emakumeen kontrako indarkeria

20 urteko mutil bat atzeman dute Bilbon, ama eta arreba jotzea egotzita

2010eko irailaren 7a
13:44
Entzun 00:00:0000:00:00
Bilboko udaltzainek 20 urteko mutil bat atxilotu zuten atzo gauean, amari eta arrebari eraso egitea egotzita. Aita ere jo zuen, Udaltzaingoaren arabera. Aitak esan duenez, atxilotuak behin amari sabelean kolpea eman zion, honek sabeleko bost ebakuntza izan dituen arren. Beste behin bista galdua duen begian eman zion kolpea.



Halaber, atxilotuaren aitak adierazi du labana bat sartuko zien mehatxua ere egin ziela hark.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.