Kale erasoak

18 urteko eskaera Portugaleteko batzokia erre zutela leporatzen dieten gazteentzat

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak 18 urteko espetxe zigor eskaera egin du 2001eko apirilaren 17an Portugaleteko (Bizkaia) batzokiari su ematea leporatzen dieten hiru gazteentzat. Aitor Urtasunen, Arkaitz Arroyoren eta Alberto Bonillaren aurkako epaiketa bihar hasiko da Madrilen, Auzitegi Nazionalean.

2004ko urriaren 12a
11:31
Entzun 00:00:0000:00:00
Fiskaltzaren arabera, Unai Bilbao Saletxeren atxiloketaren aurka protestatzeko eman zioten su hiru gazte horiek Portugaleteko batzokiari. Halaber, eraikinaren egitura zurezkoa denez,bizilagunak arrisku bizan jarri zituztela iritzi dio Fiskaltzak.18 urteko espetxea ez ezik, 10 urteko inhabilitazioa eskatu du Fiskaltzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.