18/98 auzia

"18/98ko epaiak ezker abertzalearen bazterketa politikoa egonkortu du", Iruinen ustez

Auziko abokatuek diote epai batek lehen aldiz esan duela 'dena ETA da' eta 'ETA dena da', eta Espainiako Auzitegi Nazionalak jurisprudentzia ezarri izana "oso larria" eta "jauzi kualitatiboa" dela. "Behar bezainbeste" helegite jarriko dituzte.

2008ko urtarrilaren 10a
16:36
Entzun
18/98 auziko abokatuek gaur berretsi egin dute 47 zigortuek ez dutela deliturik egin baina, Iñigo Iruinek esan duen bezala, "orain epai batek lehen aldiz 'dena ETA da' eta 'ETA dena da' esan du, eta ETAren ideiekin bat egiteagatik gizarteko erakundeak ETAkotzat jo eta zigortu egin dituzte".

Iruinen ustez, Espainiako Auzitegi Nazionalak jurisprudentzia ezarri du auziaren epaian, "eta 'terrorismoaz' interpretazio zabala egitea oso larria da, aurreikusi gabekoa katea sor dezakeelako". Abokatuek nabarmendu dute Haika-Segi auzian gazte erakundeak ETAkoak ez zirela zioela epaiak -"honekiko osagarriak zirela zioen"-; orain, ordea, dena "ETAren barruan" sartzen dela.

Hala, "Auzitegi Nazionalaren epaiak "ezker abertzalearen bazterketa politikoa egonkortu du", abokatuaren iritziz, "bertako erakundeek ezingo dutelako bizitza politiko, sozial eta kulturalean parte hartu ETA bukatu artean". Hori guztia "jauzi kualitatiboa" dela diote 18/98 auziko defentsak.

Arantza Zulueta abokatuak esan du epaiketan poliziek-eta "idatziak manipulatu" egin dituztela auzipetuen kontra egiteko "aurretik aterata zituzten ondorioetara iristeko", "eta idatziak asmatu ere egin dituzte". Auzipetuek "torturapean" egindako deklarazioak auzitegiak ontzat jo izana ere salatu du Zuluetak.

"Behar bezainbeste" helegite jarriko dituzte Auzitegi Nazionalaren epaiaren kontra egiteko. Lehendabizikoa, Espainiako Auzitegi Gorenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.