gizartea

16 urteko mutil bat hil da Gasteizen, motoarekin zuhaitz bat jota

Labion lagun bat zendu da auto istripu batean.

2010eko maiatzaren 10a
19:06
Entzun
Hamasei urteko moto gidari bat hil da bart Gasteizen, motoarekin zuhaitz bat jo ostean. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, atzo gaueko hamarrak aldera izan zen istripua, Abetxuko auzoan. Mutila da hildakoa.

Labion lagun bat zendu da auto istripu batean

Pertsona bat hil zen bart gauean Labion, NA-2310 errepideko 8. kilometroan izandako auto istripuan, baina larrialdietako zerbitzuek ez dute goizaldera arte izan istripuaren berri. Ordurako gidaria hilik zegoen, eta ondoan zihoan bidaiaria, berriz, larri eraman dute ospitalera.

Autoa errepidetik irten zen, eta betoizko eserleku baten kontra egin zuen. Hildakoa J.J.L.E. da, Mutiloabeitiko 49 urteko gizona, eta larri zauritua A.S.I. Mutiloagoitiko bizilaguna.

Zaurituak ezin izan zuen laguntza eskatu, eta beste gidari bat istripuaz konturatzerako ordu batzuk igaro ziren. Istripua gauez izan zen, eta laino izugarria zegoen. Foruzainak ikertzen ari dira gertatutakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.