Errepideak

19 urteko mutil gazte bat hil da auto istripuz Allon

Autoarekin bidetik atera eta errepide bazterreko zuhaitz bat jota 19 urteko mutil gazte bat hil zen atzo gauean Allon (Nafarroa). Sarrioren paper fabrikan lan egiten zuen gazte horrek, eta lanetik bueltan etxera, Aiegira, zihoala izan zuen istripua.

2006ko abuztuaren 29a
11:13
Entzun 00:00:0000:00:00
Atzo gaueko hamarretan izan zuten SOS Nafarroa zerbitzuan ezbeharraren berri, eta segituan Alloko medikua eta erizain bat, Lizarrako anbulantzia medikalizatu bat eta suhiltzaileak joan ziren erreskatera. Lizarrako Garcia Orcoyen erietxera bizirik iritsi zen C.A.R. Aiegiko bizilaguna, baina handik piska batera hil egin zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.