1976
1975ean Francisco Franco Espainiako Estatuko diktadorea hil ondoren, KASek (Koordinadora Abertzale Sozialista) «hausturarako» gutxieneko programa bat egin zuen. 1976ko udaran eman zuten haren berri.Ardatz nagusiak:
bAskatasun demokratiko osoak ezartzea.
bAmnistia osoa.
b Errepresio indarrak deuseztatzea.
b Herri masen —eta, bereziki, langile klasearen— bizi- eta lan baldintzak hobetzea.
bEuskadiren subiranotasun nazionala onartzea. Hau da, etorkizuna erabakitzeko duen behar eta eskubidea onestea, estatu propio bat eratzeko aukera barne.
b Hasieratik Hego Euskadirako behin-behineko autonomia ezartzea: lau herrialdeetarako izatea, arlo garrantzitsuenetan aski zabala izatea; elebitasuna ofizialki ezartzea; Ipar Euskadirekin loturak indartzea; ekonomiaren kontrol demokratiko eta oligarkikoa bermatzeko neurriak; herritar denek oinarrizko eskubideak; tokian tokiko antolakuntza demokratikoa…
b Estatutuaren barruan, behin-behineko gobernu bat eratzea.
KASeko kideak orduan.
b ETA politiko-militarra. Hark egin zuen programaren oinarrizko idatzia.
b LAIA (Langile Abertzale IraultzaileenAlderdia).
b EHAS (Euskal Herriko Alderdi Sozialista).
bLAK (Langile Abertzale Komiteak).
b LAB (Langile Abertzaleen Batzordeak).
1976 bukaeran, ETA militarrak errespetatu beharreko eztabaidagune eta lehentasunezko akordioetarako egituratzat jo zuen KAS. 1977an, EIA (Euskal Iraultzarako Alderdia) eta ASK (Abertzale Sozialista Komiteak) KASen sartu ziren.
1978
ETA militarrak KAS Alternatiba egokitua aurkeztu zuen 1978ko urtarrilean, Bizkaiko Gobernu Zibilaren aurkako atentatu bat bere gain hartu zuen agiri batean. Ardatzak:
bAmnistia.
bAlderdi politiko guztiak legeztatzea, independentistena barne, haien estatutuen edukia murriztu gabe.
bEuskaditik kanporatzea Guardia Zibila, Polizia Armatua eta Poliziaren GorputzNagusia.
bHerri masen —eta, batez ere, langile klasearen— bizi- eta lan baldintzak hobetzea.
bAutonomia estatutua, gutxieneko baldintza hauekin: Hegoaldeko lau herrialdeetara hedatua; Euskadiren subiranotasun nazionalaren onespena. Autodeterminazio eskubidea, estatu independentea sortzeko aukera barne; loturak Ipar Euskadirekin; euskara lehen hizkuntza ofiziala; indar errepresiboen ordezko defentsarako herritar indarrak Euskal Gobernuak eratzea; Euskadiko indar armatuak, Euskal Gobernuaren kontrolpean; Euskal Herriaren aurrerabide eta ongizaterako egitura ekonomikoak.
KAS Alternatiba
1976 eta 1978
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu