miguel EAJko Arabako diputatua, Ainhoa Bilbao haren emaztea, Alfonso Arriola Miñaoko Parke Teknologikoko zuzendari ohia eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiko aholkularia, Aitor Telleria Gasteizko Udaleko EAJko zinegotzi ohia eta EAJko ABBko ordezkaria, Araceli Bajo haren emaztea,Iratxe Gaztelu Eusko Legebiltzarreko azken hauteskundeetan EAJko hautagaia izandakoa, eta Koldo Otxandiano Arabako Ongizate Institutuko zuzendari ohia.
Gaur jakin denez, atxiloketen egunean publiko egindako delituez gain, prebarikazioa, diru publikoaren xahutzea, dokumentuak faltsutzea, eta lehiaketa eta enkante publikoetan salneurriak aldaraztea ere egotzi diete inputatuei.
politika
11 lagun inputatu dituzte Arabako ustezko ustelkeria auzian
Sekretupeko sumarioa altxatu du gaur Gasteizko Auzitegiak. Zortzi ziren hasiera batean akusatutakoak. Gaur jakinarazi dute azken hiruen izena, eta haien artean dago Gurutz Larrañaga, Ibarretxeren agintaldian Kultura sailburuordea izandakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu