Hamabost lagun zauritu dira Zarautzen (Gipuzkoa), GI-2633 errepidean, Meagatik Zarautzerako jaitsieran, kamioi batek eta autobus batek talka egin ostean. 09:00etan izan da ezbeharra. Zauri arinak dituzte gehienek, baina emakume bat Donostia Ospitalera eraman dute, zauri handiagoak dituelako. Kolpeak dauzka emakumeak, baina ez dute ingresatu azkenean.
Autobusean zihoazen lekuko batzuk adierazi dutenez, Zarauzko albergearen inguruko zebrabidean kamioi bat geldituta zegoen, eta autobusak atzetik haren kontra talka egin du.
Errepidea dagoeneko zabalik da.
Istripua