17 urteko mutil bat hil da, itota, Allozko urtegian

Igeri egiten ari zela, desagertu egin da. Nafarroako suhiltzaileen urpekariek aurkitu dute.

Gaztea bilatzeko lanak, gaur arratsaldean, Allozko urtegian. GUARDIA ZIBILA
Gaztea bilatzeko lanak, gaur arratsaldean, Allozko urtegian. GUARDIA ZIBILA
jakes goikoetxea
2025eko abuztuaren 16a
20:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Logroñoko (Errioxa, Espainia) 17 urteko mutil bat hil da gaur arratsaldean Allozko urtegian (Gesalatz, Nafarroa). Mutila familiarekin joan da eguna pasatzera, eta desagertu egin da igeri egiten ari zela. Senideek 15:28an eman dute desagertzearen berri, SOS Nafarroara deituta. Nafarroako suhiltzaileetako erreskate zerbitzuko urpekariek 17:10ean aurkitu dute gorpua.

Talde asko joan dira gaztearen bila: Lizarrako Suhiltzaileak, Nafarroako Suhiltzaileen Ur Azpiko Erreskate Taldea, Erreskate Teknikoen Taldea, helikopteroa, medikudun anbulantzia, guardiako psikologoa eta Guardia Zibilaren patruilak. Lau urpekari uretara sartu dira, eta gaztea azken aldiz ikusi duten lekuaren inguruan hasi dira haren bila. Helikopteroa airetik aritu da. Gorpua ur azpian aurkitu dute, desagertu den lekutik gertu.

Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eramango dute, eta bertan egingo diote autopsia. Guardia Zibila gertatutakoa ikertzen ari da. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.