Mari Ganuza Iruñeko erraldoi eta buruhandien konpartsako kideak izan du sanferminetako txupinazoa botatzeko ohorea eta, ondoren adierazi duenez, azkeneko 150 urteetan taldean ibili diren denentzako saria izan da hori. 150 urte bete dituzte aurten Iruñeko erraldoiek, eta egindako lana eskertu nahi izan die Udalak. "Gaur protagonista ez naiz ni, taldekide denak baizik", esan du Ganuzak.
Suziria botatzeko unean "lasai" egon da, eta momentua bera "oso polita" izan da, Ganuzak aitortu duenez. "Udaletxean itxaroten denbora egin dugu, eta jende pila ikusten zen plazan".
"Festei errespetua" izateko eskatu du erraldoi eta buruhandien konpartsako kide eta presidenteak.
150 urteotako taldekide denentzako saria
"Gaur protagonista ez naiz ni, taldekide denak baizik", esan du Mari Ganuza erraldoi eta buruhandien konpartsako kideak, txupinazoa bota duenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu