Espainiako Auzitegi Nazionalak hemeretzi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri dio Patxi Xabier Aranbururi, Begoña Bohoyo hil zuela egotzita. Horrez gain, 500.000 euro eman beharko dizkie Bohoyoren seme-alabei, eta ezingo du Pasaiara (Gipuzkoa) azaldu hamar urtetan. Bohoyoren senarra zen Aranburu.
2006ko urtarrilean hil zuten Bohoyo. Aranburuk ustez hiru egunez bahituta izan zuen hura Hendaiako (Lapurdi) etxean, eta "sekulako jipoiak" eman zizkion. Urtarrilaren 4an hil zen Bohoyo Donostiako erietxean. Hasiera batean ustezko erasotzailea aske geratu zen, baina urtarrilaren 4an bertan espetxeratu zuten.
Aranburuk Bohoyorekin izan zuen alabarekin "inolako komunikaziorik" ezingo duela izan erabaki du, halaber, Angel Hurtado epaileak. Begoña Bohoyoren ahizpa Anaren ustez, "positiboa" da epaia; "eskatzen genuena da. Begoñaren bi semeak bizitza normala egiten hasiko dira, behingoz".
19 urteko espetxe zigorra jarri diote Begoña Bohoyoren senarrari, hura hil zuena izan zelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu