Futbola

2-1 irabazi du Real Madrilek, penaltiz

Abenduaren 12an, 15. jardunaldian zintzilik geratu zen partida amaitu behar izan dute gaur Real Madrilek eta Realak, Santiago Bernabeun. Indar guztiarekin jardun dira bi taldeetako jokalariak. Labakak Ronaldori egindako Real Madrilen aldeko penaltia adierazi du epaileak, eta Zidanek jaurti eta gola sartu du. 2-1 jarri da aurretik Real Madril, eta Realari ez dio astirik eman besterik egiteko. Partida horrelaxe amaitu da.

2005eko urtarrilaren 5a
18:23
Entzun
Denboraldiaren 18. jardunaldia asteburuan jokatuko duten arren, Real Madrilen kontra abenduaren 12an hasi zuen partida amaitu behar izan dute jokalari txuri-urdinek gaur, Santiago Bernabeun. Bonba mehatxu faltsu batek zintzilik utzi zituen 15. saioko azken sei minutuak. Bi taldeak bana ari zirela eten zuen partida epaileak,eta 2-1 amaitu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.