Joan den martxoaren 14 urteko neska bat bortxatu zuten Donostiako Parte Zaharrean, Bizilagun Elkarteak salatu duenez. Gertakariaren xehetasunak ez ditu eman nahi izan elkarteak, gaiaren konplexutasunagatik. Gertaera salatzeko manifestaziora deitu du heldu den igandean, hilak 17. Manifestazioa Donostiako Konstituzio plazatik abiatuko da, 13:00etan.
Donostian, bestalde, Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen atzo, ustez bere emaztearen autoaren aurka nahita birritan talka egiteagatik. Ertzaintzak adierazi duenez, emakumeak herenegun goizean bere senarraren aurkako salaketa jarri zuen. Salaketaren arabera, Usurbilen (Gipuzkoa) autoan zihoala haren senarrak jarraitu, eta bere autoaren aurka talka egin zuen nahita. Emakumea autotik atera, eta taberna batera joan zen babesteko. Tabernatik bertatik eman zion erasoaren abisua Ertzaintzari. Gizonezkoa Donostian aurkitu zuten, eta genero indarkeria egotzita atxilotu egin zuten.
Emakumeen aurkako indarkeria
14 urteko neska bat bortxatu dute Donostian
Bizilagun Elkarteak salatu duenez, martxoaren 14an izan zen erasoa, Parte Zaharrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu