18 urteko gazte bat hil da Anoetan, geltokian tren batek harrapatuta

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak 20:55 aldera jaso du ezbeharraren abisua.

arantxa iraola
2022ko urriaren 12a
22:36
Entzun 00:00:0000:00:00

Istripu larria gertatu da gaur iluntzean Anoetako tren geltokian (Gipuzkoa); tren batek gazte bat harrapatu zuen, eta hantxe hil da.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 20:55ean jaso dute abisua, eta apur bat lehenago gertatu da ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek ezin izan dute deus egin. Segurtasun Sailak berak jakinarazi duenez, 18 urte zituen hil den gazteak.

Renferen trenak igarotzen dira Anoetatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.