Euskal herria

1936ko Gerrako alderdiaren agiriak Euskal Herrian daudela iragarri du EAJk Madrilen

Eusko Jaurlaritza "bitartekari" dela eta horrek dituela esan du Josu Erkoreka parlamentariak. EAJ horiek noiz jaso zain dago.

2011ko ekainaren 15a
14:43
Entzun 00:00:0000:00:00

Josu Erkoreka EAJko legebiltzarkideak gaur Espainiako Parlamentuan iragarri du Euskal Herrian daudela 1936ko Gerran kendu zizkioten eta orain arte Salamancan gordetzen zituzten agiriak. Azaldu duenez, une honetan Eusko Jaurlaritzaren esku daude, "bitartekari delako", eta EAJ horiek noiz emango zain dago.

Agiri horietan alderdiaren jarduna jasotzen dela azaldu du, alderdi barruko gobernu organoetan eta egiturena. Eusko Jaurlaritzaren agiri ofizialak ez direla argitu du. EAJrentzat Salamancako Artxiboak hartu duen erabakia aurrerapauso garrantzitsua da, eta alderdian pozik daudela adierazi du. 2005ean onartu zen legeari esker lortu dutela esan du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.