Ingurumena

1.573 milioi euroko kalte-ordainak 'Prestige'-rengatik

Coruñako Auzitegiak zehaztu du Prestigeren hondamendiagatik eman beharreko kalteordaina. Apostolos Ioannis Mangouras kapitainak eta The London Steamship Owners Mutual Insurance Association aseguru etxeak 1.573 milioi euroko ordaina eman beharko dute.

'Prestige hondoratu aurretik. EFE
2017ko azaroaren 15a
20:06
Entzun

1.573.622.827,92 euro jasoko ditu Espainiako estatuak; 61.258.853,61 euro Frantziakoak; eta 1.877.013 Galiziako Gobernuak. Udalak, enpresak eta norbanakoak ere badaude kalteordaina jasoko dutenen artean, tartean, Euskal Herrikoak. Esate baterako, Miarritzeko Udalak 82.096,42 euro jasoko ditu; Donibane Lohizunekoak 131.755,9 euro; Bidartekoak 62.752,23 euro; Miarritzeko itsas museoak 82.186,36 euro...

Lurralde Auzitegiak absolbitu egin zuen Apostolos Ioannis Mangouras Prestige itsasontziko kapitaina, baina Espainiako Auzitegi Gorenak epai hori baliogabetu eta bi urteko zigorra jarri zion. Horren ondoren zehaztu ditu ordaindu beharreko diruak Coruñako Auzitegiak. Nolanahi ere, Fiskaltzak eskatzen zuenaren aldean zifra txikiak eman ditu auzitegiak. Hark, 4.442 milioiko zenbatekoa eskatu zuen denera.

Igandean beteko dira 15 urte Prestige itsasontzia hondoratu eta kantauri itsasoko kostaldean fuela-olio barreiatuz hondamendi ekologikoa gertatu zenetik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.