hondakinak

2014an Lapatx, Sasieta eta Urtetako zabortegiak itxiko dituela berretsi du Gipuzkoako Aldundiak

Hiru zabortegi horiei irtenbide bat lehenbailehen eman behar zaiela azpimarratu du.

2013ko ekainaren 22a
13:27
Entzun

Gipuzkoako Aldundiak Iñaki Errazkin Ingurumen diputatuak atzo jaso zituen kritikak errefusatu ditu, eta baztertu egin du hiru zabortegiak zabalik jarraitzea datorren urtetik aurrera. Azpimarratu du ohar batean Europak ez duela utziko tratatu gabeko zaborrak botatzea, eta horrek Lapatx, Sasieta eta Urtetari irtenbide bat eman behar zaiela.

Aldundiak dio bere politikaren ardatz nagusia berziklatzea dela, eta errausketa eta "zabortegi kutsagarriak" baztertzen dituela. Herritarrei dei egin die beharrezkoak diren konpromisoak eta neurriak hartzera, "berziklatu daitekeen guztia" berziklatzeko. "Helburua garbia da: 2016an %60a berziklatzea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.