14 urteko zigorra berretsi diote emazte ohia bortxatu zuen gizon bati

Iruñean gertatu zen sexu erasoa. Emakumeari tratu txarrak ematea ere egotzi diote gizonari.

Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratze bat, Zizur Nagusian. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratze bat, Zizur Nagusian. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
gotzon hermosilla
2025eko irailaren 16a
14:20
Entzun 00:00:00 00:00:00

Nafarroako Auzitegi Nagusiak berretsi egin du ekainean gizon bati ezarritako zigorra: hamalau urte, emazteari tratu txarrak eman eta, banatu ostean, hura bortxatzeagatik. Halaber, emakumearen seme bati ere tratu txarrak ematea eta hura iraintzea egotzi diote. Orotara, indarkeriaz egindako sexu eraso bat, ohiko tratu txarrak ematea eta ezohiko tratu txarren inguruko beste hiru delitu leporatu dizkiote gizonari.

Epaiaren arabera, 2018an hasi ziren emakumearen kontrako irainak eta tratu txarrak. Frogatutzat jo dute gizonak lepotik oratzen ziola emakumeari, bultzadak ematen zizkiola eta haren ibilerak kontrolatzen ahalegintzen zela. Bikotea banatu egin zen, eta, 2021eko azaroan, bien alaba zaintzeko aitzakiatan, gizonak emazte ohiaren etxean eman zuen gaua, Iruñean, eta, hura lo zegoelarik, bortxatu egin zuen. Emakumeari ebakuntza egin behar izan zioten, bortxaketan eragindako zaurien ondorioz.

Epaian, Nafarroako Auzitegi Nagusiak ebatzi du emakumearen testigantza «sinesgarria, fidagarria eta koherentea» izan dela, eta semeak emandako lekukotza nabarmendu du: haren hitzetan, etxean «izututa» bizi ziren gizonaren jokaeraren ondorioz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.