Erasoa

18 urteko gazte bat atxilotu dute Bilbon, aita bideo kontsolaren kablearekin itotzen saiatu delakoan

2008ko urtarrilaren 5a
19:37
Entzun 00:00:0000:00:00
18 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Bilbon, aitari eraso egitea leporatuta.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, bart goizaldean gertatu da erasoa. Bideo kontsolarekin jolasean ari zen 18 urteko A.V.M. eta aitak jokoa uzteko agindu dio. Semeak kasurik egin ez duenez, aitak argindar saretik deskonekatu du bideo kontsola, eta, orduan, aitaren kontra oldartu da gaztea, eta kablearekin lepoa estutuz itotzen ahalegindu da.

Emaztearen laguntzaz askatzea lortu du aitak, eta Ertzaintzari dei egin die. Etxetik hurbil dagoen kale batean aurkitu dute gaztea, eta atxilotu egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.