172 delitu leporatu dizkiete Spanairreko hiru arduraduni

2011ko ekainaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MADRIL. Spanairreko hiru arduraduni 172 delitu leporatu dizkie 2008ko abuztuaren 20ko istripua ikertzen ari den epaileak. Zuhurtziagabekeriako giza hilketagatik 154 delitu eta zuhurtziagabekeriako lesioengatik 18 gehiago leporatu dizkie, eta ekainaren 20tik 22ra arte epaitegietara joan beharko dute, gertatutakoari buruzko argibideak ematera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.