atxiloketa

16 urteko gazte bat atxilotu du Frantziako Poliziak Armendaritzen, 'Kalaka'-rekin lotuta

Donibane Garaziko ostatu abertzalearen kontrako sarekada salatzeko manifestazioan harriak botatzea leporatzen diote.

2008ko azaroaren 26a
18:29
Entzun 00:00:0000:00:00
Frantziako Poliziak 16 urteko gazte bat atxilotu du gaur goizean Armendaritzen (Nafarroa Beherea), Kalaka ostatuaren kontrako sarekada salatzeko manifestazioaren inguruko istiluetan parte-hartzea leporatuta. Zehazki, harri tiraka ibiltzea egozten diote.

Donibane Garazin dago Kala ostatua eta azkenaldian Frantziako Poliziaren jomugan izan da beste zenbait ostatu abertzale bezala. Hain zuzen ere, zenbait sarekada egin dituzteazken hilabeteetan eta Kalaren inguruko lagunak atxilotu. Frantziako iturri judizialek agertu dutenez, ostatu horiek ETArekin eta haren finantzaketarekin zerikusirik duten aztertzeko egin dituzte sarekada horiek.

Aministiaren Aldeko Mugimenduak, berriz, mugimendu abertzalea desegiteko nahia ikusi du operazio horien oinarrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.