19 urteko mutil bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Gasteizen, ustez 16 urteko bikotekideari jotzeagatik. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak jakinarazi duenez, ustezko erasotzaileak ez zion etxetik joaten uzi bere bikotekideari. Atxilotuak neskatoa heldu eta lurrera bota zuela adierazi du Ertzaintzak. Horren ondorioz, lepoan, besoetan eta eskumuturretan kolpeak dituela adierazi dute.
Emakumeen aurkako indarkeria